Teknologia albisteak
1

"Ahoa bete hots" jardunaldiak Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen eta Mintzola Fundazioaren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia
Euskal Herriko Bertsozale Elkartea
2010-06-26 : 12:06

Kulturan, eguneroko jardun berezituetan eta haur munduan euskararen ahozko gaiez eginiko gogoetak bildu eta esperientziak jasotzeko eta etorkizunera begirako gakoak zeintzuk izan daitezkeen ikusteko asmoz antolatu dira.

Jardunaldietan parte hartuko duten adituen zerrenda luzea da: Piter Ansorena, Gorka Tolosa, Itziar Rekalde, Miren Ibarluzea, Joan Kruz Igerabide, Julian Beloki, Antton Luku, Jose Angel Irigaray eta Lorea Agirre.

Uztailaren 22, 23 eta 24an izango dira jardunaldiak Villabonako Subijana Etxean, Mintzola Fundazioaren eta Bertsozale Elkartearen egoitzan.

Izen-emateko epea ekainaren 21etik uztailaren 16ra luzatuko da.

Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako Kutxaren laguntza jaso du egitasmoak.

Matrikula prezioa

Matrikula arrunta: 50 euro EHBEko bazkideak: 35 euro (%30eko beherapena) Ikasle eta langabetuak: 35 euro

Izen-ematea

Euskal Herriko Bertsozale Elkartea: - Telefono zk: 943 69 41 29 - administrazio@bertsozale.com

EHUren kredituak

Ikastaro honetan parte hartzeagatik Euskal Herriko Unibertsitateak kreditu 1 emango du.

Egitaraua

UZTAILAK 22: AHOZKOTASUNA ETA HAURRAK

08:30ean Jardunaldien hasiera. Aurkezpena

9:00etan Piter Ansorena (musikaria eta pailazoa) **“Eskara la kakatua?”. Ahozkotasuna eta aditasuna**

10:05ean Gorka Tolosa (bertsolaria eta antzezlea) Ahozkotasunetik, haurrentzako sorkuntza konkretu bat: Iñaxito; bertsolaritza eta antzerkia uztartzen dituen emanaldia

11:05ean Itziar Rekalde (ipuin kontalaria, antzezlea eta antzerki zuzendaria) Zertaz ari gara ipuinetaz ari garenean?

12:30etan Mahai-ingurua: Piter Ansorena, Gorka Tolosa eta Itziar Rekalde Moderatzailea: Xabier Sukia (Euskadi Irratiko esataria eta bertsolaria)

13:30ean Galdera-erantzunak

14:00etan Bukaera

UZTAILAK 23: AHOZKOTASUNA HEZKUNTZAN, LITERATURAN ETA HEDABIDEETAN

09:00etan Miren Ibarluzea (Labayru Ikastegia — Herri Ondarea atala) Ahozkotasuna hezkuntzan: ahozkotasuna lantzeko materialak garatzea

10:05ean Joan Kruz Igerabide (idazlea eta EHUko irakaslea) Ahozkotasuna eta literatura

11:05ean Julian Beloki (kazetaria eta komunikazioan aditua) Hik nola esango hukek/n?

12:30ean Mahai-ingurua: Miren Ibarluzea, Joan Kruz Igerabide eta Julian Beloki Moderatzailea: Laxaro Azkune (Kazetari ohia eta gai-jartzailea)

13:30ean Galdera-erantzunak

14:00etan Bukaera

UZTAILAK 24: AHOZKOTASUNA EUSKAL KULTURAN; LEHEN, ORAIN ETA GERO

09:00etan Antton Luku (Lizeoko irakaslea eta idazlea) Zer da Euskal antzerkia?

10:05ean Jose Angel Irigaray (idazlea) Modernitatearen hastapenak. 60. hamarkadako kultur garapena

11:05ean Lorea Agirre (kazetaria eta Sorguneak ikertegiko kidea) Nola egiten dugun horrek nolakoak garen esaten baitu

12:30ean Mahai-ingurua: Euskal kultura gaur. Jose Angel Irigarai, Antton Luku eta Lorea Agirre Moderatzailea: Joxean Agirre (Garako kazetaria eta idazlea)

13:30ean Galdera-erantzunak

14:00etan Bukaera

Erantzunak

Euskal Herriko Bertsozale Elkartea
2010-06-28 : 17:33

Kaixo denoi,



Izen-emateko zehaztutako helbide elektronikoa ez da zuzena. Hau da helbide zuzena: **administrazioa@bertsozale.com**



Barkatu eragozpenak eta ondo izan!

Erantzun

Sartu