Teknologia albisteak
3

Ciclos Iturgaiz: Boutade ala Saudade?

Erabiltzailearen aurpegia
amodio jauna
2010-06-25 : 12:06

Hamaika adjektibo jarri daitzeke euskla talde honen musikari: gordina, umoretsua, dibertigarria, adarjotzailea, gehiegizkoa, iraingarria. Kuriosoa da, baina kasu honetan denak ondo jarrita egongo lirateke...

Lagun batek dion bezala, eta barkatu definizioa satsua iruditzen bazaizu, “iritziak ipurdiak bezala dira: bakoitzak berea du”. Ciclos Iturgaiz euskal taldea definizio horretan sartzen da esforzu barik. Beraien musika bai dela ipurdiak (iritziak) bezala.

Batzuentzat Ciclos Iturgaizen abestiak gordinak dira. Besteentzat humore honeko erakargarritasuna daukate. Brasilgo hitzak erabiliz, boutade eta saudade. Ying eta Yang. Eta denekin ados egoteko aldea badago.

Bere Myspacen Barakaldokoak direla diote. Nork daki, agian hain gertu duten Eskorbuto taldea defendatzeko. Baina ezin esan edo konfirmatu bere jaioterria. Hobe horrela, bere abestien hitzak entzun ondoren, laister geratuko ginateke eta bere abestirik gabe. Bere esaldietan ez da inor salbu geratzen eta.

Lagunak, drogak, politikariak, 2.0 mundua, musikariak, telebistako izarrak, gertu dauzkagun txirrindulariak... Denek jipoi ederra jasotzen dute talde honetakon mikrofonoetan (eta bideoetan are eta gehiago).

Jakin dugun arabera, oso harro daude eta konfindantzaz beteta. Dagoeneko, beren lehen lana orain dela gutxi aurkeztu ondoren (dohain dago beren Myspaceko webgunean) abesti berriak egiten ari dira.

Musika aldetik, funtsezko ez den kontuan, elektro-pop aldea jorratzen dute. Seguru asko, denbora ez galtzeko hitzak egiterakoan.

Erantzunak

borthuzai
2010-06-25 : 14:30

'El Mundo'-ko 'Sexo, drogas y Rock & Blog' musika blogean agertu zirenetik ezagutzen ditut eta erabat ados zure adjetiboekin. 'Deputamadre dau!' eta 'ze putamierda da hau?'-en tartean daude. Zaila benetan :)



Guardia Zibilek ere gustoko omen dute:

http://zuzeu.com/2010/05/26/guardia-zibilek-entzuten-duten-abestia-etakideen-atxiloketen-ostean/

Zerdiok
2010-06-27 : 19:42

Ederra kaka.

Behintzat aurpegia emango balute.

gustu txarrekoa-

Xabier Eskisabel
2010-07-11 : 21:08

Slayer---> Reign In Blood

Orbital---> In Sides

La Polla Records---> Salve

Jeff Buckley---> Grace



Ciclos Iturgaiz---> CICLOS ITURGAIZ-Tour de France



Erantzun

Sartu