Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskal Herriko udako jaien egutegia

Sustatu
2010-06-23 09:06

Gaur, San Juan bezperarekin, udako jaien egutegiari hasiera ematen zaio, nolabait. Gaurtik hasi eta Urriaren 1ean Arrasaten Maritxu Kajoi ospatu arte, parrandarako aukera luzea dago Euskal Herri osoan zehar. Egutegia ekarri dugu hona, Kaxkajo Eibarko koadrilen maskotaren Facebook profiletik ekarrita.

Hementxe duzue uda osorako jaien zerrenda, dataz ordenatuta

Ekaina

  • Ekainak 24, Sanjuanak: Angelu, Tolosa, Hernani, Leioa, Andoain, Arrasate, Eibar, Arbizu, Donibane Lohizune, Hazparne, Zugarramurdi, Aulesti, Bakio, Ea, Laguardia, Legazpi, Gollebar, Muskiz, Orio, Ortuella, Santurtzi, Zalla, Bermeo. Ondorengo igandean, Larrañe, Segura, Saldias, Sondika.
  • Ekainak 26, Sanpelaioak: Zarautzen.
  • Zapato Azule Ondarroan.
  • Ekainak 29, Sanpedroak: Altsasu, Asteasu, Berriz, Deustu, Dima, Doneztebe, Elgeta, Eskoriatza, Lasarte-Oria, Mungia, Munitibar, Oñati, Ondarru, Orio, Pasai San Pedro, Sopela,  Zumaia, Araia, Eibar, Mundaka, Loiu, Lekeitio, Betelu.
  • Ekainak 30, Sanmartzialak: Bastida, Irun, Altza.

Uztaila

  • Uztailak 2, Santaixabelak: Usurbil, Ataun, Portugalete, Zalla, Zumarraga. Lehen asteburuan Ferixa Nagusia Elgetan.
  • Uztailak 7, Sanferminak: Iruñea, Lesaka, Pasai Antxo. Udako San Andres Zaldibarren.
  • Uztailak 9-11: Trianako Jaiak Oñatin.
  • Uztailak 16, Karmengo Ama: Alegia, Amorebieta-Etxano, Barakaldo, Armintza, Santurtzi, Arroa, Santutxu, Markina, Donostiako portua, Hernaniko alde zaharra, Añorga (Donostia), Gros (Donostia), Trintxerpe (Pasaia).
  • Uztaileko 3. asteburua (uztailak 16 aurten), Antzuola.
  • Uztailak 15-19 Añorga (Donostia)
  • Uztailak 18, Santa Mariñe: Otxandio
  • Uztailak 22, Madalenak: Arrigorriaga, Durango, Orereta, Bermeo, Elantxobe, Biana, Mutriku, Plentzia.
  • Uztailak 25, Santioak: Billabona, Busturia, Derio, Astigarraga, Tutera, Gares, Ermua, Gorliz, Elizondo, Donapaleu, Soraluze, Barakaldo, Pasai Donibane, Gasteiz, Ispaster, Etxebarria, Ordizia (16-27).
  • Uztailak 26, Santanak: Mendaro, Areta. Arrasate.
  • Uztailak 31, Saninazioak: Getxo, Azpeitia, Algorta, Derio, Lemoa, Forua, Loiola (Donostia). Hernanin, Santa Barbarako jaiak, Altzo, Zubieta (Usurbil).

Abuztua

  • Abuztuak 1: Baionako bestak. Abuztuak 1etik hurbilen dagoen asteburua, Etxarri-Aranatz.
  • Abuztuak 2, Xanistebanak: Oiartzun, Trapagaran, Derio, Bera, Aramaio, Itziar.
  • Abuztuak 4: Gasteizko Andra Mari Zuriaren festak. Getariako festak. Abuztuak 7 Gala eguna Zumaian.
  • Abuztuak 10, San Lorentzoak: Berastegi, Ikaztegieta, Gernika-Lumo.
  • Abuztuak 11, Santiburtzioak: Leitza, Sunbilla.
  • Abuztuak 14: Donostiako Aste Nagusia. Abuztuak 13 Euskal Jaia Zumaian.
  • Abuztuak 15, Andramariak: Agoitz, Amurrio, Aretxabaleta, Azkoitia, Burlata, Zarautz, Etxalar, Faltzes, Gernika-Lumo, Larrabetzu, Goizueta, Azkaine, Bardoze, Bidarte, Baliarrain, Ondarru, Mallabia, Laudio.
  • Abuztuak 16, Sanrokeak: Deba, Portugalete, Gernika.
  • Abuztuak 21: Bilboko Aste Nagusia
  • Abuztuak 24, Sanbartolomeak: Elgoibar, Zegama, Ibarra, Oikia, Amezketa.
  • Abuztuak 28, Sanagustinak: Berrobi. Koadrila eguna Zumaian. Hernaniko jaiak 27-28-29.

Iraila

  • Irailak 2, Sanantolinak: Lekeitio, Galdames, Plentzia.
  • Irailak 3, San Gregorio: Ataun
  • Elorrio, Ferixa Nagusia lehenengo asteburuan.
  • Irailak 8, Andra Mari: Andosilla, Artaxona, Bernedo, Eltziego, Hondarribia, Peralta, Sopuerta, Uxue, Zangotza, Arrate, Bermeo, Lezama, Leintz-Gatzaga.
  • Irailak 9: Zarauzko Euskal Festak.
  • Irailak 14: Altsasu, Lezo, Erriberri, Sara, Legazpi, Mutriku, Zizur Nagusia. Sanmartinak Bergaran.
  • Irailak 18: Olarru eguna Zumaian.
  • Irailak 17-19 Santa Anastasiak: Urretxu.
  • Irailak 29, Sanmigelak: Iurreta, Markina-Xemein, Zalla, Derio, Lazkao, Oñati, Irura, Aizarnazabal.

Urria

  • Urriak 1: Maritxu Kajoi Arrasaten.
  • Urriak 13: San Faustoak Durangon.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu