Teknologia albisteak
1

Nahiadance: Zorionak Zuri kantu berria

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2010-06-30 : 10:06

Urtebetetze eguna zoriontzeko Zorionak zuri edo Kaxianoren Zorionak erabili izan ditugu. Bada, Nahiadance proiektuaren eskutik proposamen ausartago bat ere badugu duela gutxitik.

Youtuben Zorionak Zuri bilatuta, grabazio domestiko batzuk aurkitu ditugu, pertsona batzuen urtebetetze egunetakoak:

Beste hizkuntza batzuetan, ingelesez adibidez, Youtuben Happy birthday bilatuta bideo ikusienak hauek dira:

  1. Stevie Wonder, 9 milioi bisita
  2. The Beatles, 7,5 milioi bisita

Cumpleaños feliz edo Happy birthday bilatzen duenak, aurkitzen du nahi duena, baina Zorionak zuri kantu ezagunaren euskarazko bertsioak falta dira Youtuben. Nahi duenak eskuragarri ditu Kaxianorena eta Nahiadancena.

Nahiadance, dance euskalduna

Nahiadance euskaraz dance-pop musika egiteko apostu bat da. Hasieran txantxatzat hartu zuten askok, baina txantxetan edo serio, Maider Segurolak 2008an kontatu zuen bezala , ezagun egin dira.

Gure asmoa da dance-pop abestiak egitea euskaraz; dibertigarriak, hedonistak, euforikoak, tecno edo dance formatuan... dantzagarriak, eta edozein animatzeko modukoak, horren beharra beti dago eta. Abesti bakoitzarekin batera bideoklip bat egongo da.

Deskargatzeko aukera eman dute beti, eta ez dugu ikusi Nahiadancen myspace orrian lizentzia zehatzaren aipurik ikusi, baina honako azalpen hau dakar:

Abestiak beti egongo dira hemen eskuragarri, eta abestiren bat gustoko baduzu, pasa iezaiezu lasai zure lagunei, dj-ei, edo banatu tabernetan, pub-etan, irratietan, diskoteketan eta burura etortzen zaizuen beste edozein lekutan.

Goiko bideo horretakoa Nahiadancen lehenengo proeiktua da, eta sarrerakoa hirugarrena. Tartean beste bat egin zuten, DTN (Do The Nahiadance). Bere burua Back Street Boysen jarraitzaile sutsu definitu zuten gazte batzuek beste bideoklip bat egin zuten Do The nahiadance kantuarekin.

Erantzunak

Eneko
2010-06-30 : 16:40

Duela ia mende erdi Marilyn Monroe-k abestu zuen "Happy Birthday" klasiko eta famatuaren bertsio ezberdinak gehituta, ez da ibiliko Stevie Wonder eta Beatles-etik urruti.

Adibidez, Marilyn-en Happy Birthday honek ongi pasatutako 4,6 miloi bisita ditu.

Erantzun

Sartu