Fuck you esateko hamaika modu euskaraz
2010-06-27 13:06
Lehenago ere hitz egin da Sustatun euskaraz irainak egiteko moduetaz. Duela holabete batzuk Zuzeuk atera zuen Fuck you esateko 100 modu beste hizkuntza batzuetan, baina euskaraz esateko hamaika modu ere badaude, joan zaitez popatik hartzera ezagunaz gain. Zerrenda bat egin dugu antzeko mezua euskaraz esateko 11 modurekin.
- Bermeon, "sakotik hartzen juen"
- Eibarren "junari Tutuluko estratara"
- Arrasaten "Fuen zaittez txakurran salara"
- Joan zaitez tutunera mantatan (Tutun delako baten etxera omen, manten bila)
- Joan zaitez zingan isla atzera
- Pikutara joan/bidali
- Antzarak ferratzera joan/bidali
- Pikulittara joan/bidali
- Izorrai!
- "Juan hari Lekeitxiora" esaten zuen eibartar batek
- Txupaiztak beko miembru (Ondarrutar batek esana)
Egon, badaude gehiago. Batzuk beste hizkuntza batzuetatik ekarriak, eta beste batzuk propio euskaraz sortutakoak. Zerrenda hau osatzeko beste formularik ezagutzen?
Erantzunak kargatzen...