Teknologia albisteak
1

Lazarraga Sariak: Arabako lan munduan euskara saritzeko

Erabiltzailearen aurpegia
Ziurtagiriaren Elkartea
2010-06-25 : 10:06

Ziurtagiriaren Elkarteak eta Arabako Foru Aldundiak Lazarraga Sarien lehen edizioa aurkeztu dute. Arabako arlo sozio-ekonomikoan euskararen alde lan egin duten entitateak edota pertsonak saritzea da xedea. Sari-banaketa ekitaldia irailaren 24an egingo da.

Lan munduarekin eta euskararekin lotutako Lazarraga Sariak aurkeztu dituzte Lorena López de Lacalle, Arabako Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak, eta Rober Gutiérrez, Ziurtagiriaren Elkartearen zuzendariak gaur goizean Arabako Foru Aldundian egin duten prentsaren aurreko agerraldian. Lazarraga Sarien helburu nagusia Arabako arlo sozio-ekonomikoan euskararen alde lan egin duten entitate edota pertsonak saritzea eta haien ahalegina errekonozitzea da. Hala, Lazarraga Sarien bidez, Arabako lau entitate eta pertsona bat sarituko dira euren lan ingurunean euskara txertatzeko aurrera eramandako ekimenengatik.

Lazarraga aitzindaria izan zen euskaraz idatzi zuelako; haren izena hartu duten Lazarraga Sariak ere aitzindariak dira eta sarituko diren enpresak ere aitzindariak izango dira; euskararen normalizaziorako bidea urratzen aitzindariak.

2010eko sariketan norbanako bakarra sarituko da eta euskarari ekarpen bereziren bat egin izanagatik sarituko da norbanako hori. Entitateei dagozkien sariak berriz, lau esparru ezberdini lotuta emango dira:

  • Hizkuntza-paisaian euskara modu egokian gehien erabiltzeagatik nabarmendu den entitatea. - Barne-harremanetan euskara modu egokian gehien erabiltzeagatik nabarmendu den entitatea. - Euskara sustatzeko ekintza berezi eta eraginkorren bat garatu duen entitatea. - Kanpo harremanetan euskara modu egokian gehien erabiltzeagatik nabarmendu den entitatea.

Sari-banaketa ekitaldia irailaren 24an izango da Bibat museoan. Sarituko diren entitate edo enpresen kasuan, saria nori eman erabaki aurretik izendapenak egingo dira eta sari bakoitzeko hiru hautagai aukeratuko dira. Irabazlearen izena sari-banaketa egunean bertan emango da.

Hautagaiak aurkezteko prozesua irekia izango da. Lan mundua eta euskararekin zerikusia duten alorretan parte hartzen duten entitateak gonbidatuko dira euren kideen artean sarien berri zabaltzera eta hautagaiak proposatzera. Hautagaitzak jasoko dira merkataritza ganbararen aldetik, kuadrilletako teknikarien bitartez, euskaltegien bitartez, sindikatuen bitartez, enpresa eta kooperatiba-elkarteen bitartez, aholkularitza-enpresen bidez… Horrezaz gain, Facebook-en ere orrialde bat ireki da “Lazarraga Sariak” izenarekin eta bertan edozein arabarrek proposa ditzake hautagaiak. Beste horrenbeste egin daiteke www.alava.net edota www.euskaraba.com webguneetan ere. Hautagaiak proposatzeko epea uztailaren 23an amaituko da. Azken izendapenak eta irabazlea aditu talde batek osatutako epaimahaiak erabakiko ditu.

Erantzunak

Ricardo Gómez
2010-06-25 : 15:25

YouTube-n Lazarraga Sariei buruzko bideo hau dago:

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago