Teknofiloen albistegia
1

Web munduak dakartzan berrikuntzak: HTML5

Erabiltzailearen aurpegia
Mikel Kerejeta - Tagzania / CodeSyntax
2010-06-25 : 12:06

HTML5 ak dakartzan berrikuntzen berri jakin nahi izan dugu. Zenbait eskuliburu eta aurkezpen ikusi ondoren, datorkigun aldaketa nabarmena izango delakoan gaude. Erabiltzaile, programatzaile eta bilatzaileentzat HTML5ak ekarriko dituen berrikuntzei buruzko aurreikuspen bat egin dugu.

Datorkigun aldaketa nabarmena izango delakoan gaude. Denontzat, bai azken erabiltzaile, bai diseinatzaile eta baita programatzaile garen guztiontzat.

Hiru atal nagusitan banatuko ditugu ikusitako aldaketak, batetik Javascript eta html edukien atzitzeak, bestetik Html aldetik datozen gauza berriak eta azkenik CSS aldetik datozen gauza berriak.

JS (JavaScript)

Erabiltzaileen nabigatzaileetan nabarituko dira aldaketok. Datuak bakoitzaren makinan gorde (web sql Database) eta askoz ere errezagoa izango baita beraien erabilpena. Cache sistemak ere hobetu dira eta honen esanguratsuena gure aplikazioak Offline moduan exekutzatzeko aukera emango digula da. Mogimendu, drag&drop eta bestelako efektu berriak, askoz ere errezagoak izango dira programatzen. Baina GEO mundu honetan aurrerakuntza handiena Geolokalizazioa da, Foursquare edo Gowalla bezelako aplikazioek asko erabiltzen dutena, honekin laister izango ditugu geolokalizazioarekin lotura duten web aplikazioak ere.

HTML

Html etiketa eta erreferentzia berriak sartu dituzte, eta egia esan elementuen definizio hobeak eta bilatzaileentzat eginiko aldaketa da hau. Baina era berean kodearen egitura hobetu eta bilatzaileeek gure edukia hobeto definitziko baliogarri izango da. Azken egunotan Adobe eta Html5-aren arteko liskar ugari ikusi dira, Flash-aren beharra erabat ekiditen delako HTML5 dakartzan audio eta bideo edukien tratamenduan egin diren aurrerakuntzak medio. Canvas-ekin ere egin dituzten aldaketak, ikusgarriak dira, bideoan egiten diren adibideak ikustea besterik ez dugu. Baina diseinatzaileentzat, RGB koloretatik aparte SVG formatuak dituen erabilgarri batzu ere sartu dituzte.

CSS

Gure diseinatzaileengan pentsatzen ari naiz, eta seguruenik zenbait buruahuste ekidingo dizkie HTML5ak dakartzan aldaketok. Seguruhaski beste batzu sortuaz. Elementuen kontrol eta definizio hobeak lortuko ditugu, edukien moldatzeak eta estrukturazioak ere errexagoak izango dira. Transformazio eta bestelako aldaketek orainarteko flash mogimendu eta edukien ikustua lortzeko aukera emango digute. Diseinatzaileen oso gustokoa izan ez arren.

IE6/8/9

Internet Explorer nabigatzaileek ez dituzte sekula web estandarrak jarraitu eta horrela jarraitzen dutenez, Html5 berria egin dutenek kontutan izan dituzte edukiak ongi ikusteko egin beharrezko aldaketak.

Esteka interesgarri bi:

  • Bideoa:
  • Aurreko bideoan azalatzen den aurkezpen interaktiboa ere lortu dugu, baina bertan dauden edukiak ondo ikusteko behar beharrezkoa da Html5 jasaten duen nabigatzaile bat izatea. Internet exploror 8ak , firefox 3.5etik aurrerakoak eta Google Chrome berriek badakarte, html5-erako soportea.

Hemen aztertu zenezake

Hona hemen aurkezpena


Jatorrizkoa: Creative Commons Aitortu Partekatu © cc-by-sa: Mikel Kerejeta, Codesyntax.com

Erantzunak

IƱaki
2010-06-25 : 12:46

HTML5 inguruan interesa edukiz gero gogoratu UEUk ikastaro bat antolatu duela uztailean



* Hasiera-data: 2010(e)ko uztailaren 13a

* Amaiera-data: 2010(e)ko uztailaren 14a

* Tokia: Eibar - Markeskoa Jauregia

* Ordutegia: 9:00-14:00



http://www.ueu.org/ikasi/udako-ikastaroa/145/HTML5%253A%2Bestandarra%2Begungo%2Bweb-etara%2Begokitzen.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu