Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

3

Lipdub bat, Bilboko Errekalde auzoko Kukutza gaztetxearen eraisketa galarazteko

GAZTEZULO
2011-07-07 : 13:07

Zea Maysen kantu bat oinarritzat harturik, 500 lagunek hartu dute parte gaztetxean barrena egindako bidaian. Kukutzaren eraisketa galerazi nahi dute.

Guztia da oso zaila erraza izan aurretik

Rober Gutiérrez, Bai Euskarari Ziurtagiriaren zuzendaria
2011-07-06 : 12:07

Gaztelera hizkuntza bakartzat duen ingurune batekoa naiz, familia erdaldunekoa, beste asko bezala lan eta aukera bila Gasteizera etorri behar izan zuena. Gasteizko bilakaera soziolinguistikoa ezaguna da eta, azken hamarkadetan hobera egin badu ere, oraindik ere gasteiztar askorentzat gaztelera da hizkuntza normal eta errealitate bakarra. Gure familian euskarara hurbiltzen lehenengoa izan nintzen, institutuaren garaian. Beharragatik hasi nintzen euskara ikasten, ikasgai bat gainditzeko beharragatik… Ez nuen bestelako motibaziorik. Seguru asko, inposiziotzat izango nuen orduko hartan euskara, hori baita antzeko egoeren aurrean erdaldun elebakar gehienen jarrera. Hori izan zen nire lehendabiziko harremana euskararekin. Ordura arte ez nuen bestelako kezkarik izan hizkuntzei dagokienez; gainera, zergatik kezkatu? Nire inguru guztiak gaztelaniaz funtzionatzen zuen eta ia ez nuen euskararen presentziarik hautematen, ezta euskaraz bizi nahi zuen jenderik ezagutzen ere. Gazteleraz bizi nintzen, hizkuntza-komunitate hori baino ez nuen ezagutzen, gazteleraz nahi nuen guztia egin bainezakeen, gure herri eta hirietan dena egin baitaiteke erdaraz. Eta euskaraz?

Idazlagun: euskaraz egoki idazteko erreminta

Eleka Ingeniaritza Linguistikoa
2011-07-06 : 10:07

Eleka Ingeniaritza Linguistikoak IDAZLAGUN aplikazio integratua aurkeztu da. Euskaraz idatzi behar duten profesionalei laguntzeko sortu den aplikazioa da IDAZLAGUN, euskaraz lan egiteko erabilgarriak diren hainbat hizkuntza-baliabideren baturatik sortua. Bereziki mikroenpresei zuzendua dagoen arren, enpresa txikiek, ertainek, Administrazio Publikoek edota freelance moduan ari diren profesionalek ere balia dezakete zerbitzua sortzen zaizkien hizkuntza zerbitzuak argitzeko.

Facebookeko aplikazioak eta jolasak

Iñaki Agirre
2011-07-05 : 16:07

Facebookeko aplikazioak eta jolasak erabiltzaileen kuttunak dira. Egunero erabiltzaileek 20 miloi aplikazio ezartzen dituzte plataforman. Garatzaileontzat merkatua puri-purian dago. Ligatzeko aplikazioak, marketing kanpainak edo joku berritzaileak, denontzako lekua dago Facebooken.

Ekoudalekuak: Uda desberdin bat!

Ekoliderrak
2011-07-05 : 09:07

15-17 urte dituzu? Eta uda desberdin bat pasa nahi al duzu? Ba apuntatu zaitez gure "Ekoudalekuetara"! Paregabeko esperientzia biziko duzu, naturaz, jolasaz eta jasangarritasunaz gozatzen duzun bitartean. Epea uztailak 6ean bukatzen da, beraz animatu ja.

3

Euskara eta identitatearen asuntoa

Ibai Iztueta
2011-07-04 : 14:07

Pixkaren bat sinplifikatuz, esan liteke identitatearen inguruko eztabaida antagonikotzat har daitezkeen bi kontzepziok antolatu eta baldintzatzen dutela. Hala, mutur batean, identitatea sentimenduarekin edo borondatearekin lotzen duten teoriak dauzkagu eta bestean, berriz, identitatea “objektiboak” diren ezaugarriek determinatzen dutela diotenak, hau da, lurraldeak, larruazalaren koloreak, hizkuntzak eta horrelakoek.

1

Iruña-Veleiaz Joseba Lakarra Diario Vasco-n

Bittor Hidalgo - Donostia
2011-07-04 : 12:07

Pentsatzeko? Jarrera ofizialak aldatzeko? Ez dut egunkari hau irakurtzeko ohiturarik, baina bai joan den ostiraleko alea (2011-VII-1, 6. or.). Joseba Lakarrari egiten diote elkarrizketa joan den astean Donostian izandako EHUko Udako Ikastaro interesgarrietako baten gainean ("Euskalkien jatorria eta bilakaera"), eta aparte batean, ondoko adierazpen jakingarriak: Iruña Veleiaren inguruko auzia "ez da ondo itxi"

10

Prentsaurreko elebakarrak legearen kontrako inposizio bihurtu dira nonbait

Sustatu
2011-07-04 : 09:07

Joan den ostiralean, Andoaingo Udalean (Bildu agintean ekainetik), prentsaurreko elebakarra eman zuten alkateak eta zinegotzi batek; eta hori "euskararen inposizioa" zelakoan, El Pais-en salaketa eginez artikulua argitaratu zuen bertaratutako kazetariak. Isabel Landa kazetariaren iritziz, prentsaurrekoaren gaia (eskoltak dituzten zinegotziekin izandako elkarrizketak), bigarren mailako kontua bilakatu zen prentsaurrekorako aukeratutako hizkuntza politikaren ondorioz:

Las declaraciones (...) quedaron relegadas a un segundo plano ante la imposición de una única lengua durante su intervención.

Udako tailerrak Igartubeiti Baserri Museoan

Kizkitza Ugarteburu
2011-07-03 : 12:07

Aurten Kizkitzara txangoa egitea proposatzen dizuegu, Igartubeiti inguruko paisaia, historia eta natura ezagutzeko asmoz. Aurreko urteetan bezala aurten ere udalekuei eskainitako tailerrak antolatu ditugu. Ohiko tailerrez gain, aurten berritasun bat daukagu: Igartubeiti inguruko paisaia, historia eta natura ezagutzeko txangoa.

19

Euskal Herria jairik jai: 2011ko egutegia

Sustatu
2011-07-03 : 10:07

Ekainaren amaierarekin herri askotan ospatu dituzte jaiak eta horiekin udako jai egutegi luze bati irekiera eman zaie. Iaz egindako egutegia eguneratzen saiatu gara eta hona ekarri dugu 2011ko Euskal Herriko udako jaien egutegia. Herri asko direnez, akatsen bat edo beste egingo dugu segurutik; iaz bezala, eskertuko ditugu zuzenketak erantzunetan. Honatx ba, datozen 3 hilabeteotarako jaien egutegia.

1

Goienari eman diote Rikardo Arregi sari nagusia

Goiena
2011-07-02 : 14:07

Gaur, zapatua, banatu dituzte Andoainen kazetaritzako XXIII. Rikardo Arregi Sariak. Goienak eskuratu du sari nagusia, "pauso bat aurretik beti joateagatik". Kazetari berriaren saria Gaztezuloko Igone Fernandezek jaso du. Kazetaritza lanik onenaren saria Berriako Ainhoa Oiartzabalek jaso du ikerketa lan honengatik: Nork hil zuen Begoña Urroz?

Eitb Txio, Tourra jarraitzeko tresna berria, Twitterren oinarritua

CodeSyntax
2011-07-02 : 10:07

Eitb.com webguneak tresna berri bat jarri du erabiltzaileen esku: Txio, Twitter jario aurreratu bat, CodeSyntax-en Umap egitasmoan oinarritua, bi hizkuntzatan kasu honetan, euskaraz eta gaztelaniaz. Beta fasean ireki da, Tourraren jarraipena egiteko, hain zuzen.


Argazkiak.org | Txio, lehen eguna © cc-by-sa: codesyntax

Igandean "Berdintasunaren aldeko kultur arteko jaialdia" Zumarragan

Eraldatzen eta Irrintzi elkarteak
2011-07-02 : 09:07

Gizartea etengabe aldatzen doa eta garai berrietara egokitu beharra dago. Izan ere, gure herrian geroz eta nazionalitate desberdin gehiagok elkarbizi behar dugu, eta elkarbizitza prozesu honetan kultura ezberdinak elkar ezagutzeko bidea zaila eta luzea da askotan.

3

Xalaren lagunaren look berezia

leire narbaiza
2011-07-01 : 16:07

Pilotazalea ez naizen arren, ezinbestean jarraitu dut Xalaren afera. Baita haren prentsaurreko sentitua ere. Eta prentsaurreko honetan atentzioa Xalaren lagunak eman zidan, oso argazki gutxitan ikusi dudana, baina post oso bat merezi duena. Berriako portadan baino ez nuen lokalizatu, baita bideo batean ere. Gero argazki bila ezinean ibili ostean pdf-aren errekorte bat egitea beste erremediorik ez dut izan. Ui, pentsatu nuen, nor da Xalaren laguna, look berezi horrekin?

2

Google+. Oraingoan bai?

Egoitz Aldakur
2011-07-01 : 13:07

Sare sozialen “merkatuan” muturra sartzeko beste saiakera bat egiten ari da Google. Beste post batean komentatu nituen Googlelek egindako beste saiakerak. Oraingoan Google+ sare soziala aurkezten digute, eta uste dut oraingo honetan proiektua aurrera atera daitekeela. Dena dela, oso zaila izango du facebooki aurre egitea. Lehengo egunean irakurri nuen gaur egun 700 miloi erabiltzaile dituela. Hau da, erabiltzaile aaaaaasssssskooooooo!!! :)

1

Hitzaldia: Sendabide ala Iruzurbide. Medikuntza alternatiboa proban

Elhuyar Fundazioa
2011-07-01 : 13:07

Simon Singh kazetariak eta Edzard Ernst medikuak idatzitako Sendabide ala iruzurbide. Medikuntza alternatiboa proban (Trick or treatment, alternative medicine on trial) liburua euskaratu du Elhuyar Fundazioak, eta Edzard Ernst-ek gai bereko hitzaldia eskainiko uztailaren 5ean Donostiako Miramar jauregian 19:00etan. Izen-ematea doakoa da.

1

Juan Alberto Belloch, hiru fasetan

Sustatu
2011-06-30 : 09:06

Donostia 2016 izendatze prozesuak izan dituen ondorengoetan, arreta deitu dute Zaragozako alkate Juan Alberto Belloch-ek esandakoa. Purrustada bota zuen izendapena jakitean, Donostiak irabaztea okerra zela; baina berotasunaren unearen ondoren ere, biharamunean eskatu egin zuen izendapena ez onartzeko (izatez, epaimahaiak gomendio bat egiten du Espainiako Kultura ministerioak erabaki dezan), eta beste hiriei ere bere eskaeran bat egiteko eskatu zien.

2

Ekintza xehetuak, aurrekontuekin, Donostia 2016 egitarauan

Sustatu
2011-06-29 : 15:06

Donostia 2016 hautagaitzak aurkeztutako egitasmotik, laburpena egin dugu. Elkarbizitzarako Kultura izeneko programa bat osatu dute 2016rako, 62 ekintzarekin, eta haien zerrenda, azalpen orokorra eta aurrekontua ekarri dugu hona.

Frantziako Tourra 2011, Tropelan, euskaraz

Tropela Elkartea
2011-06-29 : 11:06

10 txiotan laburbildu dugu Frantziako Tourrean nola parte hartu Tropelarekin. Oso erraza da. Zatoz eta gozatu!

@tropela: Frantziako Tourreko lehiaketa abian da tropela.net webgunean. #TdF #tropela

Donostia 2016 eta teknologia berriak

Sustatu
2011-06-29 : 10:06

Donostia 2016ko hautagaitzak aurkeztutako egitasmoan, zenbait lan-ildorekin jardun eta jardungo dutela adierazten da, eta horietako bati deitu diote Transmedia laborategiak edo Hirikia. Teknologia berrien inguruko egitasmo eta hausnarketak bildu dituzte, eta txostenetik, puntu horiek biltzen dituzten testuak ekarri ditugu artikulu honetara.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››