Prentsaurreko elebakarrak legearen kontrako inposizio bihurtu dira nonbait
Egun berean, Martin Garitanok bere agintaldea aurkeztu zuen Diputazioaren Jauregian, Donostian, eta han ere aurkezpeneko hitzalditxo hori euskaraz bakarrik egin zuen. Amaitu zuenean, agentzien informazioaren arabera, laburpena eskatu zioten kazetariek eta ez zuen eskatutakoa egin, ez zuen kazetarien lan hori berak hartu nahi izan. RTVEk jasotako agentzien oharrak dio:
(Garitano) ha pronunciado su discurso íntegramente en euskera y ha rechazado resumirlo en castellano para la prensa.
Andoaingo alkateak edo Ahaldun nagusiak izandako jarrera honek, nonbait haserrea eragin zuen kazetarien artean. Isabel Landaren arabera,
(...) ante el malestar de la mayoría de los medios de comunicación convocados que no pudieron recoger la información correctamente.
Itxura batean, euskararik ez dakiten profesionalak daude lanean Donostia inguruan. Hala ere, ez da lehen aldia agerpen politikoetan euskaratik gaztelaniara gauzak itzultzen ez direna. Markel Olano aurreko Ahaldun nagusiaren ohitura zen, jendaurreko agerpen publikoetan, euskara eta gaztelania tartekatzea, baina itzulpenik egin gabe, gauza batzuk euskaraz, jarraitu gaztelaniaz, kontu gehiago euskaraz... Adierazpen horietan gaztelania besterik ez zekiten kazetariek ez zuten pentsatuko, beharbada, euskaraz gauza gehiago esaten zituela Olanok.
Euskararik gabeko prentsaurrekoak ugariak izaten dira, jakina; agerpen publikoetan (prentsatik haratago, hartzaileak herritarrak direnean), berriz, euskararen lekua normalean testimoniala izatea ere normala izaten da. Agerpen horien hizkuntza politika beharbada ez zitzaion sekula deigarria egingo El Pais-eko kazetariari, baina ostiralekoa, berriz, legearen kontrakoa ere iruditu zitzaion, zehazki EAEko autonomia estatutuaren aurkakoa:
No se tuvo en cuenta que, según el Estatuto de Gernika, el euskera y el castellano son las dos lenguas oficiales en el País Vasco y que todos sus habitantes tienen derecho a conocer y usar ambas lenguas.
Legearen kontrakoa iruditu zaio halaber Casimiro Garcia-Abadillo kazetariari ere. Kasu honetan, Espainiako konstituzioaren kontrakoa. Beste erreakzio batzuetan, Periodista Digital konfidentzialak dio euskara jada errotik ezabatu (erradicar) dutela Andoainen. Elebakarren indignazio horren aurrean euskaldunek erakutsitako iritzien artean, adibidez, Xabier Euzkitzeren artikulua, edo Gari Araolazaren aholkua: Berria edo ETBk bezala, kontrata ditzatela kazetari elebidunak.
http://www.periodistadigital.com/periodismo/prensa/2011/07/02/bildu-erradica-castellano-andoain-euskera.shtml
Guztiarekin, Bilduk argitu du (gaztelaniaz ere bai) prentsaurrekoko adierazpenak euskaraz bakarrik egin arren, gaztelerazko galderak erantzuteko prest egongo zirela amaieran. Eta ez zela galderarik izan. Isabel Landak inplizituki onartzen du hori artikuluan, zera idatzi baitzuen:
Carrere abrió la ronda de preguntas tras su intervención pero no quedó finalmente claro si las respuestas iban a ser en castellano o euskera.
Nola ez zuen galderarik egin, nola erantzungo zioten jakin gabe geratu zen.
Erantzunak kargatzen...