Teknologia albisteak

Udako tailerrak Igartubeiti Baserri Museoan

Erabiltzailearen aurpegia
Kizkitza Ugarteburu
2011-07-03 : 12:07

Aurten Kizkitzara txangoa egitea proposatzen dizuegu, Igartubeiti inguruko paisaia, historia eta natura ezagutzeko asmoz. Aurreko urteetan bezala aurten ere udalekuei eskainitako tailerrak antolatu ditugu. Ohiko tailerrez gain, aurten berritasun bat daukagu: Igartubeiti inguruko paisaia, historia eta natura ezagutzeko txangoa.

Iraupena:

Iraupena:

  1. ordu eta 30 minutu, tailerren kasuan, eta 4 ordutakoa bi tailer konbinatu nahi izanez gero edo Kizkitzara txangoa hautatuz gero.

Datak:

Asteazkenetik ostiralera, goiz eta arratsaldez. Uztailaren 6tik Abuztuaren 26ra.

Ordutegia:

  • 10:00-14:00
  • 16:00-19:00

Taldeak:

  1. urtetik 15 urtera bitarteko gazteei zuzendutako tailerrak dira, tailerren kasuan gehienezko kopurua 55ekoa da, talde bat bitan egiten dugulako. Txangoaren kasuan ez legoke kopuru maximorik. Tailer edo txangoan monitoreen inplikazioa beharrezkoa da antolakuntza eta dinamiketan.

Tailer motak:

  • GYNKANAK: Saguzarra aurkitzen, Herri kirolak
  • JOLASAK: Baratza lantzen, Mahai jokoen maratoia
  • ESKULANAK: Dolarea eraikitzen, Hostoen tailerra

Txangoa:

Kizkitzako ermita eta basora txango arina izango da, bertako landare eta zuhaitzak ezagutu eta paisaiaren eraldaketari buruzko hausnarketa bat egitea da irteera honen helburua. Beharrezkoak dira kantinplora, oinetako egokiak eta eguraldiaren araberako arropa egokia, eta gomendagarria da hamaiketakoa.

Hizkuntzak:

  • Euskara
  • Gaztelania
  • Ingelera

Sarrera:

  • Doanik

"Bazkaltzeko:"http://www.igartubeitibaserria.net/bisitatu/inguruko-turismo-baliabideak

Igartubeitin bazkaria parkeko mahaietan egin daiteke.

Erantzun

Sartu