Sustatu logoa Teknologia albisteak

Iruña-Veleiaz Joseba Lakarra Diario Vasco-n

Bittor Hidalgo - Donostia
2011-07-04 12:07

Pentsatzeko? Jarrera ofizialak aldatzeko? Ez dut egunkari hau irakurtzeko ohiturarik, baina bai joan den ostiraleko alea (2011-VII-1, 6. or.). Joseba Lakarrari egiten diote elkarrizketa joan den astean Donostian izandako EHUko Udako Ikastaro interesgarrietako baten gainean ("Euskalkien jatorria eta bilakaera"), eta aparte batean, ondoko adierazpen jakingarriak: Iruña Veleiaren inguruko auzia "ez da ondo itxi"

Joseba Lakarrak Iruña Veleiari buruzko txostena idatzi zuen eta bere ustez auzia «ez da ondo itxi. Ez dut ikusi artikulu bakar bat aldizkari zientifikoetan. Gauza horiek inoiz ez ziren hizkuntzalarien eskuetara heldu behar. Lanak ondo egiten direnean, arkeologoek lehengo, gero epigrafistek eta azkenean, zerbait idatzita baldin badago, iristen da gure eskuetara. Gainera ez du balio ezkerreko aldea interesatzen zaizula esatea eta ez bestea. Guztiaz hitz egin behar da, baita aldamenean dagoen guztiaz ere; eta bestela ez jolastu. Latin makarroniko bat agertzen bada, eta latinistak esaten badizu gaizki idatzita dagoela, euskarakoarekin zalantzak izanda ere horrek bertan behera uzten du dena».

Bada zer pentsatua.

Ondo izan
Bittor

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu