Donostia 2016 izendatze prozesuak izan dituen ondorengoetan, arreta deitu dute Zaragozako alkate Juan Alberto Belloch-ek esandakoa. Purrustada bota zuen izendapena jakitean, Donostiak irabaztea okerra zela; baina berotasunaren unearen ondoren ere, biharamunean eskatu egin zuen izendapena ez onartzeko (izatez, epaimahaiak gomendio bat egiten du Espainiako Kultura ministerioak erabaki dezan), eta beste hiriei ere bere eskaeran bat egiteko eskatu zien.
Juan Alberto Bellochek adierazpen deigarriak egin izan ditu lehen ere. Eta ez beti zeinu berekoak.
1989. Epaile zela Bilbon (eta Jueces para la Democracia elkarteko bozeramaile), elkarrizketa egin zioten Argia aldizkarirako Pello Zubiriak eta Imanol Muruak.
Hara orduan esandako batzuk:
Saiatu gaitezen denbora epe batean autodeterminazioa ejerzitzea permititzen duen formula bat topatzen, nazionalismoaren superbibentzi soziologikoa permitituko duena eta Estatuari arrazoizko epeetan bere politika egiten utziko diona.
Bilduk legimitaziorik ez duela merezi esaten duenak, orduan balekotzat zuen Herri Batasunari emandako botoa:
Batetik, hauteskundeetara aurkeztu eta boto kopuru bat jasotzen duen koalizio politiko bat dago, legitimitate maila bat duena beraz, eta bestetik, nire ikuspuntutik terrorista den talde bat dugu. Orduan, demokrazi formalaren ikuspuntutik, Herri Batasunak botua ba du, inork ezin du inpugnatu HBren botu legitimoa. Baina ETA militarrak, ikuspuntu beretik, ez du lekurik.
1996. Urte gutxi batzuk igaro, ordea, eta Espainiako Gobernura iritsi zen Belloch, Felipe Gonzalezen eskutik. Erabaki polemikoak hartu zituen urte haietan, hala nola generalaren gradua eman eta kondekoratzea Rodriguez Galindo goardia zibila, GAL kasuan zuen inplikazioa agerikoa zenean. 1993-1996 tartean izan zen Barne eta Justizia gaietako ministro, hasieran independente gisa (1996an afiliatu zen alderdi sozialistan). 1996an PP iritsi zen Gobernura, eta orduan, Gobernutik kanpo zegoela jada (Aznarrek irabazi zituen udaberriko hauteskundeak), Bellochek sekulako artikulu idatzi zuen Iñaki Anasagastiren kontra.
Kataluniako El Periódico egunkarian argitaratu zen artikulu hura 1996ko azaroan, baina erreferentzia ABCtik aurkitu dugu ordea (PDF). Pasarte batzuk:
Los anasagasti de turno "nunca han manifes- tado compasión o ternura por otros jóvenes más desdichados, huérfanos con olor a cuartel, les causa verdadero dolor, pena, contemplar a los jóvenes de Jarrai que que- man vivos a conductores o policías, apa- lean a ciudadanos o amenazan con acuchi- llar a sus profesores». «La única explica- ción es de nuevo zoológica: los de Jarrai huelen a rata, pero eso sí, a rata vasca».
Urte hartan, Eusko Jaurlaritzan PSE zegoen koalizioan EAJrekin, baina hala ere, Jaurlaritzari ere harrikada botatzeko ez zuen arazorik izan Bellochek:
Hasta en el mapa escolar diseñado por el Gobierno vasco» se percibe «esa misma lógica del olor, con "españoles aquí, vascos allá y gitanos acullá"
2011. Azken urteetan Zaragoza hiriko alkate izan da Belloch. Azken hauteskundeak galdu arren (aurretik geratu zitzaion PP), Chunta Aragonesista eta IU alderdien babesarekin alkate izateari eutsi dio orain Bellochek. Eta alkate gisa, Donostiako Izagirre bezala, Espainiako Kulturua ministerioan zegoen erabakiaren berri eman zenean. Twitterren esan dutenez, berehala okertu zuen keinua Bellochek. Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea eskerrak emateko euskaraz hasi zenean, berehala hasi zen oihuka, gainera.
Zaragozan edo Aragoin, jakina, jarrera honekin lotsatuta daudenak ez dira gutxi, horra artikulu bat aragoieraz, adibiderako.
Kritikak egin zituen beste bat Rosa Aguilar ministroa izan zen. Orain PSOEkoa, bere garaian IUkoa zela Cordoba hiriko alkate izan zen, eta hiri hori zen Donostiarekin lehian zegoenetako bat. Rosa Aguilarrek izendapenaren arratsaldean bota zituen bereak, ez gero.
Agian zailagoa du bere iritziari eustea, kontuan izanda Espainiako Gobernuan Donostiako hiru ministrorekin dagoela, eta horietako bat bederen, Cristina Garmendia (ez dakigu Ramon Jauregi), euskal ordezkaritzako kideekin adeitsu eta pozarren azaldu zen hedabideen aurrean.
Burgosko eta Cordobako alkateek ere azaldu izan dituzte zalantza batzuk, baina lotsatiago agertu dira aderazpenetan. Hala ere, badirudi Cordobako hautagaitzak ere berrikuspena edo azalpenak eska ditzaketela.
Belloch alkateak gutuna (PDF) idatzi dio Espainiako Kultura ministro Angeles Gonzalez-Sinderi.