Teknologia albisteak

Frantziako Tourra 2011, Tropelan, euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia
Tropela Elkartea
2011-06-29 : 11:06

10 txiotan laburbildu dugu Frantziako Tourrean nola parte hartu Tropelarekin. Oso erraza da. Zatoz eta gozatu!

@tropela: Frantziako Tourreko lehiaketa abian da tropela.net webgunean. #TdF #tropela

@tropela: 7. edizio honetan urteroko gorakada mantendu eta inoiz osatu dugun Tropelik handiena osatu nahi dugu (iaz 11.541 kiniela!!).

@tropela: Parte hartzea doakoa da eta pertsona bakoitzak kiniela bakarra egin dezake. Norberak gustuko dituen ziklistekin osatuko du bere taldea.

@tropela: Kiniela osatzeko edo aldatzeko epea uztailaren 2an 13:05ean amaitzen da, Tourra hasten den une berean. Ondoren, ezingo da aldaketarik egin.

@tropela: Partaide bakoitza aukeratutako ziklistekin puntuak pilatuz joango da eta puntu horien arabera erabiltzaileon sailkapena osatuko da egunero.

@tropela: Sariak ere badira: mendiko bizikleta (@kiroljokoa), otorduak (@ipintzasagardotegia), @jakion otarreak, @kutixi izozkiak, @eepf arropa...

@tropela: eta nola ez, euskal txirrindulariek eskainitako eta sinatutako maillotak: @markelirizar, @garatejuanma, Zubeldia, Txurruka, E.Martinez...

@tropela: Tropela Elkartearen helburua euskarari teknologietan tokitxo bat egitea da, txirrindularitzarako zaletasuna aitzakia moduan erabiliz.

@tropela: Erabili Twitterren #tropela hash-a.

@tropela: Edozein zalantza argitu edo informazio gehiago nahi bazenute hona hemen gurekin harremanetan jartzeko bideak: tropela@tropela.net | @tropela | 688619301

Erantzun

Sartu