Teknologia albisteak

Facebookeko aplikazioak eta jolasak

Erabiltzailearen aurpegia
Iñaki Agirre
2011-07-05 : 16:07

Facebookeko aplikazioak eta jolasak erabiltzaileen kuttunak dira. Egunero erabiltzaileek 20 miloi aplikazio ezartzen dituzte plataforman. Garatzaileontzat merkatua puri-purian dago. Ligatzeko aplikazioak, marketing kanpainak edo joku berritzaileak, denontzako lekua dago Facebooken.

Facebook gizarte-sarea 500 milioi erabiltzaile ditu dagoeneko. Hauen erdia egunero sartzen da Facebookera, eta bertako aplikazio asko erabiltzen dituzte. Izan ere, miloi erdi aplikazio daude eskura. Azkar hazten ari den merkatua da. Gizarte-sare erraldoi honetako erabiltzaleekin elkar eragiteko jakinarazpenak, gizarte-pluginak, API grafikoa, plataformako elkarrizketak, neurrira egidako orrialde etiketak eta horrelako baliabideak erabiltzen dira aplikazioen garapenean. Gauzak ondo eginda, Farmville bezalako jolas sozial adiktiboak merkaturatu ahal dira.

Ez dira jolasak bakarrik egiten ahal. Gobernu Irekiaren mugimenduan, aldiz, ziberpolitikarako esparrua zabaltzen ari da. Gobernu askok hiritarrak dauden lekura jo dute, Facebookera alegia. Gurean ezaguna den Eusko Jaurlaritzaren Irekia ekimenak Irekia Login aplikazioa garatu du Facebooken.

Gai honetan sakontzeko interesa badaukazu, UEUk eskaintzen duen ikastaro hau erabilgarri izango duzu:

Facebooken aplikazioak nola sortu.

  • Eibarren, uztailaren 13tik 14era. - Izen ematea irekita (azken plazak).

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago