Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskal Herria jairik jai: 2011ko egutegia

Sustatu
2011-07-03 10:07

Ekainaren amaierarekin herri askotan ospatu dituzte jaiak eta horiekin udako jai egutegi luze bati irekiera eman zaie. Iaz egindako egutegia eguneratzen saiatu gara eta hona ekarri dugu 2011ko Euskal Herriko udako jaien egutegia. Herri asko direnez, akatsen bat edo beste egingo dugu segurutik; iaz bezala, eskertuko ditugu zuzenketak erantzunetan. Honatx ba, datozen 3 hilabeteotarako jaien egutegia.

Egutegia begiratzean, kontuan izan zenbait herritan hainbat egun irauten dutela jaiek. Horietako zenbaitentzat data bakarra jarri dugu, baina orientatzeko horrela aski izango delakoan, hor doa egutegia:

Uztaila

  • Uztailak 2, Santaixabelak: Usurbil, Ataun, Portugalete, Zalla, Zumarraga. Lehen asteburuan Ferixa Nagusia Elgetan. Sanmartinak Aramaion uztaileko lehen astean. Uztailaren 2tik 4ra: Eltziego. Elorrion, San Balentin Berriotxoa. Uztaileko lehen asteburuan, Bilboko Errekalde auzoa.
  • Uztailak 7, Sanferminak: Iruñea, Lesaka, Pasai Antxo. Udako San Andres Zaldibarren. Uztaileko 2. eta 3. asteburuan Bilboko Santutxu auzoko jaiak.
  • Uztailak 10, San Kristobal: Mañueta, San Kristobal (Eibar), Amañako jaiak Eibarren (8-9-10), Bernedo, Egino, Iruña Oka, Laudio,
  • Uztaialak 8-9-10: Busturiko jaiak.
  • Uztailak 9-11: Trianako Jaiak Oñatin.
  • Uztailak 12 San Andres: Bernedo,
  • Uztailak 16, Karmengo Ama: Alegia, Amorebieta-Etxano, Barakaldo, Armintza, Santurtzi, Arroa, Santutxu, Markina, Donostiako portua, Hernaniko alde zaharra, Añorga (Donostia), Gros (Donostia), Trintxerpe (Pasaia), Balmaseda, Neguri (Getxo),
  • Uztaileko 3. asteburua (uztailak 16 aurten), Antzuola.
  • Uztailak 15-19: Añorga (Donostia)
  • Uztailak 17: Kuartango
  • Uztailak 18, Santa Mariñe (Santa Marina): Otxandio (16an, eta errepikapena 23an), Andoin, Aramaio, Aiara, Arakaldo
  • Uztailak 22, Madalenak: Arrigorriaga, Durango, Orereta, Bermeo, Elantxobe, Biana, Mutriku, Plentzia, Artziniega, Aiara, Bernedo, Laudio, Trapaga,
  • Uztailak 25, Santioak: Billabona, Busturia, Derio, Astigarraga, Tutera, Gares, Ermua, Gorliz, Elizondo, Donapaleu, Soraluze, Barakaldo, Pasai Donibane, Gasteiz, Ispaster, Etxebarria, Aiara, Zuia, Gordexola, Aiako Santio Erreka auzoa, Bilbo Zaharra, Azpeitia, Goimendi auzoa (Bergara-Elgeta-Eibar).
  • Uztailak 26, Santanak: Mendaro, Areta, Arrasate, Berango, Ordizia (16-27).
  • Uztailak 27-31: Baionako bestak.
  • Uztailak 30, Santa Luzia: Zanbrana
  • Uztailak 31, Saninazioak: Algorta (Getxo), Azpeitia, Algorta, Derio, Lemoa, Forua, Loiola (Donostia), Altzo, Zubieta, Laudio, Santutxu (Bilbo), Etxebarri, Garai, Gueñes, Lekeitio, Lemoiz, . Hernanin, Santa Barbarako jaiak, Zalla, Aiako Santio Erreka auzoa, Bilboko San Inazio auzoa.

Abuztua

  • Abuztuak 1: Abuztuak 1etik hurbilen dagoen asteburua, Etxarri-Aranatz.
  • Abuztuak 2, Xantistebanak: Oiartzun, Trapagaran, Derio, Bera, Aramaio, Itziar.
  • Abuztuaren 4tik 9ra: Gasteizko Andra Mari Zuriaren festak. Getariako festak.
  • Abuztuak 5: Aiara. San Lorenzo Astrabuduan (abuztuaren 5etik 10era).
  • Abuztuaren 6a: San Salbador Fruizen.
  • Abuztuaren 6tik 12ra: Erlikien jaiak Bastidan.
  • Abuztuak 6: Gala eguna Zumaian. Abuztuak 6-10: Aia.
  • Abuztuak 8: Santa Ana eta Santo Domingo Berangon.
  • Abuztuak 9, San Roman: Okondo.
  • Abuztuak 10, San Lorentzoak: Berastegi, Ikaztegieta, Gernika-Lumo, Aiara, Zigoitia, Zuia, Gueñes, Maruri, Zaratamo. Abuztuak 10-11-12: Azken Portu (Zarautz).
  • Abuztuak 11, Santiburtzioak: Leitza, Sunbilla. Gernikako Lurgorri auzoko jaiak.
  • Abuztuaren 12tik 15era: Portu Zaharreko jaiak Algortan (Getxo). Abuztuak 12 Euskal Jaia Zumaian.
  • Abuztuak 14: Donostiako Aste Nagusia. Abuztuaren 14-15-16an Zeraingo festak. Abuztuak 14-20 Tafalla.
  • Abuztuak 15, Andramariak: Agoitz, Amurrio, Aretxabaleta, Azkoitia, Burlata, Zarautz, Etxalar, Faltzes, Gernika-Lumo (12tik 18ra), Larrabetzu, Goizueta, Azkaine, Bardoze, Bidarte, Baliarrain, Ondarru, Mallabia, Laudio, Aiara, Beranturi, Zigoitia, Bilar, Iruña Oka, Moreda Araba, Agurain, Harana, Arrakundiaga, Gorliz, Igorre, Larrabetzu, Lemoiz, Zeanuri.
  • Abuztuak 16, Sanrokeak: Deba, Portugalete, Gernika-Lumo, Amurrio, Iruña Oka, Leza, Laudio, Langraiz-Oka, Oion, Pagoeta (Urizaharra), Mallabia, Mendexa, Meñaka,
  • Abuztuak 16: Arriola (Asparrena).
  • Abuztuak 18: Iekora.
  • Abuztuak 20: Koadrila eguna Zumaian.
  • Abuztuak 21: Bilboko Aste Nagusia.
  • Abuztuak 23: Esker On jaiak Oionen.
  • Abuztuak 24, Sanbartolomeak: Elgoibar, Zegama, Ibarra, Oikia, Amezketa, Mañueta, Bernedo, Gordoa, Lapuebla de Labarca, Legutio, Laudio, Baroja (Urizaharra), Zuia, Alonsotegi, Areatza, Galdames (abuztuaren 22an), Gatika, Gernika-Lumo.
  • Abuztuak 26-27-28: Atxegaldeko festak Usurbilen.
  • Abuztuak 27: Trapaga, Zeberio.
  • Abuztuak 28, Sanagustinak: Berrobi, Legazpi, Erandio (abuztuaren 25etik 29ra). Hernaniko jaiak 27-28-29.
  • Abuztuak 28-29: San Juan lepomoztuko jaiak: Biasteri, Bakio, Gordexola, . Zanbrana.
  • Abuztuak 30, San Kristobal: Kanpezu.
  • Abuztuak 31: San Emeterio: Artziniega, Aiara.

Iraila

  • Irailak 1-2, Sanantolinak: Lekeitio, Galdames, Plentzia, Legutio, Artzentales, Gautegiz Arteaga, Orozko, Zeberio. Jubilatuen jaia Lantziegon. Elorrion, Ferixa Nagusia lehenengo asteburuan. Mamariaga Santurtzin. Euskal Jaiak Sopelan. Zallako jaiak.
  • Irailak 3, San Gregorio: Ataun
  • Irailak 4 eta irailak 11: Donostiako estropadak.
  • Irailak 5: Euskal Astea Ordizian. Eltziego. Urduliz.
  • Irailak 7: Beranturi, Kripan, Ibarguren, Samaniego,. Kofradien jaia Legution.
  • Irailak 8, Andra Mari: Andosilla, Artaxona, Bernedo, Eltziego, Hondarribia, Peralta, Sopuerta, Uxue, Zangotza, Arrate (Eibar), Bermeo, Lezama, Leintz-Gatzaga, Faidu (Urizaharra), Aramaio, Artea, Nabarniz. Zestoako herriko festak.
  • Irailak 9: Zarauzko Euskal Festak.
  • Irailak 14: Altsasu, Lezo, Erriberri, Sara, Legazpi, Mutriku, Zizur Nagusia, Lezama. Sanmartinak Bergaran.
  • Lehenengo hamabostaldia: Artziniega, Kanpezu,
  • Irailak 16: Santa Eufemia Bernedon.
  • Irailak 17-19 Santa Anastasiak: Urretxu. Irailak 17: Karrantza.
  • Irailak 18: Olarru eguna Zumaian.
  • Irailak 19: Gesaltza-Añana.
  • Iraileko 3. astean: Alegria-Dulantzi, Galdakao, Areeta (Getxo).
  • Irailak 26: Gordexola.
  • Irailak 29, Sanmigelak: Iurreta, Markina-Xemein, Zalla, Derio, Lazkao, Oñati, Irura, Aizarnazabal, Montoria (Urizaharra), Aramaio, Bernedo, Murgia, Erribera Beitia, Zuia, Amoroto, Basauri, Ereño, Laukiz, Mendata. Jai herrikoia Legution, Aiako Laurgain auzoa, Uribarri (Bilbo), Zorrotza (Bilbo).

Urria

  • Urriko lehen asteburua: Euskal Jaia Gernikan.
  • Urriak 7: Maritxu Kajoi Arrasaten.
  • Urriak 16: Nafarroa Oinez Tafallan.
  • Urriko azken astelehena (31): Gernika. Aurreko larunbatean (29) "Astelehentxutxu" gazte eguna.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu