Teknologia albisteak
2

Ekintza xehetuak, aurrekontuekin, Donostia 2016 egitarauan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-06-29 : 15:06

Donostia 2016 hautagaitzak aurkeztutako egitasmotik, laburpena egin dugu. Elkarbizitzarako Kultura izeneko programa bat osatu dute 2016rako, 62 ekintzarekin, eta haien zerrenda, azalpen orokorra eta aurrekontua ekarri dugu hona.

Elkarbizitzarako Kultura programa gaikako lau itsasargi handitan egituratuta dago eta guztira 62 ekintza proposatuta daude haien barruan:

  • bakearen aldeko itsasargia,
  • bizitzaren aldeko itsasargia,
  • ahotsen aldeko itsasargia
  • eta itsasoaren eta lurraren aldeko itsasargia.

Ekitaldi horietako batzuk martxan jarri dira dagoeneko, eta hala jarraituko dute 2016 arte. Beste batzuk datozen hilabete eta urteetan abiatuko dira, eta 2016. urtean ospatuko direnei gehituko zaizkie. Bakan batzuk, data horretatik areago luzatuko dira.

(...)

Elkarbizitzarako Kultura kultur programaren errepresentazioa Gure proiektuak gure programako lau itsasargien argi-izpietan irudikatzen diren baloreak adierazi nahi ditu. Argiizpi horiek gure hautagaitzak barne hartzen duen lurralde osoa argitzen dute, diseinatu ditugun ekitaldiei esker. Argi horren indarra, ekitaldi bakoitzak izango dituen baliabideen araberako izango da. Horrela, aurrekontuan diru-sarrera berriak sartzen badira, haien eragina askoz ere handiagoa izango da, eskeman adierazita utzi dugun bezala.

Jarraian, proposatzen dugun kultur programaren xehetasun guztiak zehazten dira, lankide ditugun tokiko eta Europako kultur eragileak, noiz ospatuko den, zein da daukagun aurrekontua eta ekitaldi bakoitzari eman nahi diogun neurria. Elkarlana eta parte-hartzea bultzatuko dute laborategi ezberdinek, eta horri esker, ekimen batzuk lortu dezaketen eragina handia izan daiteke gizarte mailan eta nazioarte mailan. Horrela, jende kopuru gehien eta interes turistiko handien erakarriko duten ekitaldiak izango dira horiek. Hiritarren eta eragile partehartzaileen artean laborategietan garatuko dituzten lan-prozesuak 2012an martxan jarriko direnak, aldaketak eta berrikuntzak eragingo dituzten ekintzetan. dss2016eu egitasmotik aldaketak gehituko dizkiogu gure programari, honako hiru irizpide nagusi hauei jarraituz: artearen eta sormenaren balorea, eragin soziala, mobilizazioaren eta aurrekontuaren ahalmena. Horregatik, gure programa sendoa da, baina malgutasun nahikoa du, emaitza hobeen alde lan egiteko. Ekitaldietako batzuk gertakari handien trazua hartzen hasi dira dagoeneko.

ekimenen aukeraketa bat

Bakearen aldeko Itsasargia

Urtea Bakearen aldeko Danborrekin hasiko da, Europako gure enbaxada ibiltarien artean lehenari bidai ona opatu eta Kultura hodeietan, poema jasa emango den une berean. Otsailean, ELKARBIZITZAREN aldeko trenak Oslora egingo duen lehen bidaiaren ondoren, Bake Hitzarmena izeneko erakusketa handia zabalduko da, artearen historian bakea eta gerra irudikatzeko moduak erakutsiko dituena. Bizitza zirkuan! etxera itzuliko da udaran, Lore Tokin Europako Lankidetzaren aldeko Campusarekin bat eginez, mundu osoko GKEen G20 moduko bat izango den horretan. Urtea amaitu baino lehen, Asistik Arantzazura, Loiolatik igarota izeneko erlijioen arteko topaketa ospatuko da Loiolan eta Arantzazun.

Bizitzaren aldeko Itsasargia

Ekitaldi nagusiak Martxoan hasiko dira, Kooperarock 8/8/8 izeneko diziplina anitzeko emanaldiarekin, Tabakalera berrian. Udaran programako kirol ekintzekin zita daukagu. Kirolarekin eta Ibilika, belaunaldien arteko herri-martxa, bizitzan bizi-bizi korrika ibili ezin daitezkeen pertsonak gizartean ageriko egiteko. Urte amaieran, Feministaldia jaialdi feminista ospatuko da, mundu osoko artisten eta ekintzaileen bilgune bihurtuko dena, eta Europako Banketea inauguratuko da, artea eta gastronomia uztartuko dituen erakusketa handia.

Ahotsen aldeko Itsasargia

Olatu Talkak, kultura amateurraren festibala, udaberrian zabalduko du itsasargi horretako ekitaldiprograma. Heri Hotza, Nazioarteko eremu urriko hizkuntzen Kongresuak eta Euskarari eta munduko hizkuntzei buruzko erakusketaren inaugurazioak bat egingo dute egutegian. Uda baino zertxobait lehenago, Tolosako txotxongiloen Topic festibalean Altzoko Haundia estreinatuko da, musika korala eta txotxongiloak uztartuko dituen ikuskizuna. Abuztuko gauetan, Kristina Enea parkean, Uda gau bateko ametsetaz gozatu ahalko dugu, Shakespeare idazleari omenaldia, hil zeneko laugarren mendeurrenean. Nazioarteko Zine Jaialdiarekin batera, Zine Eskolen topaketa antolatuko da, gure trenak Poloniara egindako bidaiaren ostean. Urtea amaitu baino lehen, DSS2016EU egitasmoko emaitzak erakutsiko dira erakusketa baten bidez, Tabakaleran.

Itsasoko eta Lurreko Itsasargia

Eurohiriaren Trekkinga, mugaz haraindiko lurraldeko kostalde osoko kultur parke eta bidezidorretan barrena ibilaldia, urtarrilean jarriko da martxan eta ekainean amaituko da Festimar ekitaldiarekin bat eginez, kultur aniztasunaren aldeko 48 orduko ospakizuna eta aldaketa klimatikoari buruzko topaketa, gure hondartzek eratzen duten eszenatoki naturalean ospatuko dena. Irailean, gure itsasontzia Iberiako Penintsula guztian zehar egindako bidaiatik itzultzen denean, Hamaiketako izeneko ekitaldia ospatuko da, itsasontzien aparteko bilgunea. Itsasargiak amaiera emango die bere ekitaldiei, Arkitektura kolektiboak izeneko nazioarteko topaketarekin eta Erreala proiektatu izeneko ekimenarekin.

-----------

Bakearen aldeko danborrak

Donostia 2016ko Europako Kultura Hiriburuko irekitze-ekitaldia urtarrilaren 20an ospatuko da, bertako jai nagusiaren egunean. Europa guztiko 9.000 haur baino gehiagok, upel eta danbor errepikaz, hasiera emango diote kultur festa urteari

Europako festaren inaugurazio eta itxiera ekitaldia, herri-ospakizun jendetsua, inauterierako desfilea.

  • 2016ko urtarrilak 20 eta 2017ko urtarrilak 20
  • Donostiako kaleetan
  • 1.800.000 €

Erronkak

Ikasketa eta eztabaida foroa, joku interaktiboa, 60 gai

  • 2012-2016
  • Donostiako San Telmo Museoa. Lurraldeko Kultur Etxeak
  • EragiLeaK: EHU Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Aurrekontua: 800.000 €

Besarkada eta adiskidetzea

Giza katea, ospakizun kultur ekintzak

  • 2016ko ekainaren 7an
  • Gipuzkoako Aduna eta Tolosa herriak banatzen dituen 26 kilometroak
  • Aurrekontua: 150.000 €

Egia eta memoria

Egia, justizia eta adiskidetzearen batzordeen nazioarteko topaketa. Jurisdikzio unibertsalaren inguruan eztabaidatzeko, ireki berri den Aieteko Bakearen aldeko Egoitzan

Gerraren eta arrazakeriaren aurkako festibala Egia eta memoriaren jardueren osagarri nagusia gerraren eta arrazakeriaren aurkako jaialdi bat antolatzea izango da. Asteburu jakin batean, gai horiekin konprometituak dauden nazioarteko artista multzo bat bilduko da, agertoki baten gainean. Agertoki horretan bertan, eta zuzenean, talde bakoitzarekin bikote osagarriak osatuz, diziplina anitzeko artista desberdinek elkarrenkintzan arituko dira: bideojockeyak, performerrak, musika taldeak, eszenografoak, etab.

  • Egiaren batzordeak, nazioarteko bilgunea, Eskubidearen Nmazioarteko Foroa, musika eta ikusentzuteen jaialdia
  • 2016ko ekaina
  • Non: Bakearen eta Giza Eskubideen Egoitza, Kursaal Kongresu Jauregia, Zurriola Hondartza, Donostia
  • Eragileak: Kriminologia Euskal Institutua, Zuzenbide Penalaren Nazioarteko Elkartea
  • Aurrekontua: 800.000 €

Bake eta adostasunaren aldeko hazitegiak

Ideia laborategiak, tailer iraunkorra, Bakearen Nobel sariak, Hiri Interkulturalak

  • 2011-2020. Bakearen Nobel Sariak, 2016ko otsaila. Hiri Interkulturalak, 2016ko uztaila.
  • Non: Gernikako Bakearen Museoan (Bizkaia), Bake eta Giza Eskubideen Egoitza (Donostia), Arantzazuko Monasterioa (Gipuzkoa), Kultur Etxe eta Gizarte Zentroaren Sarea, Baionako René Cassin Institutua (Frantzia), Baiona eta Estrasburgo (Frantzia) eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Campusa.
  • Eragileak: Europako Batasunean kulturen arteko Hirien Sarea / Hiri Hezitzaileen Sarea / Giza Eskubidean Zaintzaren aldeko Hirien Sarea / Mayors for Peace (Munduko Bakearen aldeko Alkateen Elkartea) / Arrazismoaren aurkako Hirien Sarea / Estrasburgoko Kluba / Ipar Irlandako Udalen Elkartea / Ciudades de Apartado (Kolonbia) / Vukovar (Kroazia) / Tuzla (Bosnia) / Bojador (Sahara) / Forum 2000 Foundation (Txekiar Errepublika) / People in Need (Txekiar Errepublika) / Artfactories
  • Aurrekontua: 1.300.000 €

Hondarretan

Sei haima handiek zubi bat eratuko dute Donostia eta mendebaldeko Saharan anai duen Bojador hiriaren artean. Bertan, FiSAHARA zine-jaialdi berezia ospatuko da.

  • Jaialdi Interkulturala, hondartzan ezarritako haima kanpamentu erraldoia, programa pedagogikoa, kontzertuak, aire zabaleko zinea, sukaldaritza azoka eta hezkuntza tailerrak, eztabaida foroa
  • 2016ko maiatza
  • Donostiako Zurriola hondartzan
  • Eragileak: Fedissah / Afrika Etxea / Arabiar Munduaren Egoitza / FiSAHARA
  • Aurrekontua: 350.000 €

Oporrak Renerekin

Europa guztiko gazteen elkarbizitza eta topaketa sustatu nahi duen nazioarteko sormen-eremua.

  • Giza Eskubideen Nazioarteko landa-lana, trainbideak.
  • 2016ko abuztua
  • Oslo (Noruega), Baiona (Frantzia), Lore Toki, Donostia
  • Eragileak: Kuturen Foro Unibertsalaren Bakearen aldeko Kanpamenduak / Unesco-ko Gazte Abesbatza
  • Aurrekontua: 150.000 €

Lore Toki, Europako lankidetzarako campusa

Espazio aske bat (37 hektarea) GKE eta beste erakunde solidarioentzako bilera leku bihurtuko dena.

  • Europako Campusa, nazioarteko lankidetza, GKEk, gizarte ekintza.
  • 2016ko uztaila
  • Lore Toki, Donostia-San Sebastián
  • Aurrekontua: 500.000 €

Bake-hitzarmena

Artearen historian indarkeriaren eta bakearen inguruko erakusketa bikain bat. Erakusketa horrekin batera, ekintza desberdinak antolatuko dira: mintegiak, ekoizpen-tailerrak eta zine-zikloak, Elkarbizitzarako Kulturari egingo zaion ekarpen modura

  • Erakusketa handia, artea eta indarkeriaren historia, ekoizpen zehatzak
  • 2016ko otsaila-maiatza bitartean
  • Bulegoa, BNV
  • Non: San Telmo Museoa, Tabakalera, Bilboko Guggenheim Museoa, Gasteizko Artium Museoa, Gernikako Bakearen Museoa eta lurraldeko beste hainbat museo
  • Aurrekontua: 1.300.000 €

Kultura hodeietan, poema jasa

Puxika, hegazkin arin eta hegazkin motor gabeko flota batek Europako zerua zeharkatuko du, hiri guztiak poemaz blaituz

  • Poema bonbardaketa
  • 2016ko urtarrilak 19 eta 20an
  • Non: Europako hiriak
  • Eragileak: EUNIC / Cultura Action Europe
  • Aurrekontua: 250.000 €

Giza eskubideen zinemaldia

Donostiako Zine eta Giza Eskubide jaialdiak, 2016an, XV. urtemuga ospatuko du, eta Human Rights Film Network sareak proposatutako ekintzei zabalduko dizkie bere ateak

  • Nola: Zinemaldia, ikus-entzunezko ekoizpena, Melina Mercouri Saria, nazioarteko gazte eta hezitzaileak
  • Noiz: 2016ko apirila
  • Non: Giza Eskubideen Bakearen Egoitza, Antzoki Zaharra, Tabakalera, Victoria-Eugenia Antzokia, Kursaal Kongresu Jauregia
  • Eragileak: FERA (Federation of European Film Directors) / Jana International Film Festival for Youth & Children
  • Aurrekontua: 1.500.000 €

Asistik Arantzazura, Loiolatik igarota

Europako batasunaren eta aniztasunaren aldeko kometak. Erlijioen arteko topaketa, Gipuzkoako bi leku sakratuenetan ospatuko da. Helburua, fanatismoaren aurkako otoitz ekumenikoa sortzea .

  • Nola: Erlijioen arteko topaketa, kulturen arteko bakea eta etika, askatasunaren teologia.
  • Noiz: 2016ko urria
  • Non: Loiolako Santutegia Azpeitian, Arantzazuko Monasterioa Oñatin, Gipuzkoa.
  • Eragileak: Munduko Elizen Kontseilua / UNESCO / Zibilizazioen Arteko Aliantza / Bakearen aldeko Kultura Fundazioa / Erlijioen Parlamentua / Etika Unibertsalaren Fundazioa / Pax Romana.
  • Aurrekontua: 300.000 €

Europako batasunaren eta aniztasunaren aldeko kometak

Europarako gogoa ospatzeko, gailu hegalarien ekitaldi jendetsua Donostiako hondartzetan

  • Noiz: 2016ko irailean
  • Non: Gure kostaldeko hondartza guztietan
  • Eragileak: Bertako jauskarien eta parapentelarien Elkartea / Nazioarteko Kometa Jaialdia / The Draghen Foundation / AIREZ
  • Aurrekontua: 200.000 €

Bazter gabe, eperik gabe

Barruratuak edo baztertuak duden pertsonen sormen sinbolikoari garrantzia eman, gizarte kontzientzia sustatzeko

  • Nola: Erakusketa, tailerrak, artxibategia, Arte Amorratua
  • Noiz: 2012-2016 urteen bitartean. Artxibategi-sorkuntza prozesua, 2012-2015 urteen bitartean Erakusketa, 2016ko urria.
  • Non: Lurraldeko Barneratze Zentroak, Donostiako Bakearen eta Giza Eskubideen Egoitza
  • Eragileak: Prison Art Education Network / Sensibili alle Foglie Kooperatiba / AGUIFES
  • Aurrekontua: 950.000 €

Ibilika

Astiro ibiltzeko eta bizitzan azkar ibili ezin diren pertsonei nabaritasuna emateko helburua duen herri-martxa

  • Nola: Ibilaldi jendetsua
  • Noiz: 2016ko ekaina
  • Non: Lurralde osoan
  • Eragileak: Europako Gizarteratzearen aldeko Eskualdez haraindiko Sare / Korrika / Herri Urrats / AEK / Club Fortuna / Gentle Actions (Norvegia)
  • Aurrekontua: 250.000

Odolkiak ordainetan

Biztanleriari erlazio ekonomiko desberdinak (denboraren bankuak, mikrokredituak, dss2016eu dibisa...) bizitzeko aukera emango dioten finantziazio hautabideak saiatzeko proposamena

Nazioarteko topaketa, ekonomia zuzena, aldizkako txanpona, finantziazio txikien plataforma

  • Noiz: 2012-2020 urteen inguruan Plataformaren hasiera, 2012. urtea Nazioarteko topaketa, 2016ko otsaila
  • Non: Lurralde guztian zehar Kursaal Kongresu Jauregian
  • Eragileak: Aspace / Atzegi /Denboraren bankua DSS / Deshazkundea / Donosti Cup / EGHAM / Emaus Fundazio Soziala / Gautena / Gaze / Gehitu / Camelamos Adiquerar / Elkartu / GASG / Kirolgi / Gizonduz / Gureak / Intercambia / Intermón Oxfam / Medeak / Mugabe / MIK / Once / RSC Gipuzkoa / Munduko Arrozak / Biolur / EHNE / Ekolapiko / ACASGI / Euskal-label / Basque Culinary Center / San Senbastian Gastronomika / Slow food Gipuzkoa / Pintxos&Blogs / IXO taldea / Villa Yeyete Economist of the Commons / Dyndy / Open Money / Time Banks / Goteo / Flattr
  • Aurrekontua: 750.000 €

Kooperarock 8/8/8

Diziplinaz haraindiko arte-plataforma kooperatiboa, Tabakalera berrian estreinatuko den Opera rock ikuskizun bat aurkeztuko duena, era guztietako adierazpen eszenikoak eta musikalak garatuko dituelarik: ikuskizuna, arte prozesu disziplina-anitza, artista kooperatiba, opera-rock.

  • Noiz: Martxoa 2016 (Aste Santua)
  • Non: Tabakalera, Donostia
  • Eragileak: MCC / Ars Industrialis / Audiolab / MúsicaExMacchina / Buenavista / Donostiako Musika Eskola / Pearle (Performing Arts Employers Associations League Europe), Musikene
  • Aurrekontua: 350.000

Gizarte irekiak

Gure lagunarte gastronomiko tradizionalek ateak eta sekretuak irekiko dituzte, bertako gizartearen estamentu eta bisitan datozen guztientzat

  • Nola: Gastronomia foroak, eztabaida, solasaldi- guneak, kulturen arteko ELKARBIZITZA topaketak
  • Noiz: 2016 urtean, hilabetean behin
  • Non: Donostiako Lagunarte Gastronomikoetan, mundu osoko Euskal Etxeetako Sarean
  • Eragileak: Lagunarte Gastronomikoak / Pintxos&Blogs Basque Culinary Center / Euskal Etxeetako Sarea
  • Aurrekontua: 88.000 €

Feministaldia

Jarduera eta ekintza feministen multzoa. Artearen bidez, emakumeak bizitza publikoan duen zereginarekin eta bere lanbidearen eta bere bizitza pertsonalaren arteko kontziliazioarekin zerikusia duten arazoak agerian jartzeko

  • Nola: Hedatutako programa, topaketak, jaialdiak, erakusketak, tailerrak, performance ekintzak, sexu-generoa
  • Noiz: 2016ko abenduan
  • Non:Donostiako Emakumearen Egoitzan, lurraldeko esparru publikoetan agentes locales Emakumearen Egoitza/ Medeak / La Strada International Network / Gender Art Map / Wikihistorias / Futuramak / City of Women / Europe pro-femme / European feminist forum / International Museum of Woman / IFA (International Federation of Actors)
  • Aurrekontua: 200.000 €

On egin!

Gure eskualdean lehen sektorearen ezagutza areagotu nahi da: baserriak, baratzak, herri-merkatuak... era horretan, bizitza modernoaren nondik norakoak inposatzen dizkigun otordu ohiturak berriz pentsatzeko aukera izango dugu

  • Nola: Programa hezitzailea, Slow Food, gastronomia ibilbideak, Jaten Duguna Gara
  • Noiz: 2012-2016 urteen bitartean Programa hezitzailearen hasiera 2012an Denboraldiko 4 sorta: 2016ko urtarrila, apirila, uztaila eta urria
  • Non: Lurralde osoan
  • Eragileak: Basque Culinary Center / Tolosako Udala / Ordiziako Udala / Ikastolen Elkartea / Ekolapiko / Kutxa Fundazioa / Landa Garapeneko Agentziak
  • Aurrekontua: 650.000 €

Kirolarekin

Adiskidetasunarekin, aisiarekin eta osasunarekin bat, jarduera fisikoak duen garrantzia azpimarratu nahi da. Biztanleriaren partaidetza eta kohesioa erraztuko dituzten ekintzak sustatuko dira

  • Nola: Kirol ekintza jendetsuak, lemen maratoiaren gaiekin egindako murala
  • Noiz: 2016. Hondartza futbola, haur-txapelketa, 2016ko maiatza. Donosti Cup edizio berezia (5 kontinenteetako haur-futbol txapelketa, 2016ko uztaila. Behobia-San Sebastián edizio berezia, 2016ko azaroa.
  • Non: Donostiako futbol-zelaietan, Behobia (Frantzia) eta Donostia arteko ibilbidea
  • Aurrekontua: 250.000

Kasu! kasu egiten

Kalean egingo diren ekintza txikiak izango dira. Lagun hurkoaren zainketarekin zerikusia duten leku eta esperientziak ezagutzera emango dituzte. Besteen arretari emanak bizi direnen ahalegina indarrean jarri nahi da

  • Nola: Jarduera sortzaileak, kale ekintzak,tailerrak eta performanceak, zainketa-lanak agerian jarri
  • Noiz: Tailerrak, 2012-2016 urteen bitartean Kaleko ekintzak, 2016ko urtarrila
  • Non: Hurbiltasun zentroak eta lurraldeko hiriguneak
  • Aurrekontua: 200.000 €

Europako banketea

Artea eta gastronomia batzen dituen proiektua. Jarduera ibiltarien bidez, esperientzia berriak zabalduko ditu

  • Nola: Nazioarteko gastronomia erakusketa, artxibategia eta sormen-jarduerak
  • Noiz: 2016ko urria
  • Non: San Telmo museoan eta Basque Culinary Center Zentroan
  • Eragileak: Food Cultura Museum / Tolosako Udala / Ordiziako Udala / Ikastolen Elkartea / Ekolapiko / Kutxa Fundazioa / Landa Garapenerako Agentziak / The Glutton Club
  • Aurrekontua: 200.000 €

Talentuz erantzun

Pertsonen eta beren esperientzien erretratua. Beraien lorpenen garrantziarekin gizadian eragina izan dute, eta mundu guztian ispilu eta ardatz dira

  • Nola: Ikerketa soziologikoa, erakusketa ibiltaria, nazioarteko topaketa, artxibategi-web bat
  • Noiz: 2012-2016 urteen bitartean. Erakusketa, 2016ko apirila
  • Non: San Telmo Museoan
  • Eragileak: Transition Cities / Clubture Network / London School of Economics / Milango Politeknikoa / EHU
  • Aurrekontua: 250.000 €

GPZK(ez)iristeko

Ahalmen urritasuna duten pertsonen eguneroko bizitzaren garapenean traba diren lekuen multimedia mapa

  • Noiz: 2016ko urria-azaro bitartean
  • Non: Tabakalera eta eskualdeko Hurbiltasun Zentroak
  • Eragileak: Blast Theory / Zexe.net / UbiQa
  • Aurrekontua: 175.000 €

Bakoitza euro 1ean

Elikadura osasuntsua eta elikadura subiranotasuna aztertuko dituen proiektua. Gure sukalde laborategietan burutuko da

  • Nola: Ikerketa, sukalde laborategiak, kongresua, elikadura subiranotasuna, errezeta lehiaketa
  • Noiz: Kongresua: 2016ko azaroa Errezeta lehiaketa: 2016ko uztaila
  • Non: Kursaal Kongresu Jauregian, Ficoba, hiriko eremu desberdinak
  • Eragileak: Basque Culinary Center / IXO taldea / Tecnalia / San Sebastián Gastronómica / Loiolatarra Elkartea / François Jégou / Ezio Manzini, Collaborative Services
  • Aurrekontua 300.000 €

Kebab pil pil erara

Nazioarteko gastronomiaren festa erraldoia. Immigrazioa bezalako fenomeno sozialek irudikatzen duten Europako mapa soziologikoaren zapore eta sukalde ohituren nahasketa ospatuko da

  • Nola: Gastronomia lehiaketa, jaialdi erraldoia, bategite sukaldaritza, ohiko sukalde liburuen bersortzea
  • Noiz: 2016ko abuztua
  • Non: Boulevard, alde zaharreko tabernetan, Donostia inguruko herriko plazetan
  • Eragileak: Basque Culinary Center / Gipuzkoako Hostalaritza Elkartea / Eskualdeko Udalak
  • Aurrekontua: 150.000 €

Rompeolas olatu talka festibal

Amateur kulturaren jaialdia, pertsonen energian eta besteekin partekatzen duten sortzeko ahalmenean oinarritua

  • Nola: Jaialdi jendetsua, parte-hartzea, formatu anitzak, DIY, DIT
  • Noiz: 2012ko maiatza, 2013ko maiatza, 2014ko maiatza, 2015eko maiatza, 2016ko maiatza
  • Non: Lurralde osoko hainbat eremu publiko
  • Aurrekontua: 1.800.000 €

Heri hotza, hizkuntzaren azkentzea

Eremu urriko hizkuntza batean idazten duten idazleek, beste hainbat adierazpen-alorretako sortzaileekin eztabaidan arituko dira. Elkarrekin, diziplina desberdinetako adierazpenak sortuko dituzte

  • Nola: Idazleen topaketa, eremu urriko hizkuntzak, jaialdi erraldoia, kalejira
  • Noiz: 2016ko maiatz-ekaina bitartean
  • Non: San Telmo Museoa
  • Eragileak: Conseil Européen des Associations de Traducteurs Littéraires
  • Aurrkeontua: 250.000 €

Egunero kontu ezberdina

Ipuin-kontalarien nazioarteko topaketa. Mundu guztiko ahozko tradizioaren igorleak elkartuko dira. Betiko kondairak kontatu, eta berriak asmatu eta plazaratuko dituzte

  • Nola: Ipuin kontalarien nazioarteko topaketa, eremu publikoetan parte hartzea, narrazio eremu birtuala, speakers corner, bookcrossing
  • Noiz: 2016. Nazioarteko topaketa, 2016ko ekaina
  • Non: Donostiako eremu publikoa, Ekogune, Kultur Etxeen Sarea, Tabakalera
  • Eragileak: Eusko Jaurlaritzako Kanpo Ekintza / Gipuzkoako Liburu-saltzaileen elkartea / Bularretik Mintzora / Hizkuntza Eskolak / Algortako Kultur Ikasgelako ipuin kontalarien elkartea / Zabalegi Ipupomamua / EWC (European Writers Congress) / Guadalajarako ipuin- kontalarien maratoia
  • Aurrekontua: 400.000 €

Le adventures de Alicia in miresgarri world

Lewis Carrollen klasiko bat, hizkuntza desberdinetako multimedia pastiche batean bilakatua. Idazketa, bideoa, antzerkia eta beste jarduera artistikoekin egindako lan batean eratorriko da.

  • Nola: Erakusketa erraldoia, ataletan banatutako makro ekoizpen, sortze laborategia, hizkuntza eta lengoaien nahasketa, nazioarteko itzulpen kongresua
  • Noiz: 2013-2016 urteen bitartean Erakusketa, 2016ko maiatz-iraila bitartean Kongresua, 2016ko iraila
  • Non: Arteleku-Tabakalera, Kursaal Kongresu Jauregia, Lurraldeko Kultur Etxeak
  • Eragileak: Arteleku / Bilbao Arte / Action Network / Azala / Mugatxoan
  • Aurrekontua: 550.000 €

Nazioarteko zine-ikasleen topaketa

Zinemaldiaren barnean, plataforma anitzeko formatu berriak, ikus-entzunezkoen eskoletara eramateko saiakera da

  • Nola: Katean egindako proiektua, nazioarteko deialdia, gazteak eta Europa, ekoizpen-bide berriak, sare sozialak, egiletza partekatua
  • Noiz: 2016ko iraila
  • Non: Tabakalera, Donostia
  • Eragileak: Donostiako Zinemaldia/Tabakalera / NISI MASA/EIKEN / Programa Media /Ikus- entzunezko Berrikuntza Gunea (PIA) / Opensource Cinema / Open Video Alliance / Embed / Nazioarteko Zine Eskolen Sarea
  • Aurrekontua: 500.000 €

Re-play/re-mix bertsojazzaldia

Jendea dantzan ipintzen duten abestien bertsio berriak; Beethoven-ek idatzitako Alaitasunari odatik hasi eta Mori Kante-ren Yeke-Yeke-arekin amaituz

  • Nola: Nazioarteko proiektua, musika egokitu, bake-himnoak, creative commons, artxibategi digitala
  • Noiz: 2016ko abuztua
  • Non: Lurraldeko Kultur Parkeen Sarea
  • Eragileak: Musikene/Donostiako Goi Mailako Musika Kontserbatorioa/Creative Commons Europe/ EMC (European Music Council)
  • Aurrekontua 250.000 €

Bertsojazzaldia

Jazz-musikari eta bertsolarien topaketa. Gure itsasargietan landutako gaiak oinarrian, elkarrekin lan egingo dute

  • Nola: Musika nahasketa jaialdia, jazz, ahozko inprobisazioa, euskara
  • Noiz: 2016ko uztailean
  • Non: Anoetako Belodromoan eta Lurraldeko Kultur Parkeen Sarean
  • Eragileak: Donostiako Jazzaldia/Bertsolari Elkartea
  • Aurrekontua: 150.000 €

Aita-alabak tabernan daude, ama-semeak enparantzan

Abesti bilduma herrikoi bat osatzeko, betikoabestiak berriro landu nahi dituen proiektua.Kanta horiek, Txikiteroen Egunarekinbat eginez, kalean ospatuko den karaokeerraldoi batean abestuko dira

  • Nola: Hiritar karaoke espontaneoa, kantuherrikoien berrinterpretazioa, doako audio jaitsierak
  • Noiz: 2016ko urriaren 11 (Txikitero Eguna)
  • Non: Lurraldeko taberna eta eremu publikoetan
  • Eragileak: Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea /ElkarteGastronomikoak/EAEA (European Association for the Education of Adults) / Donostia Kantuz
  • Aurrekontua: 75.000 €

Galtzaile zoragarriak

Hiri-kulturetara hurbilduko den proiektua. Esparruak askatu, eta hirian hondatuak dauden eremuak estetikoki berrituko dira. Kontzertuak, showroomak, bizikleta-kustomizazioa, skate-ak eta abar bilduko dituen ospakizunarekin emango zaio amaiera

  • Nola: Nazioarteko erakusketa, kale-kultura, underground adierazpenak, grafiti, surf, hip-hop,skate, parcour, street style
  • Noiz: 2016ko urri-abendua bitartean
  • Non: Ficoba Azoka Esparrua, Tabakalera, San Telmo Museoa
  • Eragileak: Parafernalia/Madrileko Hormen Kudeaketarako Bulegoa /Orbea/Quicksilver/Surf-festibal/Cluster de Tecnologías Deslizantes /Bienalde Arte da Rua (Brasil)/Murals Arts Program(EE.UU.)/Fame Festival (Italia)/Visual Street Performance (Portugal)/Nuart Festival(Norvegia)/NEMO (Network of European Museum Organizations)
  • Aurrekontua: 350.000 €

Uda gau bateko ametsa

Shakespeare-ren antzerki lana era berezietan antzeztua. Hiriko kultur parkeak izango dira ikuskizun horien lekuko

  • Nola: Antzezpen erraldoia, diziplina desberdinetako errinterpretazio garaikidea, William Shakespeare
  • Noiz: 2016ko abuztuan
  • Non: Kultur Parkeen Sarean eta lurraldekohondartzetan
  • Eragileak: Euskal Aktoreen Eklartea_/_Lurraldekoantzerki taldeak/ETC (European Theater Convention)/UTE (Union of the Theaters of Europe)
  • Aurrekontua: 600.000 €

On-off

Komunikabideen aldi baterako isiltasunaren eta Haizearen Orraziko eremuan Flashmob moduan egingo den talde-oihuaren arteko aldea

  • Nola: Proiektu esperimentala, hiri mobilizazioa ,zarata, zalaparta, isiltasuna, hots digitalen collage bat
  • Noiz: 2015-2016 urteen bitartean
  • Non: Donostiako gune publikoak
  • Aurrekontua: 175.000 €

Liet international 2016

Eremu urriko hizkuntzen abesti jaialdia.ETBk eskainiko du, eta, horrez gain, kashubieraz abesten duten Poloniako taldeak eta euskaraz aritzen diren hemengo taldeensaioak egin eta emango ditu

  • Nola: Eurovision jaialdiaren ordezko moduko bat,eremu urriko hizkuntzak
  • Noiz: 2016ko azaroan
  • Non: Tabakalera, Donostia
  • Eragileak: Liet International (Holanda)
  • Aurrekontua: 350.000 €

Kaleak kantu

Herri-abesbatzen tradizioa birziklatuko duen ekintza. Aldarrikapen edo azterketa sozial gisa erabiliko dena

  • Nola: Abesbatza perormatiboak, herri-ekimena
  • Noiz: 2016ko abuztua
  • Non: Donostiako gune publikoetan
  • Eragileak: Europako Abesbatzen Federazioa, Euskadiko Abesbatzen Federazioa/ Tolosako Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketa/Unescoko gazteen korua/ NazioartekoMusika Koraleko Federazioa /Abesbatzen Estatu Konfederazioaren Batzar Nagusia/International Study for Young Conductors/International Forum for Young Coral Managers
  • Aurrekontua: 125.000 €

Altzoko haundia

Euskal herri-ohiturak eta elkarbizitza uztartuko dituen txotxongilo opera bat. Protagonista, Altzoko Haundi mitikoa izango da

  • Nola: Txotxongilo-opera, Nazioarteko TxotxongiloenFestibala
  • Noiz: 2016ko uztaila
  • Non: Topic Tolosan, Kurssal Kongresu Jauregia, Victoria Eugenia Antzokia, Arriaga Antzokia
  • Eragileak: TOPIC / UNIMA España / UNIMA Internacional
  • Aurrekontua: 300.000 €

Hitzezko agur-uhinak

Autobus geltokian, haur parkeetan, azoketan ematen diren beste hainbat hizkuntzetako hitz eta esaldien quick learning programa da

  • Nola: Quicklearning hizkuntz-anitza, baliabide teknologikoak, Azoka Linguistiko profesionala, Europako Hizkuntzen Eguna
  • Noiz: 2015-2016ko Azken hiruhilekoa
  • Non: Garraio publiko, hiri-altzariak eta hirikozonalde publikoak
  • Eragileak: Tecnalia/Lurraldebus/Euskotren/EBLUL(European Bureau for Lesser Used Lenguages)
  • Aurrekontua: 450.000 €
  • Jarduera osagarriak:

Europako hizkuntzen eguna. Irailaren 26an, Europako Hizkuntzen Eguna ospatzen da. Gertaera hori probestuko dugulurralde osoa hizkuntza desberdinetako hitzezkoagur-olatuez uhinez. Denda-leihoak, etxeetakobalkoiak, eraikitzen dauden eremuetakohesi eta belakiak, etab, hornituko ditugu.Herritarren energiaren indarra erakutsiko dugu,hitzak pasieran aterako dituzte, hizkuntzenaniztasunezko agur erraldoi batean.

Expolingua dss2016eu. Abenduan ospatzen den Durangoko Liburu etaDisko Azokarekin batera joango den beste os-pakizun bat antolatuko dugu Irunen: Expolingua dss2016eu. Hizkuntzalari profesionalen azokabat izango da; merkatuan dauden gailu guztiak jorratuko ditu, NTICen bidez ekoiztu eta/edo ba-natu diren edukiei arreta berezia jarriz: edukienhedapen eta merkaturatze plataformak, gailudigitalak, mediatekak, multimedia heziketaedukiak, hizkuntza irakaskuntza plataformak,ikaste eta itzulpen sofware ekoizpen-etxeak,etab

Lurralde Mugikorra

Alfabetizazio digitala hasi berrientzat eta arte-ekoizpenerako programak Interneten natibo digitalentzat

  • Nola: Gramatika TRANSmedia, baloreen gainekoheziketa digitala, tailer ibiltariak, sareko taldeekoizpena, sakelako telefnoentzat ikus-entzunezko ekoizpena, online albistegia
  • Noiz: 2012-2016 urteen bitarteanFilmaren aurkezpena, 2016ko iraila
  • Non: Arteleku-Tabakalera eta Kursaal KongresuJauregian
  • Eragileak: Amasté/Donostiako Zinemaldia/Tabakalera/Larrotxene Kultur Zentroa/Andoaingo Zine eta Bideo Eskola
  • Aurrekontua: 600.000 €

Eurovisions

Ikus-entzunezko «telefono matxuratu» bat. Gaztediaren sentimenaren inguruan eta Europari buruzko haien ikuskera kontuan izanda, istorio bat josiko dugu

  • Nola: Europako Road movie bat, deialdi irekia, remixekoizpena, egiletza partekatua
  • Noiz: Aurkezpena, 2016ko abendua
  • Non: Europa guztian zehar
  • Aurrekontua: 355.000 €

Kontxako perlak

Hondartzara maiztasunez joaten den jendeak egin eta antzeztutako igeriketa sinkronizatu koreografia bat

  • Nola: Ur gaineko musikala, koreografia artxibategi bisuala, ataletan banatutako antzezpen digitala
  • Noiz: 2016ko abuztuan
  • Non: Kontxako badia
  • Eragileak: Waterpolo Donostia / Arrantzaleenmerkatua / Fortuna Kluba / RCTSS / Atlético SS /Kirol Egokituaren Zentroa / Gondolin
  • Aurrekontua: 175.000 €

Hutsartea

Tren geltokiak, autobus-geralekuak eta garraio-bide publikoetako bidaiak, kultur esperientzia eta erakusketa gune bihurtzeko proiektua.

  • Nol: Diziplina anitzeko kultur proposamen txikiak
  • Noiz: 2016. urtean zehar
  • Non: Lurraldeko garraio publikoak eta geltokiak
  • Aurrekontua: 225.000 €

Erreala proiektatu

Arkitekturak eta urbanismoak artearekin, irudiarekin eta esanahiarekin duten erlazioa aztertuko duen urteroko programa. Hiriak elkarbizitzaren aldeko eremu gisa aztertzea izango da 2016ko helburu nagusia

  • Nola: Urteroko programa, lekuen azterketa eta horien esanahia aztertzeko tailerrak, ekintzak, emanaldiak
  • Noiz: 2012-2016 urteen bitartean Programa 2016ko irail-abendua bitartean
  • Non: Hiriko eremu publikoak, Tabakalera, KristinaEnea Fundazioa, Gasteizko zonalde berdeak
  • Eragileak: Arteleku-Tabakalera / Cristina Enea / Euskal Zinemateka
  • Aurrekontua: 475.000 €

Eurohiriaren trekkinga

Ibilaldiak muga arteko bideetan barrena. pertsonen arteko elkarrekintza bultzatuko duten ekintza txikiez dinamizatutakoak

  • Nola: Trekking, altxorraren bila, ibilbide interaktiboak
  • Noiz: 2016ko martxo-urria bitartean
  • Non: Atlantikoaren ardatzean, Euskal Eurohirian
  • Eragileak: Euskadiko Camping Elkartea
  • Aurrekontua: 225.000 €

Soinumapa

Lurraldeko baso, hiri eta itsasaldekosoinuak bilatu eta gorde; ondoren, Interneten jarriko den mapa geolekutu batean erakusteko. Europako soinu-mapa erraldoi baten hasiera izango da

  • Nola: Soinu artxibategia, paisaiaren hots mapa,plataforma digitala, lurraldeko soinu gidaliburuak, tailer eta kontzertuak
  • Noiz: 2016. urtean zehar Plataformaren aurkezpena: 2016ko abendua
  • Non: Lurralde guztia, Europan
  • Eragileak: Tabakalera-Audiolab / Munduko Soinu Ekologikoaren Foroa / PLANB Performance Group
  • Aurrekontua: 250.000 €

Festimar, ekintza ozeanikoak korridore ekologikoan

Giza ekintzek itsasertzean eragiten dituzten ondorioei buruzko sentsibilizazio proiektua. Tailerrak, kontzertuak eta eskulturak egongo dira; amaiera traineruek Zurriolarain oeramango dituzten zazpi bale mugikorrek azalduko dute

  • Nola: Nazioarteko Hiri Mugimenduaren Ospakizuna, sentsibilizazio-programa, kudeaketa eta osoko estrategia, hondartzen iraunkortasuna, Itsasaniztasunaren Jaialdia, Atlantikoko Europako Hirien Topaketa, Jarduera Onen Liburu Zuria
  • Noiz: 2016ko martxo-ekaina bitartean
  • Non: Arku Atlantikoko kostaldea
  • Eragileak: Surf Rider Europa Fundazioa / Itxasgela /Bertako GKEak / Arku Atlantikoko Akuariumak /Tourism and Handicap / Coastwatch / Barreracero / ALGORRI
  • Aurrekontua: 550.000 €

Zubideak

Europaz haraindiko Jaialdiaren barruan antolatutako programa. Zubia metafora gisa erabiliko da, eta ekintzak Irungo Etorbide Zubian eta Santiagoko Zubian antolatuko dira, Frantziarekin mugan

  • Nola: Nazioarteko programa, diziplina anitzekoartea, ekintzak zubietan eta igarobideetan
  • Noiz: 2016ko uztaila-urria bitartean
  • Non: Zeharko zubi eta eremuak, lurraldeko mugan
  • Eragileak: Bidasoa-Txingudi Mugaz haraindiko Partzuergoa / Europaz haraindiko Jaialdia / Irun, 2000
  • Aurrekontua: 450.000 €

Hiria bizirik

Behatoki soziala. Baloreen galera edo etxebizitzaren arazoa bezalako erronkei irtenbidea bilatzen saiatuko gara

  • Nola: Behatoki teknosoziala, hiri irudikariak, erakusketa
  • Noiz: 2016 urtean zehar. Erakusketa: 2016ko abendua eta 2017ko urtarrila bitartean
  • Non: Donostiako auzoetan eta lurraldeko herrietan
  • Eragileak: Gorga / Okupgraf / Kultur Zentroen Sarea
  • Aurrekontua: 450.000 €

6etan sorpresa gaur!

Ezezagun zaigun horri eskainia egongo den programa. Ezusteko ekintzek hiriko eremu publikoa itxuraldatuko dute

  • Nola: Antzezpen artistikoak, kalean burutuko diren ezusteko ekintzak, tailer sortzaileak
  • Noiz: 2016 urtean zehar
  • Non: Hiriko eremu publikoetan
  • Eragileak: Ideatomics / Mugatxoan / Connsoni / C2+I /Funky Projects
  • Aurrekontua: 150.000 €

Just a mo(nu)ment!

Urgull mendiko Jesusen Bihotz Sakratua begien bistatik desager araziko duen magia ekitaldia. Horrekin bat, eraikuntzen sinbologiaren inguruan hausnarketa sustatu nahi da

  • Nola: Monumentuen artea eta memoria,hausnarketa eta sortze-plataforma artistikoa
  • Noiz: 2016ko urria
  • Non: Kultur Etxeen Sarean eta lurraldeko eremu publikoetan
  • Aurrekontua: 125.000 €

Arkitektura kolektiboak

Arkitektura eta hirigintza eredu iraunkorrak pentsatu eta martxan jartzeko ekintza multzoa

  • Nola: Nazioarteko topaketa, erakusketa, WikiPlaza, tailerrak
  • Noiz: 2016 urtean zehar. Erakusketa, 2016ko azaroa
  • Non: Tabakalerna, Kristina Enean, Donostian
  • Eragileak: COAVN / Taldeko Arkitekturen Sarea /EHUko Arkitektura Fakultatea
  • Aurrekontua: 380.000 €

Ibilbide gainjarriak

Literatura, zinea edo artearen eskutik ibilbideak sortuko dituen hiriaren alderdi bat. Antzinako lekuetara eta hiri eremuen bestaldera eramango gaituzten ibilbide poetikoak

  • Nola: Lurraldean zehar ibilaldiak, gai desberdinetako bidaiak, berrinterpretazio artistikoak, artxibategia, argitarapena
  • Noiz: 2016 urtean zehar
  • Non: Lurralde osoa
  • Aurrekontua: 425.000 €

Europa, ibaiburmuin haundia

Europako ibaiek osatzen duten bizi-sareaospatzeko eremua. Bere historia, lotune sozial eta komertzial gisa indarrean ipini nahi da, baita biztanleriaren bizitzaren esparrua izateko azpimarratu ere

  • Nola: Adituen topaketa, ibaien historiaberreskuratzeko ekintzak, Urumea ibaiarenluzera osoan ekintza desberdinak
  • Noiz: 2014-2016 urteen bitarteanEkintzak: 2016 urtean zehar
  • Non: Lurraldeko ibaietan
  • Eragileak: Kristina Enea / Uraren Kultura Berrirako Fundazioa / Europako Paisaiako Ingeniaritzaren Federazioa / Donostia Kultura / EFAP (European Forum for Architectural Policies)
  • Aurrekontua: 450.000 €

Astero

Alkiza herria laborategi txiki bilakatuko da dss2016eu programaren barnean, landa-mundua Europako bihotzean txertatzeko eta herrien artean loturak eraikitzeko

  • Nola: Herri-laborategiko esperientziak, laborategi-ekintzak, herritarren boterea, nekazari topaketa erraldoia, Europako Herri Kulturaleko Sare irekia
  • Noiz: 2016an zehar. Astero
  • Non: Gipuzkoako 32 herri txikietan. Alkiza erdigunea izango da
  • Eragileak: Landa Gipuzkoa
  • Aurrekontua: 320.000 €

Hamaiketako

Milaka itsasontzik hamaiketako erraldoi bat ospatuko dute, eta estropadak Munduko Ondare izendatzeko eskatuko diote Unescori

  • Nola: Itsasoratze jendetsua, ontzien topaketa, hamaiketako handia
  • Noiz: 2016ko iraila
  • Non: Bermeo eta Baiona bitarteko itsasbazter osoan zehar
  • Eragileak: Donostiako Itsas Kluba / Arrantzale Anaidiak / Aquarium-a / Euskadiko eta Iparraldeko Kirol-portuen Sarea / Piratak / Miarritzeko Itsasoko Museoa / Arraunlari Kluba / 17 Michelin izar dituzten sukaldariak
  • Aurrekontua: 350.000 €

Itsasoaren erritmoa

Itsas paisaian burutuko den proiektu artistikoa. Itsasaldi eta olatuen energia iraunkorra aztertzeko modua izango da

  • Nola: Proiektu artistikoa, itsasoan instalatzea ,erakusketa, tailerrak, energien laborategia, ikerketa soziologikoa, itsas energien ikerketa
  • Noiz: 2016 urtean zehar2016ko urtarril-apirila bitartean
  • Non: Kontxako Badian, Aquarium, Kristina Enean
  • Eragileak: Kristina Enea / Artek (lab) / Arduino /AZTI-Tecnalia / Energiaren Euskal Erakundea(EEE)) / Aguaçadura Wave Farm (Portugal))
  • Aurrekontua: 650.000 €

Restop festival

Gasolindegi eta zerbitzugune sarean antolatuko den ikuskizun eta ospakizun programa bat, joan-etorrian dabilen ikusleari zuzendutakoa

  • Nola: Kultura Garaikidearen Jaialdia, diziplinaANITZeko artea, zubiak eta pasabideak, lurraldeko mugaldeak
  • Noiz: 2016ko ekain-iraila bitartean
  • Non: Lurraldeko zerbitzuguneetan
  • Aurrekontua: 245.000 €

-------------

Detaile gehiago, dokumentu orijinalean aurkituko dituzue:

Erantzunak

Eneko
2011-06-29 : 21:06

Egitasmoa eta gastuen aurrekontuak ageri dira goian... baina finantzaketa? Hau da, sarrerak nondik datoz?


Ikusi dudanez, Donostiak hautagai izateko aurkeztu zuen proposamenean finantzaketa publikoa da planteiatzen duen diru-iturri nagusia: gutxienez sarreren %75erako diru publikoa aurreikusten da.


Horrela dago adierazita sarreren aurrekontuan:


  • Aportazio publikoa: 66.750.000 Euro

  • Aportazio pribatua: 8.900.000 Euro

  • Proiektuetan pribatua: 8.900.000 Euro

  • Bestelakoak: 4.450.000 Euro (Merchandising, tiketak,...)

  • GUZTIRA: 89.000.000 Euro

Zeintzuk dira dirua ipintzen dituzten entitate publikoek?


Garai onetan sinatutako akordioaren arabera, Donostiako udalak %37,5 ipintzen zuen, Eusko Jaurlaritzak beste %37,5 eta gainerako %25a Gipuzkoako Foru Aldundiak.


Ez dirudi Kultura Ministeritza edo Europar Batasuneko aportaziorik dagoenik.


Gastuaren zati handiena 2015 eta 2016an bada ere (10.900.000 euro 2015ean eta 40.000.000 euro 2016an) hamaika urterako aurrekontua da (2009-2020).


Baina kontutan izan behar da Administrazio publikoko aurrekontuak urtero, urtez urte, onartu behar direla (Udalean, Aldundian, Jaurlaritzan,...),
Ipiniko dira ados finantzaketa horretan erakunde ezberdinetan boterean dauden alderdiak?


Bestalde, aurreikusten diren gainerako sarreren beste %25ean seguruenez egongo da finantziazio publikoa: sozietate publikoen sponsorizazio konkretuak, sarrera, ticket edo kamiseten erosketa masiboak, eta abar. Guztia, administrazio publikoen defizit garaian.


Diru-kontuak albora utzita, pertsonalki proposatzen den inpakto-ebaluaketa-kontrol sistema iruditu zitzaidan berritzailea, intangibleen neurketarako "transformetroak" edo deitzen direnak: TRANSquestion sistema (Garraioetan), kids are the way (galdeketa haurrei), ASOMO edo About SOcial MOvement (www.asomo.net ), BAIalaEZ sistema (inkestak mugikorrekin eta pantailetan), emozionometroa "touchpoints" bidez, eszena eztabaidak, SOCRATES kafea, ...


Egia esan giza zientzietan gehienetan gertatzen den bezala adierazle manipulable samarrak izan daitezke baina zaila horren kontra egitea ...


Eszeptiko samarra naiz dss2016 inpaktoarekin, baina hala ere, sarritan gertatzen den bezala, prozesua da garrantzitsuena eta hori neurtzea oso zaila da.


Zorionak, eta zorte on Donostiari..., eta Hiriburutza ordainduko dugun guztioi.


karlott
2011-06-29 : 21:48

Ikusi batera, dena "erosoegia" edo "erosiegia" ikusten dugu, eginegia, aurretiaz bukatuegia. Ez dakigu zein enpresari erosiko zaizkien espektakuluak.

Erantzun

Sartu