Sustatu logoa Teknologia albisteak

Goienari eman diote Rikardo Arregi sari nagusia

Goiena
2011-07-02 14:07

Gaur, zapatua, banatu dituzte Andoainen kazetaritzako XXIII. Rikardo Arregi Sariak. Goienak eskuratu du sari nagusia, "pauso bat aurretik beti joateagatik". Kazetari berriaren saria Gaztezuloko Igone Fernandezek jaso du. Kazetaritza lanik onenaren saria Berriako Ainhoa Oiartzabalek jaso du ikerketa lan honengatik: Nork hil zuen Begoña Urroz?

Ohorezko aipamena egin diete: Ignazio Arregiri, irratigintzan egindako lanagatik; eta Miren Jone Azurtzari, prentsa idatzian egindako lanagatik.

Aitormen Berezia: Euskaltzaindiak argitaratu eta Bernardo Atxagak zuzentzen duen Erlea aldizkaria.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu