
SDDR sistemak, bere lege berme guztiekin ezarrita %90etik gorako berreskurapen emaitza ematen du ontzi eta bilgarrietan. Horrela da adibidez Alemanian eta Europa iparraldeko beste zenbait herrialdetan.
Deposito bidezko sistema ezartzearen onurak baina, ez dira berreskurapen maila aparta horretara mugatzen. Produktuen bilgarri eta ontziak berreskuratzeko deposito bidesko sistema ezartzeak lanpostu mordoa sortuko luke.
SDDRari buruzko azalpen on bat bideoan (erderaz)
Horra gure balantzea, http://lekeitiokale.blogspot.com/ Lekeitioko Kale-Antzerki Nazioarteko Jaialdiarena. Haizeak gure errautsak eramanen ditu beste hizkuntzaz mintzo diren ezpainetaraino, gure aitaren etxeak zutik iraunen du gu gabe. Sarrionandiaren hitz hauekin eman zion amaiera Dantzaz konpainiak Sarritsasoa izeneko ikuskariari, dantzariek itsasoan dzanga egiten zuten bitartean.
Ez dakigu noiz marraztu zuen Sabino Aranak Ikurrina estreinakoz, baina 1894ko uztailaren 14an jaso zen lehen aldiz, Bilboko Euzkeldun Batzokijan. Hortaz ofizialki gaur betetzen ditu Ikurrinak 117 urte. 1936. urtean Euskadiko bandera ofizialtzat hartu zen, eta Hegoaldean frankismoan debekatuta egon ondoren, EAEko bandera da gaur egun, Euskal Herri osorako erabiltzen bada ere.
Jatorrizkoa: Creative Commons Aitortu Partekatu © cc-by-sa: Wikipedia
Antton Etxeberria eta bere adiskideak Internetek egin ditu ezagun. Freeridean ibiltzen dira bizikleta gainean, eurek beraiek prestatutako bideetan behera jauzika. Bideo ikusgarri bat baino gehiago grabatu eta igo dute YouTubera, eta Sareak egin du beste dena. Pista prest dago sonatuan txapela buruan eta pala lepoan ageri den tipoa dela esanda, oraindik despistatua zebilenak ere honezkero jakingo du nor den uztaileko GAZTEZULOn protagonista.
Federico Jimenez Losantos eta konpainiak Grupo Risa saioan Panamericano kantuaren bertsioa eskaini diote Martin Garitano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiari. Papanamericano beharrean, Ga, Gari, Garitano! dio. Garako irakurle batek eskertu egin die kantua sortu izana aurtengo udarako. Hau omen da aurtengo udako abestia:
Hub proiektuak dira zenbait hiritan sortzen ari diren ekintzailetza eta sormenerako elkargune batzuk, dagoeneko 26 hiritan martxan jarri direnak. Donostian halako Hub bat sortzeko intentzioa dago, hiria baino esparru zabalagoarekin izatez: Hub Gipuzkoa. Lehen bilerak burutu dituzte, eta dokumenturen batzuk sortu ere bai wiki batean (nagusiki gaztelaniaz). Hurrengo bilera uztailaren 14an da, ostegunez, Le Bukowski tabernan, Donostian, goizeko 9.00etan hasita.
Uztailaren 14 eta 15ean, itsas-ek, unibertsitate mailan software librea, estandar irekiak eta kultura librearen idealak bultzatu nahi dituen UPV/EHU-ko Software Libre Taldeak, Bizkaia Aretoan, Bilbon antolaturiko f4hc, Freedom for Hardware & Communications jardunaldiak burutuko dira. Izena eman ezazu ahal bezain laster.
"Lokaleroak" ETB-3ko saioak gazteon lokalei, garito edo lonjei buruzko erreportajeak egin nahi ditu. Zure lokala bertan agertzea nahi baduzu, idatzi lokaleroak@eitb.com helbidera.
Goenkalek 17 urteko ibilbidea egin du dagoeneko, 1994an hasi zenetik 3.000 kapitulutik gora izan dituelarik. Ibilbide luze horren errepasoa egingo du Goenkalez blai saioak, Maria Cruickshank aktoreak aurkeztuta. Gaurtik hasita, astelehenetan izango da saioa, 22.10etatik aurrera.
Zurrumurruek Rodolfo Ares kokatzen zuten Espainiako Barne ministerioan, baina ez, ez da Herrizain sailburua izango ministroa, baizik eta Antonio Camacho, orain arteko segurtasuneko estatu idazkaria. 2008an, SBS telebista kate australiarrak estu eta larri hartu zuen Camacho elkarrizketa batean, torturari buruzko galderekin, eta nondik irten ez zekiela, elkarrizketa eten zuen.
Googlek ikerketa interesgarri bat egin du sarean indexatuta dituen orri eta estekekin, hizkuntzen arteko loturak aztertzeko. Neurtu dutena zera da, hizkuntza jakin batean dauden orrietan, estekak ze hizkuntzatako orrietara doaz? Euskararen kasuan, gure orrietan dauden esteken laurden bat gaztelaniazko edukira doaz, eta beste laurden bat ingelesezkoetara.
Orain dela hilabete batzuk gomendatzen zuen Malores Etxeberria, Hernaniko euskara teknikariak, Enric Larreula (1941), marrazkilari, kantari eta idazle katalan eta bartzelonar joriaren 2002ko Dolor de llengua liburua, Hizkuntz mina. Eta nik, kasu egin eta irakurri dut, eta erosi ere bai gero.
Ostegunean Edwin van der Heide izango da Bilboko Alhondigan, laser eta soinu bidezko performance-a eskaintzen. Laser proiekzioaren bidez hiru dimentsioko irudiak erlazionatzen ditu musikarekin. Laser bidezko irudi horiek soinuarekin erlazionatuta daude, denbora errealean ordenagailuz sortutako uhinen bitartez.
Naturak sentiarazten digun ongizatea ulertzeko, ezagutzeko, sentiarazteko eta areagotzeko tailerrak antolatu ditu Kutxaren Jasangarritasun Sailak PRH Personalidad y Relaciones Humanas eskolako adituekin batera. Egitasmoaren helburua naturaren bitartez norberaren nortasuna haztea da.
Gipuzkoako Foru Aldundia, Kultura eta Euskara Departamentuaren bitartez, Xabier Lete(1944-2010) poetaren memoria denboran zehar mantendu dezan XABIER LETE EUSKARAZKO NAZIOARTEKO I. POESIA SARIA deia egiten da, urtero egiteko asmoarekin. XABIER LETE EUSKARAZKO NAZIOARTEKO I. POESIA SARIA emateko lehiaketa irekia aurautzen duten oinarriak.
Mondragon Unibertsitateak 2008an martxan jarritako Gradua da LEINN, Ekintzailetza eta Berrikuntzari buruz Espainian dagoen lehenengo titulua eta bakarra. Ikaskuntza metodoa Finlandiako esperientzietan oinarrituta dago, eta talde lana, egiten ikastea eta team cooperativen sorrera uztartzen ditu. Enpresa errealak sortzea sustatzen du eta, gradua martxan jarri zenetik, zortzi enpresa-proiektu sortu dira. Informazio guztia TU lankide aldizkarian irakur daiteke, erreportaia honetan.
Joxe Rojasi ikusi diogu Teknopata bere blogean. Blogeko edukiak klik batean itzultzeko aukera ematen duen Google Translate-ren widgeta, kasu hartan Wordpress-erako egokitua (Teknopata blogaren azpiegitura horixe baita). Antzeko zerbitzua, dena den, ezarri daiteke Wordpress ez den beste webgune batean, eta aproba egin dugu Sustatun bertan.
Arabako Ahaldun Nagusia aukeratzeko bozketetan, Ezker Batuak bere hautagaiari eman dio botoa. Horretara, Xabier Agirre jeltzaleak ez du postuan jarraituko, eta Javier de Andres (PP) da gaurtik aurrera Arabako Ahaldun Nagusia, PSEren babesarekin. Ezker Batuaren aurkako hitz gogorrak izan ditu Agirrek, eta epailearengana joatea aztertuko dutela erantzun dute EBtik.
Eguneraketa, ostirala: Agirreren adierazpen gogorrenen bideoa hemen.
Euskarazko lehen hitz-zerrenda edo hiztegitxoa dakarren testua, Codex Calixtinus delakoa, lapurtu egin dute Galizian. Hangoa da testu hau:
Deum uocant Urcia, Dei genitricem Andrea Maria, panem ogui, uinum ardum, carnem aragui, piscem araign, domum echea, dominum domus iaona, dominam andrea, ecclesiam elicera, presbiterum belaterra ...
Zea Maysen kantu bat oinarritzat harturik, 500 lagunek hartu dute parte gaztetxean barrena egindako bidaian. Kukutzaren eraisketa galerazi nahi dute.