Teknologia albisteak

Igandean "Berdintasunaren aldeko kultur arteko jaialdia" Zumarragan

Erabiltzailearen aurpegia
Eraldatzen eta Irrintzi elkarteak
2011-07-02 : 09:07

Gizartea etengabe aldatzen doa eta garai berrietara egokitu beharra dago. Izan ere, gure herrian geroz eta nazionalitate desberdin gehiagok elkarbizi behar dugu, eta elkarbizitza prozesu honetan kultura ezberdinak elkar ezagutzeko bidea zaila eta luzea da askotan.

Eguneroko esparru desberdinetan zinezkoa da berdintasuna lortzea. Horregatik, aurtengorako antolatu dugun eta Zumarragako Santa Isabel Jaien programaren barruan dagoen jaialdi berezi honetan, arreta handia jarri dugu emakumeen zein kultura desberdinetako taldeen parte hartzea ziurtatzeko. Honez gainera, adimen urritasuna edo urritasun fisikoa duten pertsonen parte hartzea ere bultzatuko dugu.

Honela, Zumarragako Eraldatzen Emakumeen Aldeko Elkarteak eta Irrintzi Dantza Taldeak, "Berdintasunaren aldeko Kulturarteko Jaialdia" antolatu dugu, datorren Uztailaren 3rako.

EGITARAUA

Goizean (Zumarragako Euskadi Enparantzan):

  • 11:00 Artisautza postuen irekiera.
  • 11:30 Udaletxean dantza taldeei ongi etorria.
  • 12:00 Dantza taldeen kalejiren hasiera.
  • 15:00 Artisautza postuen itxiera eta talde parte hartzaile guztiekin bazkaria.

Arratsaldean (Zumarragako Zelai Aristi Parkea):

  • 18:00 Dantza jaialdiaren hasiera.
  • 21:00 Dantza jaialdiaren amaiera.

DANTZA TALDE PARTE HARTZAILEAK

  1. Urretxuko Lurra Dantza Taldea.
  1. Afrik&blai perkusio eta dantza taldea. "Afrikar Mendebaldeko dantza tradizionalean oinarritutako perkusio eta dantza taldea da Afrik&Blai. Afrikar sinismen eta ohituretan oinarrituz, perkusionista eta dantzarien arteko joko koreografiko bat sortzen da, afrikar kulturaren indarra, kolorea eta berotasuna trasmitituz."
  2. Artexivu afrikar dantza taldea. “Artexivu kultura desberdinetako artea egiten duten pertsonek osatutako taldea da, musikaren eta dantzaren bitartez logaletuta dauden adimenak pizteaz gainera kultura iraunarazi eta hedatzen duena. Taldeko kideek sorkuntzaren artearekiko errespetua eta zaletasun bizia sentitzen dute eta euren buruei ez diete inolako mugarik jartzen sentitzen duten hori komunikatzeko. Artexivu hitzak Xivuchana-n du bere jatorria eta ESNATZEA esan nahi du changana sorburu hizkuntzan, Mozambikeko hegoaldeko Gaza probintziatik datorren hizkuntzan.”
  3. Cañizaleko emakumezkoen dantza taldea (Zamora). Garai batean herri honetako “paloteo” dantza gizonezkoek soilik dantza egiten zuten.Gizonezkoek dantzatzeari utzi zioten, eta 1986tik gaur arte emakume talde batek berreskuratu eta dantzatzen du. Honela, gaur egungo partaideen gehiengoa emakumeak dira. Dantzen erritmoaz baliatuz, eta gaita jotzaile batez lagunduta, kopla herrikoiak abestuko dituzte dantzariek. Dantzatuko dituzten dantzen artean: la soberana, los franceses eta los bueyes izenekoak aurkitzen dira.
  4. Boreal Zumarragako Sevillanen dantza Taldea.
  5. Jose Mari Orbegozo Saloi dantzak
  6. Zumarraga-Urretxuko Irrintzi Dantza Taldea

ARTISAU PARTE HARTZAILEAK

  1. Aspace.
  1. Hare Haizea, Saharauiak.
  2. Ainhoa Cid.
  3. Bidezko Merkataritza.
  4. Itziar Arroyo (Produktu afrikarrak), Bilbotik.
  5. Maider Uli eta Bixen Uli.
  6. Bolilloen emakume taldea.
  7. Tailako taldea.
  8. Anastasia Leunda Elola eta Xabier.
  9. Juan Elgarresta. Larruzko Abarkak.
  10. Goienetxe zentroa. (Legazpi)

Jaialdi honetarako babesa eman digute Zumarragako Udala eta Irizar kooperatibak.

Informazio gehiago behar izango bazenute www.eraldatzen.info eta www.irrintzidantza.com.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago