Teknologia albisteak

Donostia 2016 eta teknologia berriak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-06-29 : 10:06

Donostia 2016ko hautagaitzak aurkeztutako egitasmoan, zenbait lan-ildorekin jardun eta jardungo dutela adierazten da, eta horietako bati deitu diote Transmedia laborategiak edo Hirikia. Teknologia berrien inguruko egitasmo eta hausnarketak bildu dituzte, eta txostenetik, puntu horiek biltzen dituzten testuak ekarri ditugu artikulu honetara.

Jarraian datozenak, beraz, Donostia 2016 ekimenaren testuak dira.

Erakundeen konpromisoa kultura libre eta ezagutza partekatuarekin

Bide luzea geratzen zaigu, gaur eta 2016. urtera bitartean, elkar lotua dagoen kode irekiko lurraldea izateko gainerako lurraldeekin. Herritarrek, edukiak sortu eta trukatu ahal izateko, teknologia eta praktika bere egiten dituzte. Teknologia eta praktika horiek, handitzen doazen aukerak ematen dituzte. Hain zuzen horien artean sortzen den zuloa da gainditu behar dena. Erabilera horiek zigortzen dituen araudi mugatuak legezko aukera berriak behar ditu. Era berean, baita beharrezkoa izango da ere, erakunde-politikak garatzea. Horrela, baliabide publiko eta guztiona den ondare zientifiko-kulturala digitalki kudeatzeko aukera izango dugu. Informazioaren eskuragarritasuna, elkar lotura eta lekualdatzea erraztuko dituzten azpiegiturak ere garrantzitsuak izango dira.

Helburu horiek lortzeko, dss2016eu proiektuak, konpromezu instituzional sendo bat hartzen du. Helburu horien bidez, esparru legal eta egiturazkoa sortu ahal izango da, eskuragarritasuna eta gardentasuna zeharkako balore bihurtuko dituenak: software irekiaren erabilera eta burutu diren proiektuak dituzten iturri kodeen askapena; sortuko diren edukien egile eskubiderik gabeko erregistroa; sare, artxibo eta formatuen elkar aritzea; goi mailako abiadurazko informazio-azpiegituren abiaraztea, baita banatuak dauden herri sareen sustapena ere.

Hirikia transmedia laborategiak

IKTB-en inguruko sistema (Informazio eta Komunikazio Teknologia Berriak), askea eta kode irekia duen kulturaren garapena lortzeko. Guztia, partekaturiko ezagutza oinarri hartuta. Kultura sare bat eta sarean dauden kulturak, bizi nahi dugun etorkizuneko hiria osatzen dutenak.

Hiria eta irekia hitzak erabiliz, Hirikia izeneko kontzeptua lortzen dugu. Europaren garapenarekin bat datorren metafora alegia. Lurralde bizi argi baten adibide; ezagutza partekatua, sarbide eta lankidetza garaia jorratzen dituen gizarte batean murgildua dagoena. IKTBak (Informazio eta Komunikazio Teknologia Berriak) gizarte horren funtsezko tresnak eta konexio arteko kanalak izango dira.

Etorkizuneko ezagutzaren gizartea, administrazioak betebeharrak bere gain hartu eta azpiegiturak sortzen dituen heinean existituko da bakarrik. Gu, horren jakitun gara. Horrez gain, gailu berriak sortu beharko dira, horrela, biztanleriak komunikazio-modu berriak bereak egingo ditu, ulertu egingo ditu, bere eguneroko bizitzan hartu; ahalmen guztia modu askean garatuz.

Herritarren agintea da garatu beharreko funtsezko ezaugarri, eskuragarritasun digitala. Donostia eta Gipuzkoa osoa, kode irekiko lurralde bihurtu behar dira; bere informazio eta ezagutza sarea, banatua izan daitekeen moduan sortuko duen lurralde; erakunde, enpresa, teknologi zentro, unibertsitate eta herritarren artean elkar lotua egongo dena.

Hirikia laborategiak, IKTBren ugaltzearen ondorioz zein eredu kultural eta sozialen aldaketen ondorioz sorturiko erronka eta paradoxei aurre egin behar die: proUser (era berean produktore eta erabiltzaile) pertsonaiaren emergentzia-testuinguru honetako protagonista gisa; formatu digitalaren produkzio eta banaketa modu berriak, askotan, elkarlanean eta sorkidetasunean oinarritzen direnak; hizkuntza eta lengoaia artistikoen betekizuna bat eginak, transmedia testuinguru batean; jabetza intelektuala eta egile eskubideen askotariko baimentzea; alfabetizazio multimedia-prozesuak sustatu beharra, horrela, bertakoak izan eta mundu digitalaren ezagutza dutenak, teknologia aurreratuak modu jakitun batean erabiliko dituzte; era berean, elkarte desberdinei kalte egiten dieten hutsune digital arriskutsuetatik onik aterako dira; eta guzti horien artean, ezagutza eskuratzeko eta partekatzeko aukera ematen duten kultura eta zientzia berrietaraino nola iritsi asmatzea.

Berrikuntzarako prozesu irekietatik hasita, gorabehera horiek guztiak landuko dira. Horretarako, elkartzea, prestakuntza, lotura, artxiboa, zabaltzea eta ageritasuna sustatuko duten plataforma fisiko eta birtualak erabiliko dira.

Laburbilduz, Hirikia transmedia laborategiak, kultura irekia eta denon artean erabilia izateko tresnak dira. Plataformak, bitartekoak eta lengoaiak sortzea dugu helburu, horrela, biztanleriari agintea eta askatasuna emango zaizkio. Sarbide eta elkarlanaren aroan, erabiltzaileak pro-User bihurtuko dira.

Bidarri, proiektu eta eragile egutegia

Bertako eragileak: Tabakalera (Hirikiaren nodo nagusi bezala) / Gipuzkoa Plana 2.0 / ESLE / Gipuzkoa Encounter / IK4 / i2-basque / Ikerbasque / Innobasque / Tecnalia / Aprendices / Eskola 2.0 / KZGunea / Pintxos&Blogs / Arteklab / UbiQa / Gisa Elkartea / OpenDataEuskadi / Bono Publikoaren Alde

Oroitzapenak

  • 2015 / 25 urte world wide web-a jaio zenetik
  • 2016 / 25 urte GNU/Linux jaio zenetik
  • 2016 / 15 urte Creative Commons jaio zenetik
  • 2016 / 15 urte Wikipedia jaio zenetik
  • 2019 / 50 urte Internet jaio zenetik

Nazioarteko eragileak: Creative Commons Europe / European Network of Living Labs / FOSDEM - Free and Open Sour ce Software Developers´ European Meeting / Arduino / HUB International / Free Software Fundation / Safe Creative / SLIC - Software Libre e Instituciones Culturales / EDEN - The European Distance and E-Learning Network / ERNACT - European Regions Network for the Application of Communications Technology / Conecta Joven / guifi.net / Telefonica / TERENA / GIANT

Nazioarteko gertaerak

  • SLIC 2013 / SLIC (Software Librea eta erakunde kulturalak) bilera
  • IS 2015 / Internet Society (nazioarteko erakundearen bilera()
  • CC 2017 / International Creative Commons bilera

Tresnak Kontzeptu gakoak

  1. Kode irekia
  2. Software librea
  3. Gardentasuna
  4. Bateratzea
  5. P2P
  6. Sare askea
  7. Azal digitala
  8. Akzesibilitatea
  9. Remix-a
  10. Artxiboa - Memoria
  11. Lab teknosozialak
  12. ProUserrak
  13. TRANSmedia hezkuntza
  14. Labs mugikorrak
  15. Elkar-sormena

(...)

Hirikia lotuak dauden ekintza-sail batek osaturiko sistema da; kultura ireki, azpiegitura komunikatzaile eta arlo digitalen garapenean, herritarren gaitasun digitalen botere-indarrarekin guztiz lotua.

MovilLabs

IKTB-en demokratizazioak iraultza digital bat sortu du. Hala ere, benetako iraultza iristear dago oraindik: IKTBak mundu fisikoan –«Gauzen Interneta» esaten zaion hori– barneratuko dira, bizitza eta ingurua ulertzeko moduak guztiz ERALDAtuko dituelarik. Jendarteratzearen aldeko testuinguru honetan, Do it Yourself (DIY), hacking, brikolaje teknologiko edo etxe-robotika bezalako filosofiak ematen dira. Horiek, zientifiko den ezagutza hurbiltzen dute interes desberdinak dituzten erkidegoetara, gizartean eragin handiko indarra duten sormenezko eta esperimentalak diren proiektuak garatu ahal izateko. Teknobaratza eta biohacking bezalako fenomenoek, zientziaren zabaltzea, talde-ikerkuntzaren prozesuak eta partehartzearen aldeko eraikuntza azaleratzen ari diren fenomenoak direla erakusten dute. IKTBak jende eta esparru berrietara hurbiltzeko, DSS2016EU egitasmoak laborategi ibiltari batzuk izango ditu, eta 2016ko Europako Kultura Hiriburuko lurraldeak eta Europa osoa zeharkatuko dituzte. Prestakuntza, diseinu eta prototipozko (asmatu-burutu-test) tailerrak gauzatzeko MovilLabs laborategiak. 3D inprimagailuz hornituak, elektronika, robotika, programazio (processing, scratch, pure data, etab.) eta multimedia produkzio eta zabaltze (kamerak, edizio guneak) tresnak izango dituztenak.

dss2016.eu

Web orriek osaturiko web bat edota geruza digital gainjarriak. Gure komunikazioan oinarrizko nodoa izango den plataforma multimedia. Bere eginkizuna, informazioari sarrera ematea izango da; eremu publiko digitalean kultur saioen kudeaketa; elkarrizketa-partaidetza kanal irekien ezarpena; ekintzen birjartze eta oroimen bizia. Guztion eskura egongo den eremua, nazioarteko txoko guztiekin harreman zuzena izango duena; gure hirira ezin etorri, baina gure Europako Kultura Hiriburuko proiektuaren izpiritua eta ondarea ezagutu eta partekatu nahi duten guztien topaketa erraztuko duena.

Haririk gabeko energia olatuak

Informazioaren gizartean biztanleriaren parte-hartzea ziurtatzeko, beharrezkoa da hutsune digitalaren aurkako borroka eta sareetara sartu ahal izango dugun bermea. Era berean, 2020ko Europako Agenda Digitalaren helburuak bete ahal izango dira. Ildo horretan, hiritar-sareen ezarpena baimendu eta guztiontzat eskuragarri izango diren prezioetan, sarrera ultra azkarra sustatuko duten auzolan konexioak bultzatzea oinarrizko osagaiak izango dira. Helburu horrekin lan egingo dugu 2016an, donostiatik Gipuzkoa osora, wifi eta haririk gabeko sareen estaldura lortzeko; erakunde, enpresa eta biztanleriaren artean, banatuak eta elkar lotuak egongo diren sareak, irekiak eta neutralak.

Sorkuntza teknosozialerako laborategiak

Fisikoa, ibiltaria eta e-learning tailer multzoa, elkarlana bultzatzen duena, ekoizle, ikasle eta erabiltzaile berriei zuzendua. Interakzio esparruak, herritarren konpetentzia digitalak garatzeko; horrela, eta IKTBen bidez, era jakitun batean komunikatu, parte hartu eta kontsumitu ahal izango dugu. Kultura digital askearekin eta trebetasun teknologiko, komunikatibo eta sozialekin zerikusia duten baloreen garapenera bideratuak dauden programak, TRANSmedia kutsua agertuko dutenak. Balore horiei, berritzaileak diren esparruen inguruko konpetentziak lotzen zaizkie, hain zuzen programazioa, interakzioa, bideo-jokoak, mundu birtualak, robotika, 3D inprimagailuak, etab.

MediaTBK

Lurraldean ditugun mediateka desberdinetako artxiboen interkonexioa eta bategitea sustatu, horrela, baimen mugagabeak dituen gordailua eratu ahal izango da; gainera, guztien erabilera eta gozamenerako izango da, nahi duenak, begiratu, interpretatu, berriro nahastu eta gaur egun dauden istorioez gain, berriak proposatu ditzan. Artxibo eta ondare kultural inmaterial bateko I+G+b proiektua. 2016an, Wikipediaren XV. urtemuga ospatuko dela kontuan izanda, ikus-eremu ospakizun handia izango dugu; egun bakar batean, entziklopedia ireki honetara igotako artxiboen Guinness marka sustatzeko.

Ikusi eta Ikasi

Ikus-eremuak eta interfazeak sortzeko plataforma, azal digitala, “beste lurraldea”, ikusteko aukera emango diguna. Zuzeneko informazio jario, datu-base eta iturri, eta prozesu independenteen arteko aniztasun eta konplexutasuna interpretatu ahal izango da; hiriko ingurune baten funtzionamendua bildu eta biztanleen artean ematen diren haiek alegia. Informazio-masa handiak antolatu ahal izateko kartografia berriak. Horretarako, bistaratze, errealitatea handiagotzen duten gailuak edota geogunea bezalako tresnak erabiliko dira. Hirietan jarriko diren pantailen bidez, eraikinetan kokaturiko emanaldietan edo Interneteko aplikazioetan agertuko dira.

CultureOnTour

Streaming TRANsmisio sistema bat da. dss2016EU proiektuko programazioa bertatik atera eta lurralde guztiarentzat (Europako eta munduko beste hainbat lekuetara) zabaldu eta eskuragarri bihurtzeko egina. Egon daitezkeen audientzia espezializatu baina sakabanatuak biltzea izango da helburua; ondorioz, beraien herrietan biltzeko aukera izango dute, eta interesatzen zaien ekintza desberdinetan egon eta parte hartu ahalko dute, urrunetik, baina taldeka eta zuzenean. Horrela, eta IKTB-ek ematen dizkiguten aukerak kontuan izanda, masa kritikaren kontzentrazioa sustatu ahalko da; feedback eta eragile kideen arteko erlazioa bultzatuz.

Hirugarren konexioa

Belaunaldien arteko izaera duen proiektu hezigarri eta soziala. Bertan, boluntario gazteek PERTSONA helduak IKTBetara gerturatuko dituzte. KZgune informatika ikasgeletako sareetan garatuko da. Helburuak: gazteriari bizi duen ingurunearen garapen sozialean parte-hartzea bultzatu, helduen artean dagoen hutsune digitala murriztu, biztanleriaren artean loturak sortu, ezagutza eta belaunaldien arteko erlazioen trukea sustatuz; PERTSONA helduen memoria balioetsi eta digitalizatu, hirugarren sektore honetako sarelana bultzatu, baita beraien elkarteen, komunitate hezigarri eta administrazio publikoaren arteko parte-hartzea ere.

DSS2016EU Open Data

dss2016EU egitasmoarekin lotuak dauden datu guztiak ikusi ahal izateko, balioetsi eta berrerabiltzeko aukera emango duen ekimena. Administrazio publikoek, datuak era ireki eta erabilgarriz argitaratuz (XML, CSV, XLS, RDF...) sortzen duten informazioaren gardentasun eta eskuragarritasun ariketa. Horrez gain, aldian behin, nazioarteko deialdiak eta programazio maratoiak burutuko dira, aurrerantzean aplikatze digital berriak sortzeko. Horiekin, datuak haien artean erlazionatu eta interpretatu ahal izango dira, irakurri eta ikusteko modu berriak proposatu, zerbitzu eratorri berriak eskaini, etab.

Erantzun

Sartu