
Prozesu luze baten ondoren, Donostiak lortu du Europako Kultur Hiriburu izatea 2016an. Saiakera gogorra egin du Donostiak eta azken faseraino iritsi ondoren, eta lortu ere lortu du.
San Joan bezperan Donostiako konstituzio plazan egin ohi den gizon-dantzan Juan Karlos Izagirre alkateak eta udal-batza berriko zinegotziek parte hartzeak oihartzun zabala izan du, eta hainbat kontu idatzi eta esan dira horren harira egunotan. Horietako batzuk bildu eta kontuak argitzen eta zehazten saiatuko gara ondoko lerrootan.
Maxixatzen euskaldunon elkarteak antolatuta Garabide elkarteko kide Jon Sarasuak eta Hego Ameriketatik etorritako Flor Canche (Mexikoko maya-yucatekoa) eta Arturo Muyulema (Ekuadorreko kichwa)hitzaldia emango dute, gaur asteartea ekainak 28 arratsaldeko 19.00etan Azkoitiko Elkargunean
Google mapsen aurkitu dugu 2010ean genero indarkeria salaketak eta heriotzak islatzen dituen mapa, espainiar Estatukoa. Hego Euskal Herrian hurbildu dugu mapa, eta halaxe ekarri dugu hona:
Gaindegiak Iparraldeko ekonomia eta gizarte alorrean mugaz gaindiko lankidetzan engaiatutako 6 eragile elkartu ditu mahai inguru batean Iparralde eta Hegoalderen arteko lankidetzaren inguruan eztabaidatzeko. Zer behar du Iparraldek Hegoalderekin? Galdera hori abiapuntu izanda, Jean Michel Larrasquet (ESTIA), Peio Olhagaray (Baionako Merkataritza Ganbara), Mixel Berhokoirigoin (EHLG), Amaia Fontan (LAB), Mitchel Etchebest (Artzainak Taldea eta Mauleko Auzapeza) eta Jose Luis Aizpuruk (Euskal Irratiak) hitza hartuko dute Eguzki Urteagaren (EHU) gidaritzapean.
Tenperatura altuak dauzkagu gaur Euskal Herrian. Iragarpenen arabera ez dugu horrenbesteko beroa izango datozen egunotan, baina beroak eta eguzkia segurtasunik gabe hartzeak osasunean duten ondorioak ekiditeko gomendioak uda osorako baliagarriak direlakoan, hona ekarri ditugu horietatik zenbait. Testua Gurutze Gorriak Vichy laborategiaren eta Sendagaigile Elkarteen Kontseilu Orokorraren laguntzarekin egindako liburuxkatik atera dugu, kanpainarentzat lagungarri izango delakoan.
Euskaltroll da blog anonimo bat, aktualitate politikoaren inguruko txantxak egiten dituena irudi muntaiekin, bideoekin eta baita rage euskaldunekin. Hauteskundeen ondoren, adibidez, Don Limpio garbigarriaren burusoilaren irudia aldatu eta Odon Elorza alkate ohiarena jarri zuen:
Ez dago egitaterik, interpretazioak baizik, eta hau ere interpretazio bat da (F.Nietzsche). Jainkoa hil denetik, mundutik kanpo ez dago ezer, ez begirale pribilegiaturik, ez mundu objektiborik. Wittgeinsteinek zioenez (Tractatus), mundua nire mundua da; nire lengoaiaren mugak nire munduaren mugak dira; hortik kanpo ez dut ezer ulertzen, eta ez naute ulertzen; hortik kanpokoa metafisika da.
Espainian polemika edo haserrea piztu du Donostiako alkate berriak (Juan Karlos Izagirre, Bildu) udalbatzaren aretotik Espainiako erregeare erretratua kentzeko aginduak. Kontua da, legeak agindu egiten duela erretratuak pleno aretoetan egotea, baina salbuespen bat dago Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabarako. Hala ere, ABCn irakurri dugu salbuespen hori ez dela aplikatzekoa kasu honetan...
Umeen zentzune etxean entzune diskoaren argitalpena arkeztuko da Igorren, Lasarte Aretoan, gaur, ekainak 24, iluntzeko 9etan. Proiektu honen protagonistak Arratiako herrietako eskoletako aitak eta amak dira. Euren ahotsetan dagoz grabatuta eskualdean Geure Berbategie proiektuaren barruan jasotako 21 ume-kanta.Tradizioa berri!
Albaola Itsas Kultur Erakundeak Euskal Herriko Itsas Aldizkaria sortu du sarean, Itsasotik begira izenekoa. Honekin batera Albaola.com web orri berria jarri du abian. Euskal Herrian itsas kulturaren normalizazioan eta jendarteratzean arraunkada bat gehiago.
Gaur da Gipuzkoako Ahaldun Nagusiaren hautaketa. Hasi da Gipuzkoako Batzar Nagusietan zerbitzu publikoek ez dute bideo-streaming-ik antolatu, baina DiarioVasco.com-ek hemen ematen du erretransmisioa. Eta hasi da, baina gaueko 21.00ak arte iraun dezake. Jarraian, espero daitekeenaren ordutegia.
Eguneraketa, 19.00: izan da bozketa, 23 botorekin, Martin Garitano, Gipuzkoako Ahaldun Nagusia.
Hemen bildutakook, Kontseilua, Sortzen-Ikasbatuaz, Ikasle Abertzaleak, Ikastolen Elkartea, LAB, ELA, STEE-EILAS, erakundeen eta Unibertsitate komunitateko hainbat irakasle, ikasle eta langileen ordezkaritza harturik, honako datu eta gogoeta hauek jakinarazi nahi dizkiogu iritzi publikoari, NUPeko euskarazko matrikulazioari dagokionez:
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kultura eta Euskara Departamentuak bereziki aspalditik eskaintzen ditu hainbat webgune interneten, hala nola: Koldo Mitxelena Liburutegia, GipuzkoaKultura.net edo Gipuzkoa 2.0 programapean garatu direnak. Hala ere, azken urteotan Internet erabiltzeko moduak asko aldatu dira, eta aukera berriak sortu dira erabiltzaile izatetik parte-hartzaile izatera pasatzeko eta baita sortzaile edo editorea izateko.
Urteroko elkargune interesgarria da Nonick, Interneteko aktualitateaz Euskal Herrian egiten den nazioarteko biltzarra, eta CodeSyntax aurten ere bertan izan da. Aurtengo edizioaren gaia izan da mugikorra, mobile mundua, eta zinez interesgarria iruditu zaigu.
Iaz hiriko Gazte Plana landu zenean, beste hainbat helbururen artean, honako hauek jaso ziren: gazteen euskararekiko konpromisoa eta euskara gizarte kohesiorako hizkuntza gisa ikustaraztea.
Ekainaren 27an eta 28an, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko zientzia- eta teknologia-arloko irakasleei zuzendutako mintegia egingo du Elhuyar Fundazioak , GARATU Programaren barruan. Izen-ematea doakoa da.
Berrikuntza prozesuan Jakintza Lehiakorrak dakartzan onurak ezagutzen diren arren, gaur egun informazioa jatorri eta iturri ezberdinetatik jasotzen denez, erakundeetan informazio gainkarga bat jasateko arrisku handia dago, horregatik erreminta egokiak erabiltzea komenigarria izaten da. Gure ustez informazio gainkarga mehatxu bat baino, aukera bat bezala ikusi beharko litzateke, horretarako etiketatze, iragazte eta taldekatze erreminta egokiak erabiltzen badira.
GEUREA EUSKAL HERRIA! leloa Euskal Herri osoan barza zabalduko den ohiu bilakatu nahi dugu. Herriz herri eta jairik jai zabalduko dugu deiadarra. Deskargatzeko: GEUREA aldizkariaren lehen alea, irakurri.
Kilometroak 2011 Azpeitian ospatzen dela-eta, ekimen berria abiatu dute Interneten: klikmetroak.com. Herritarrek metroak hartuko dituzte, eta enpresa, merkatari eta elkarteek metro horiek diruz babestuko dituzte. Horixe da klikmetroak.com-en funtsa.
Argazkiak.org | Klikmetroak.com © cc-by-sa: codesyntax