Nafarroako euskararen sustapen erakundeek (tokiko 28 euskara zerbitzu, funtsean) antolatu dute Eranafarroa.eus, batez ere heziketan eta familia inguruan haurren euskalduntzea sustatzeko gomendioak biltzeko.
Eduki bat nabarmentzeko, dekalogo bat, 10 aholku euskaraz haztek, bost etxerako, eta bost etxetik kanpo. Denak ez ditugu kopiatuko, hona bina etxean eta etxetik kanpo, gainerakoak hemen irakur ditzakezue.
- Erabili hizkuntza jolasteko eta jolasa hizkuntza barneratzeko: aho korapiloak, jostailuak, onomatopeiak, haurren hizkera … Dena izan daiteke jolas, gozatu!
- Baliatu euskarazko kantuak etxeko edozein egoera festa bihurtzeko. Estresaren kontra, seme-alabekin dantza egin eta ozenki abestu! ERAn abesti zerrenda asko topatuko dituzu adinka sailkatuta.
- Aukeratu euskarazko eskaintza aisialdiko jardueretan. Haurrek eskolaz kanpoko jarduera askotan parte hartzen dute: kirola, musika, dantza, eskulanak, antzerkia … Aisialdia tresna hobezina da eskolan eskuratutako gaitasun linguistikoak garatzeko eta, bide batez, modu informalagoak bereganatzeko.
- Ezagutu euskarazko kultur eskaintza zabala, zure seme-alabentzat nahi adina aukera duzu-eta: antzerkia, zinema, musikalak, ipuin-kontaketak, zirkua, magia… ERAn 0-12 adin tarterako euskarazko jardueren agenda bikaina dugu! Ez egin planik bertan begiratu gabe!
Agenda horri begiratuta, hain zuzen, asteburu honetarako jarduera majo bat: Iruñeko Erresuma familian, Iruñean larunbatean (hilak 31) egiteko bisita gidatua.
Bisitatu Eranafarroa.eus. Twitterren eta Facebooken ere badaude.
Erantzun
Sartu