Teknologia albisteak

Googleko bilaketa emaitzetan lehena agertzea funtsezkoa da, bestela...

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-08-31 : 10:14

Backlinko izeneko Interneteko marketing enpresa batek 5 milioi bilaketaren gaineko azterketa bat egin du Google oinarri hartuta (bilaketa horiek 800.000 orritara bideratu dituzte erabiltzaileak). Ondorio nahiko ezagun batzuk berretsi ditu azterketak: kokapenaren garrantziaz bagenekien, baina emaitza orrian lehen posizioaren garrantzia uste zena baino inportanteagoa eta larriagoa dela ere agerian jarri dute. Hala ere, ohartxo bat gure ikuspegitik: ingelesezko merkatuan eta ingelesezko bilaketekin ari dira ikerketa honetan. Euskarazko termino eta bilaketekin, askoz errazagoa da zerbaitez informatzen baduzu, hori bilatzen duenak lehen kolpean zeu aurkitzea Googlen.

Irudi honetan agertzen den datua da deigarriena. Lehen posizioan agertzen den emaitzak eramaten ditu kliken ia herena (%31.7).

Googlek ordenagailuko interfazeak emaitzak hamarnaka ematen dituenez, lehen posizioak 10.ak baino 10 aldiz klik gehiago jasoko ditu. Eta 10.a dagoenak zortea dauka, ze bigarren orrira pasatzen diren erabiltzaileak oso gutxi dira. Googleren bigarren orritik zerbaoto klik egin diotetenak, bakarrik dira %0.78

Lehen orriko emaitzen artean, berriz, orriaren bigarren zatikoek garrantzia berdintsua dute. Hala ere, 7. posiziotik aurrera, postutxo bat eskalatzeak emaitza hobekuntza handia dakar:

Goiko irudiko kontrastearen arrazoi nagusia izan daiteke ordenagailu pantailako lehen bistadizoan ikusten diren emaitzak (5 edo) inportanteak direla: ez dugula scroll gehiegi egiten behintzat Googleko emaitza orrian.

Emaitza absoluto horietan, zerk eragin dezake beherago dagoenak klik gehixeago lortzeko? Hori ere aztertu dute, eta ingelesezko terminoekin egin dituzte aurkikuntza batzuk. Nolabait, clickbait teknikek funtzionatzen dutela erakutsi dute: galdera bat badu emaitzaren izenburuak, errazago egiten dugu klik amuan. Galdera zentzu zabalean definitu dute: ikurraz aparte, how, why, what, who hitzak dituzten esaldiak ere sartu dituzte.

Beste berba batzuekin ere egin dute datu-erauzketa. Ingelesezko marketinean badira power words esaten dieten batzuk, nonbait publizitatean begiak erakartzen dituztenak:

  • Secret
  • Powerful
  • Ultimate
  • Perfect
  • Best
  • Insane
  • Amazing

Baina hara! kasu hauetan, efektu negatiboa du hitz hauek erabiltzeak, klik gutxiago lortzen dituzte.

Facebook bezalako ingurune batean publizitate-hizkerak arreta deitzeko balio dezakeela uste dute ikertzaileek. Hortaz, power hitzak inportanteagoak izan daitezkeela han, baina ez ordea duk bilaketa bat aktiboki egiten dugunean: mesfidatiago ager gaitezke salmenta-saiakera ebidenteegi batekin.

Ikerketaren datuak zehatzago, hemen dituzue.

Gogoratu: hau ingelesezko orrietarako da. Euskaraz ez daude miloika orri lehen postuagatik borrokan, hortaz, SEO teknikek (bilaketetan kokatzeko estrategiek) ez dute hainbesteko garrantzirik.

Erantzun

Sartu