Teknologia albisteak

Orbis, Erroma inperialeko mapa interaktiboa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-08-20 : 11:05

Stanford-eko unibertsitateko sail batek Orbis sortu du, Erromako inperioaren mapa interaktiboa. Lusitaniatik Siriara, Mediterraneoko inguruak ageri dira mapan, Erromaren garaiko hiri nagusien izenekin. Ez hori bakarrik, Google Maps-ek bezala, "ibilbideak" markatzen dizkizu, zenbat emango lukeen Euskal Herritik Erromara joatea, adibidez.

Euskal Herrian hiri bakarra dago markatua, Pompelo (Iruñea), baina baskoien lurraldeko Calagurris ere har dezakegu agian bideak egiteko.

Bidaia kalkulatzeko, bideak aukeratu ditzakegu (bakarrik lurrekoak, edo itsasokoak, edo konbinazio bat) eta baita ere beste parametro batzuk, hala nola urtaroa. Baita ere kontsiderazio ekonomikoak, segun bidaia egiteko aberats ala txiro zabiltzan. Kalkulu bat egin dugu eta udan, garai hartan, Iruñetik 55 egun behar ziren Erromara iristeko lurrez, baina 20 bakarrik itsasotik, Tarracotik igarota.

Beste bisualizazio batzuk ere eskaintzen ditu mapak, ez distantzia errealetan oinarritua, baizik eta sarearen erraztasun printzipioan, hala nola hau:

Orbis erabiltzeko, adi: ez dabil Firefox eta Edge nabigatzaileetan, bai Safari eta Chromen.

Erantzun

Sartu