Teknologia albisteak

Kiwibot ustezko errekadista robotikoek gidariak dauzkate

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-08-31 : 08:58

Akaso ikusiko zenituzten azkenengo hilabeteotan, han edo hemengo bideotan. Kiwibot izeneko robot batzuk errekaduak egiten gizakientzat. Garraio funtzioak besterik ez, baina ustez autonomoak omen ziren Kiwi markako gailuak. Hala ere, udan jakin da: ez dira guztiz autonomoak, urrutiko gidariak dauzkate gailuek Kolonbian, orduko bi dolar irabazten.

Azkenean, robotika eta adimen artifizialaren aurrerapen bat zirudiena, Glovo edo Deliveroo bezalako negozio baten antzeko zerbait da.

Kiwi Campus izeneko enpresak teknologia aurreratu bat erakusten du bere webgunean, baina han ez zetorren ezetz "atzean" gidari humanoak ere bazeudela.

Enpresak oinarria Kolonbian dauka, baina teknologia baino gehiago ere badauka Kolonbian: gidariak ere bertan daude. Hala nola Afganistan bonbardatzen duten droneak guztiz autonomoak ez diren (gidariak dauzkate telematikoki konektatu Estatu Batuetako base militarretan), Internet bidez Kiwi robotak urrutitik gidatzen dituzten pertsonak ere badaude, orduko 2 dolar irabazten. Gidatze-ariketetan, dena den, ba omen dago elementu autonomo bat, ze aginduak 5 edo 10 segunduero iristen dira Kolonbiatik robotetara.

Oraingoz esperimento hau Estatu Batuetako puntu bakarrean ari da garatzen: Berkeley unibertsitate kanpusean, Kalifornian, San Frantzisko badiaren ezkerrealdean. Ingurune laua da, espazio zabalak oinezko eta robotak ibiltzeko, eta janari-edariak erosi eta banatzeko puntu askorekin. Orain jakin denarekin, kanpus honetatik haratago zabalduko ote den enpresa, ikusteko dago.

Hortaz, robot hauek behintzat ez diete kenduko lana gizakiei. Baina, aldiz, behar duten gizaki-lana oso gaizki ordaindua dago.

Informazio gehiago, hemen.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago