Teknologia albisteak

Literatura mintegi feminista Hernanin

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-09-01 : 16:11

Emakumeen euskal literatura ikuspegi feministatik tailerra eskainiko du Kattalin Minerrek irailaren 17tik aurrera Hernanin. Minerrek berak azaldu duenez, «euskal, eta zehazki, euskerazko ema­ku­me idazleen lan garaikideak ikuspegi feminista batetik ira­kurtzeko tailerra izango da hau. Helbu­rua da euskal emakume idaz­leak ezagutaraztea, eta egun garatzen diren kezka, diskur­tso eta proposamenak denen artean hausnartzea eta ho­riek, genero ikuspegi eta ikus­pegi feminista batetik irakur­tzea».

Lau saiotan egingo da mintegia, eta saio bakoitzean liburu bat landuko dute partehartzaileek. Saioak 19:00etan izango dira Hernaniko udal liburutegian.

Izen-ematea (16 urtetik aurrerakoentzat) aurrez egin behar da Hernaniko Liburutegian bertan.

Hemen ikastaroari buruzko txostena (PDF).

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago