Teknologia albisteak

Hizkuntzen teknologien biltzar bat Bilbon irailean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-08-25 : 11:34

Irailaren 24tik 27ra bitartean, Hizkuntza Naturalaren Espainiako Elkartearen Nazioarteko 25. Biltzarra egingo da. Euskal Herriko Unibertsitateko Aholab eta Ixa ikerketa-taldeek antolatuta, Bilboko Bizkaia Aretoan izango da.

Biltzarraren helburua da eztabaida eta komunikazio foro bat eskaintzea, komunitate zientifikoak eta enpresak Hizkuntza Naturalaren Prozesamenduaren arloko ikerketa lanak eta aurkikuntza berrienak aurkezteko aukera izan dezaten. Halaber, kongresuak aplikazio errealen aukera berriak eta I+G-ko proiektuak ere aurkeztu nahi ditu alor honetan.

Aurreko edizioetan bezala, kongresu honekin etorkizunean oinarrizko ikerketa-ildoak eta softwarea identifikatu nahi dira, merkatuaren beharrekin alderatzeko. Azkenik, biltzarra foro bat da, bereziki arlo horretan aktibo izan nahi duten profesional berriei zuzendutako ideiak trukatzeko.

Biltzarrarekin lotuta, beste pare bat topaketa ere izango dira Bilbon egun horietan:

  • Irailaren 25ean, Telekomunikazioen eta Informazio Gizartearen Estatu Idazkaritzaren (SETSI) partaidetza instituzionala aurreikusi da, Hizkuntzaren Teknologiak Bultzatzeko Planaren esparruan, Plan TL deitzen duena Espainiako Gobernuak.
  • 25ean bertan Tecnoling gauzatuko da, hizkuntza-industrien azken teknologia-berrikuntzak eta nobedadeak aurkeztea helburu duen hizkuntza-teknologia eta aplikazioen erakustaldia, industriaren eta enpresen parte-hartze handia duena. Besteak beste Langune euskal klusterrak parte hartuko du honetan.
  • Nazioarteko tesiak aurkezteko sinposio bat ere egingo da.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago