Teknologia albisteak

#eHumanitateak Jardunaldiko hitzaldien bideoak sarean ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-08-18 : 09:49

Humanitate digitalak: aukerak, erakundeen rol berriak eta elkarlana jardunaldia egin zen ekainaren 20an Bilbon, #UI47ko Udako Ikastaroen aurkezpen bezala. Aurkezpenean egon ziren Kepa Sarasola, UEUko zuzendaria; Andres Urrutia, Euskaltzain burua eta Iñaki Alegria, jardunaldiaren arduraduna. Jardunaldietan egondako hitzaldi guztien bideoak sarean ipini dituzte ikusgai

UEUk antolatzen dituen Udako Ikastaroetan izan zen eHumanitateak jardunaldia eta bertan izandako mahai-inguru eta hitzaldi guztiak online ikus daitezke dagoeneko. 

Jardunaldientan izan ziren, besteak beste: Rodrigo Agerri (UPV/EHU, IXA taldea), Montse Maritxalar (UPV/EHU, IXA, UEU), Joseba Abaitua (DU), Xabier Mujika (Berritzegune Nagusia), Moderattzailea: Mikel Iruskieta (UPV/EHU), Dorota Krajewska (Aziti Bihia taldea, UPV/EHU), Asier Sarasua (Ahotsak.eus, CodeSyntax), Iñaki Alegria (UEU), Joxean Apeztegia (Berria), Julen Orbegozo Terradillos (UPV/EHU), Xabier Landabidea (DU, UEU) eta Mikel Iruskieta (UPV/EHU).

Era ezberdinetako datu digitalen kudeaketak paradigma aldaketa ekarri du diziplina ezberdinetan, baina baita ere eragile sozial eta kulturaletan. Egun, gero eta aukera gehiago dago kudeatzeko jendartean sortzen diren datuak errealitateko esparru anitzetan (giza-jarduerak, klikak, testuak, irudiak eta soinuak, besteak beste) eta kantitate handiagoetan (big data), Konputazio Zientziei esker. Horrek eta diziplinartekotasunak ikuspegi enpirizista ekarri du Humanitateetako eta baita Gizarte-zientzietako komunitate askotan. Gero eta garrantzia handiago du ikerketa egiteko erabili diren datuak elkarbanatzea, ikerketak erreproduzitzeko edo, baita ikerketa hobetzeko eta zergatik ez ikerketa zalantzan jartzeko.

Arlo honetan, hasierako galdera digitalizazioak eta Konputazio Zientziek zertan lagun dezaketen aztertzea izan zen, baina egun galdera horren mugak ikusi ondoren, Humanitate Digitaletan bestelakoak dira egiten den galdera: Zentzua al du digitalki orain arte egiten ibili garena egiteak? Zer da digitalki soilik egin daitekeena? Esparru digitalean sorturiko giza-interakzioak nolakoak dira? Nola eragiten du digitalizazioak ikerketan bertan?

Hemen duzue ongi-etorria eta aurkezpena. Gainontzeko bideoak ere, esan bezala, sarean aurkituko dituzue

 

Erantzun

Sartu