Teknologia albisteak

Merkatua 948, sormenaren profesionalen topaketa Nafarroan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-08-18 : 15:12

948 Merkatua PRO sormen- eta kultura-industrietako profesionalen arteko topaketa bat da. 2019ko edizioa Iruñean izango da azaroan. Hitzaldiak, tailerrak, networking erako topaketak, bilera profesionalak... Halakoa izango dira Baluarte aretoan.

Topaketak diziplina anitzeko jarduerak eskainiko dizkie akreditatutako profesionalei, azaroaren 20, 21 eta 22an: arte plastiko eta bisualak, arte eszenikoak, edizioa, musikak, zinea eta telebista, diseinua eta beste sormen- eta kultura-industria batzuk. Sinergia, aurrerapen eta sendotze profesional zein ekonomikoak eragitea da helburua-

948 PRO izeneko topaketa profesionalaz aparte, 948 ART (erakustaldi artistikoak) ere izango da arratsaldeetan, Iruñeko hainbat espaziotan, aurtengo edizioak eredu funtsezkoago eta argiago baterantz egingo du. Eraldaketa horretan, prozesu eta neurri berriak ezarriko dira definizio artistiko eta profesionalaren berritzeari laguntze aldera.

Izena emateko, hemendik.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago