Teknologia albisteak

NASAk "Artemisa" misioa aurkeztu du: 2024an ilargia zapalduko du lehenengo emakumeak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-08-22 : 10:17

Duela hilabete bete ziren 50 urte gizakia ilargira iritsi zenetik (1969ko uztailaren 21ean). Bada, urteurren esanguratsu horren harira, NASAk Artemis misioa aurkeztu du: 2024. urtean beste tripulazio bat bidali nahi du ilargira, eta eskifaian emakumezko bat joango da, gutxienez. Orain arte 12 pertsonak zapaldu dute gure satelitea, guztiak gizonezkoak.

Apollo izenez bataiatu zuten gizakia ilargira eraman zuen 60. hamarkadako programa espaziala. Bada, duela egun batzuk Artemis misioa aurkeztu du NASAk. Apolo jainkoak arreba bikia zeukan, Artemisa, eta bere izena hartu du 2024an gizakia berriro ilargira eraman nahi duen misioak, oraingoan helburu garbi batekin: bidaia horretan gure satelitea zapalduko duen lehenengo emakumea joango da.

Esanahi bereziko izena da, gainera, Artemisa. Izan ere, Apolo eguzkiaren jainkoa den bitartean, Artemisa ilargiarena da. Hurrengo gizon-emakumeak ilargira eramango dituen kapsularen izena, berriz, Orion izango da, Artemisaren lagun izan zena. 50 urte geroago, baina azkenean emakume bat ere iritsiko da ilatargira. Orain arte 12 astronautak zapaldu dute ilargiaren lurrazala, guziak ere gizonak.

Data ere jarrio diote hurrengo hegaldiari: 2024. urtea. Hala ere, azkenaldian izan diren gora-beheren ostean, baliteke misioa zertxobait atzeratzea. 2017an iragarri zuen Trump presidenteak ilargira itzultzeko asmoa, baina orain arte ez da egon horretarako aurrekonturik. NASAren arabera 135.000 milioi dolar beharko dira programa martxan jartzeko, eta oraindik 10.000 miloi besterik ez dituzte lortu. Programa abiatzeko nahikoa izango omen da, eta #Moon2024 eta #WeAreGoing leloak abiatu dituzte NASAko ordezkariek. Kronograma bat ere aurkeztu dute euren webgunean, urrats nagusiekin, baina "saiatuko gara" modukoz beterik ere badaude testuak, eta  ikusteko dago ea asmo horiek noiz gauzatuko diren.

Hala ere, asmoa garbia da, ez bakarrik 2024an ilargira itzultzea, baita ilargian estazio espazial txiki bat ezartzea ere, 2030ean Martera iristeko helburuarekin.

 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago