Teknologia albisteak

Udaberriko Fedifesta antolatu dute ostegunerako

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2025-03-31 : 10:17

Udaberriko Fedifesta, euskal fedibertsoa ulertzeko eta saretzeko topaketa ludikoa antolatu dute, Errenteriako Torrekua zentroan izango da, apirilaren 3an, osteguneraekin 17:00ak eta 19:00ak artean.

TEKS elkarteak antolatu du topaketa Oarsoaldeko Hitzan irakurri dugunez. “Informazioa modu garden eta zuzenago batean partekatzeko”, sare sozial korporatiboen alternatiba etiko eta deszentralizatua gisa aurkezten da Fedibertsoa, non erabiltzaileek kontrol handiagoa duten, alderatuta gailendu diren gainerako sare sozialekin. 

Egitarauaz ez da asko aurretatu, baina TEKSeko Beñat Irasuegik emango ditu Fedibertsoaren gaineko azalpenak. Ekimen sorta batean lehena ere izango dela adierazi dute TEKSekoek, eta fedibertsoa sustatzeko ekimenak antolatuko dituztela, "jendeari bere abantailak ezagutarazteko eta komunikazio bidezkoago bat bultzatzeko”.

Topaketaren egoitza, Torrekua, Errenteriako dorretxe zahar bat da (Orereta 7 da helbidea), erakundeek berriztu dutena zenbait ekimen digital bertan ostatatzeko.

Erantzun

Sartu