Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen jarduna

5

Marmotaren Eguna... edo Hartzaren Eguna!

Luistxo
2025-02-02 : 08:21

Gaur, otsailak 2, da Marmotaren Eguna. Punxsutawney-n, Pensilvanian, jakina. Zinetik ezagutzen dugu askok ohitura hau, eta asmakizun amerikar moderno bat dela pentsatzen nuen nik gaur goizera arte. Baina, lagun batek esan dit: Euskal Herrian ere baditu aurrekari edo paraleloak kontu honek. Kandelaria eguneko kontuak...

Argia Sariak 2025: Palmares osoa

Sustatu
2025-02-01 : 10:30

Atzo jakinarazi genuen nola “Oroibidea” artxiboak eta oroitzapen guneak irabazi duen 2025eko Interneteko Argia Saria. Gainerako saridunen berri jarraian.

Hala Bazan: 40 ipuin, 6 kontalari, podkast bat

Sustatu
2025-02-01 : 08:29

Naiz Irratiaren ekimenez, Hala Bazan podkasta sortu dute, eta tradizio ezberdineko Euskal Herriko 40 ipuin entzungai daude jada. Ander Edo, Ane Gebara, Amaia Elizagoien, Dorleta Kortazar, Ixabel Agirresarobe eta Joxemari Carrere ipuin kontalariek hartu dute parte eta Euskal Herriko herri ezberdinetan bildutako ipuinak, kondairak, mitoak, eta bestelakoak aurkituko dituzue bertan.

Oroibidea: Interneteko 2025eko Argia Saria

Sustatu
2025-01-31 : 17:18

Oroibidea, Nafarroako gerra zibileko eta frankismok biktimen artxibo digitala, izan da 2025eko Interneteko Argia Saria  jaso duena, gaur egin den euskal komunikazioaren ospakizun honetan, Argia Sarietan. Nafarroako Gobernuaren ekimena da Oroibidea, Nafarroako Memoriaren Institituak kudeatzen du, 2020an sortu zen eta webgune gisa eguneratu zen 2024ko apirilean, beste iturri batzuetako datuen integrazioarekin.

Zuzenekoan pixkat huts egin digu Deepseek-ek, ai ai ai...

Sustatu
2025-01-30 : 16:42

Twitchen eta Segura Irratian zuzenekoan jardun duguDeepseek-ekin galde-erantzunak egiten, baina ez zaigu hain ondo irten. Euskaraz badaki, eta gaitasun ikaragarriak ditu AA berri honek, baina motz geratu gara hori erakusteko orduan. Hala ere, testetan ondo ibili zaigu zuzenekoa baino lehenago, zin dagizuegu!! (jarraian frogak). 

Pertsonalki instala daitekeen Deepseek nekez arituko zaizu euskaraz (oraingoz)

Sustatu
2025-01-29 : 09:10

Deepseek adimen artifizial (AA) txinatarra oso ondo dabilela euskaraz erakutsi genizuen atzo. Eta bere abantaila batzuk gainetik azaldu, baliabide aldetik askoz gutxiago kontsumitzen ahal dela, eta libreki deskargatu eta instala daitekeela. Alde honetatik, zehaztapen batzuk gaurko artikuluan. 1.5B eta 8B bertsioak martxan ikusi ditugu ordenagailu arrunt batean, eta ez dira gauza euskaraz erantzuteko. Hala ere, gure aburuz, Deepseek-en etorrerak sortutako lurrikara ez da irudipenezkoa bakarrik, benetakoa baizik, eta euskararen alorrean ere izango da eraginik.

Mintza Lagun Dialogos hitzaldi sorta Donostian, Mariasun Landa bihar

Sustatu
2025-01-29 : 08:29

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura sailak antolatutako ‘Mintza Lagun Diálogos’ zikloaren bigarren edizion egingo da aurten. Ezagutzan, hausnarketa kritikoan eta eztabaidan sakontzeko saioak dira, eta gai baten inguruan garatuko da aurtengo hitzaldi sorta: "Hiri garaikideak dituen erronkak". Mintzaldien parte, bihar osteguna, hilak 30, Mariasun Landa hizlari, ‘Barne bestiario ttipia’ saioa eskainiko du.

Deepseek AA txinatar harrigarria (eta bikaina euskaraz)

Sustatu
2025-01-28 : 09:27

Albiste bihurtu da Deepseek adimen artifizialeko sistema txinatarra azken egunetan. Zabaldu denez, eredua askoz merkeagoa da garapenean eta kontsumoan, baina Claude edo ChatGPT iritsi diren mailara jauzi bat egin du. Gainera, lizentzia libre eta doakoaz banatu dute erabiltzeko. Eta guk konprobatu dugunez, primeran dabil euskaraz.

Taupada jardunaldiak, ostegunean Bilbon

Sustatu
2025-01-27 : 09:55

Euskaltzaleen Topaguneak urtero izan ditu jardunaldiak euskalgintzaren egunean, eta orain ere bai, Topagunea bilakatu delarik Taupa Mugimendua: Taupada jardunaldiak izen berriarekin. Aste honetan da hitzordua, urtarrilaren 30ean, 9.30etatik 14.15etara Bilboko Berrikuntza Fabrikan. Leloa edo motiboa da: "Milaka aktibatuko bagina, zertarako gai izango ginateke?"

Zuzenekoan berriz Trump aipagai (azken aldia balitz gaitzerdi!)

Sustatu
2025-01-25 : 08:55

Joan den asteko zuzenekoan begiratu genion Trumpen agintaldi berriari, ikuspegi teknologiko batetik ahal bazen. Eta bai, agintaldiak bidea hartu duenean izan dira albiste teknologikoak (eta beste batzuk, bereziki kezkagarriak), tratatu ditugunak aste honetako zuzenekoan, Twitchen eta Segura Irratian. Era berean, erlazio pixkat ere badu eta, urrutikoa den arren, Tokikom-ek Mastodon sarea erabiltzeko sortu duen TKM.eus sareaz hitz egin dugu.

Olatz Arbelaitz informatikaria PuntuEus Fundazioaren lehendakari berria

Sustatu
2025-01-24 : 08:16

Puntueus Fundazioaren patronatuak Olatz Arbelaitz Gallego izendatu du Fundazioaren lehendakari. Iñaki Goirizelaiaren lekukoa hartu du, Fundazioaren lehendakaritzan eta baita EHUren ordezkari gisa, informatika irakaslea baita bertan. Iñaki Gorizelaia zortzi urtez izan da Puntues Fundazioaren lehendakaria eta abenduan jakinarazi zuen bere etapa amaitutzat jotzen zuela eta lekukoa pasatzeko garaia iritsi zela. 

Ikergazte 2025: proposamenak bidaltzeko epea ireki da

Sustatu
2025-01-23 : 11:33

IkerGazte UEUk bi urterik behin antolatzen duen diziplinarteko kongresua da, eta aurten tokatzen da 6. edizioa: Maiatzaren 28, 29 eta 30ean egingo da, Bilboko Euskalduna Jauregian. Dagoeneko zabalik dago artikuluak bidaltzeko epea, adi, otsailaren 17ra arte. IkerGazteren helburua da euskal ikertzaile gazteek elkar ezagutzea, goi-mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea eta ikerketa horien emaitzak zabaltzea.

Emakumeak Zientzian: egitarau zabal bat otsailean

Sustatu
2025-01-22 : 17:31

Emakumeak Zientzian ekimenaren 9. edizioa izango da otsailean, eta 60 ekintza baino gehiagoko programa zabal bat prestatu dute. “Hazia erein” leloa hautatu dute aurten, nabarmentzeko zientzian berdintasuna lortzeko bidean ekintza txiki bakoitzak aldea nola markatu dezakeen azpimarratuz.

TeknoTrump albisteak: Oligarkekin bat, Stargate AA ekimena, eta TikTok luzapena

Sustatu
2025-01-22 : 09:34

Donald Trumpen agintaldia hasi da politika atzerakoiak ezartzen woke edo DEI izan daitekeen guztiaren kontra, eta baita neurri teknologikoak iragarriz. Lehen unetik, karguaren zina egin zuenetik, teknologiako erraldoien buruak lehen lerroan egotea deigarria izan zen: bereziki Mark Zuckerberg (Meta), Jeff Bezos (Amazon), Sundar Pichai (Google), Elon Musk (X/Twitter, SpaceX, Tesla), eta pixkat atzerago Tim Cook (Apple). Eta izen horiek eta beren enpresak edo beste erraldoi batzuk lehen lerroan egongo dira politiketan ere, aginteko lehen eguneko erabakiek erakutsi dutenez.

Euskal Wikilarion Topaketa, urtarrilaren 25ean

Sustatu
2025-01-18 : 12:38

Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak urtarrilaren 25erako topaketa antolatu du, gaur zortzi, datorren larunbatean izango da: Euskal Wikilarion Topaketa 2025. Eibarren izango da Markeskua jauregian (UEUren ikastetxe eta egoitzan), eta goiz eta arratsaldeko egitaraua izango du. Ez da bakarrik bazkideentzako, wikilari zaletu guztientzat baizik, izena eman daiteke hemen (behean).

Tokikom-eko hedabideek TKM.eus Mastodon instantzia sortu dute

Sustatu
2025-01-18 : 10:30

Tokikomek, 78 euskarazko toki komunikabide batzen dituen taldeak, TKM.eus Mastodon instantzia sortu du, bere hedabide eta kazetarien kontuekin hornituta. Bertan kontuak sortzeko aukera mugatua da, Tokikomeko hedabideek eta haietan diharduten norbanakoak baino ez dira onartuko; baina bertako jarduna jarraituko daiteke, zuzeneko jario orokor honetan, eta bertako edozein kontu jarraitu dezakezu zuk zeuk ere, Mastodoneko edo Fedibertsoko kontu bat baduzu. 

HezkuntzArtea taldea sortu da EAEko Hezkuntza Sistemako burokrazia eta IKTen erabilera kritikatzeko

Sustatu
2025-01-17 : 10:03

HezkuntzArtea Irakasleen Elkargunea sortu du EAEko irakasle talde batek. Taldearen partaide den Tere Maldonado irakasleari Argian egindako elkarrizketa baten bidez eman dute ezagutzera euren burua eta beren erreibindikazioak: burokrazia itogarriarekin lan egiten dela ikastetxeetan, eta teknologia berrien erabilera ikasgelan iruzurra eta traba dela.

Zuzenekoan albiste teknologikoak: Donald Trumpen itzulera Etxe Zurira (?)

Sustatu
2025-01-17 : 08:25

Donald Trumpen itzulera Etxe Zurira albiste teknologikoa da, eta euskararekin zerikusia duena? Bai, horixe azaldu dugu Twitchen eta Segura Irratian aste honetako zuzenekoan. Inplikazio teknologikoak gertatzen ari dira, eta ez da kasualitatea aipatu dugun kanpainetako bat, Goazen Lagunok izenekoa (sare sozial toxikoak utzi eta Fedibertsora batzekoa) datorren asteleheneko dataz bultzatu izana, urtarrilaren 20a baita, San Sebastian eguna, Trumpen egun berria eta, agian batzuentzat, Twitter eta Instagram eta TikTok-eko azkena (TikTokekoa akaso, AEBetan guztientzat, bide batez!).

Bizkaiko Foru Aldundiko 77 lanposturi eragiten dien "epai euskarafoboa" salatu dute gaur Bilbon

Sustatu
2025-01-16 : 14:45

2025. urtean ere oldarraldi judizialak jarraitzen duela-eta, elkarretaratzea egin dute gaur Bilbon, Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean, Euskalgintzaren Kontseiluak eta LAB eta ELA sindikatuek. Oldarraldiko azken epaietako bat izan da kausa, Foru Aldundiko 77 lanposturen egonkortzean eragin baitute epaileek, euskara eskatzerik ez dagoela. Horrelako 500 lanpostu egonkortze edo eskaintza daude kolokan, auzibide desberdinetan. Bizkaiko Foru Aldundikoa bereziki larria izanik, adierazpen bat aurkeztu dute han euskal sindikatuek eta Kontseiluak.

 

TikTok kolokan Estatu Batuetan, eta beste app txinatar batzuk goraka bertan

Sustatu
2025-01-15 : 09:52

Hurrengo orduetan beste mugarri / super-albiste teknologiko bat espero da AEBetan. Jabego txinatarrareko TikTok sare sozial edo bideoen biltegiaren AEBetako operazioa etenda gera daiteke, edo agian norbaitek erosiko du (eta Elon Musk omen da hautagai nagsia). Igandean, hilak 19, desager daiteke TikTok estatubatuarren pantailetatk. Hurrengo egunean Donald Trump presidente izendatuko dute, auziak inplikazio geopolitiko eta globalak izango dituelarik, munduko bi indar ekonomiko handienak izanik Txina eta AEB. Bitartean, patadoxikoki, beste bi app txinatar ari dira instalatzen estatubatuarrak badaezpada, RedNote eta Lemon8.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››