Emakumeak Zientzian ekimenaren 9. edizioa izango da otsailean, eta 60 ekintza baino gehiagoko programa zabal bat prestatu dute. “Hazia erein” leloa hautatu dute aurten, nabarmentzeko zientzian berdintasuna lortzeko bidean ekintza txiki bakoitzak aldea nola markatu dezakeen azpimarratuz.
Hasiera ekitaldia otsailaren 6an egingo da Bilbon. Bertan, bideo bat aurkeztuko da, testigantza gehiago partekatuko dira, eta boluntario guztiak eta erakunde batzuetako ordezkariak elkartuko dira. Ekitaldi horretan, Maitena Salinasek Emakumek Zientzian ekimenaren hazia nola sortzen den erakutsiko du, hainbat eragileren parte-hartzearekin.
Gero, batik bat otsailaren 7tik 14ra bitarteko astean egingo dira Emakumeak Zientzian 2025 ekimeneko jarduerak. 60 ekintza baino gehiagoko egitaraua hemen kontsulta daiteke. Programa zabala eta askotarikoa diseinatu dute, ekintza kolektibo txikiek, denboran zehar irauten dutenek, eragin eraldatzailea sortzen dutela azpimarratzeko. “Zientzialari baten lanetik hasi eta neskato batengan pizten den jakin-minaren txinpartaraino, ekarpen bakoitza aldaketa erreal, sakon eta jasangarri bat elikatzen duen hazia da”, azaldute dute Emakumeak Zientzian ekimenaren antolatzaileek asteartean Bilbon emandako prentsaurrekoan.
Egitarauan azpimarratzeko:
Dagoeneko irekita dago ekintzetan izena emateko epea EmakumeakZientzian.eus webgunean.
Erantzun
Sartu