Puntueus Fundazioaren patronatuak Olatz Arbelaitz Gallego izendatu du Fundazioaren lehendakari. Iñaki Goirizelaiaren lekukoa hartu du, Fundazioaren lehendakaritzan eta baita EHUren ordezkari gisa, informatika irakaslea baita bertan. Iñaki Gorizelaia zortzi urtez izan da Puntues Fundazioaren lehendakaria eta abenduan jakinarazi zuen bere etapa amaitutzat jotzen zuela eta lekukoa pasatzeko garaia iritsi zela.
Olatz Arbelaitz Gallego (Errenteria, 1970) Informatikan lizentziaduna eta doktorea da. 1995etik EHUko Informatika Fakultateko irakaslea eta ikertzailea da, gaur egun Irakasle Osoa da. ALDAPA ikerketa taldeko zuzendarikidea da, eta bertan Adimen Artifiziala Osasunean eta Ikasketa Automatikoko Eredu esplikagarriak eta bidezkoak lantzen ditu. Hainbat urtez fakultateko zuzendaritza-taldeko kide izan da, eta une honetan, Berdintasun Batzordeko eta EHUko Ikerkuntza, Garapen eta Berrikuntza Batzordeko kidea da. Teknologia arloan emakumeen presentzia aregaotzeko eta ikusgarri egiteko ekintzak ere bultzatzen ditu. Esate baterako, "Emakumeak Zientzian" ekimenaren koordinatzailea da. Halaber, UEUko Informatika saileko sailburua izan da urtetan, eta azken aldian Ikergazte kongresuko koordinatzailea da.
Arbelaitz hitz batzuk zabaldu ditu PuntuEus-ek ohar batean:
"Beti jarraitu izan dut PUNTUEUS proiektuaren ibilbidea. Amets izan zenetik gaur egun den proiektu sendo eta finkaturaino, uste izan dut herri bezala esparru digitalean presentzia izateko ezinbesteko proiektua zela. (...) Proiektuak duen osasun ona mantendu eta euskal gizarte digital hobea garatzen laguntzea da nire helburua”.
Zorionak Olatz!
Erantzun
Sartu