Teknologia albisteak

Taupada jardunaldiak, ostegunean Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2025-01-27 : 09:55

Euskaltzaleen Topaguneak urtero izan ditu jardunaldiak euskalgintzaren egunean, eta orain ere bai, Topagunea bilakatu delarik Taupa Mugimendua: Taupada jardunaldiak izen berriarekin. Aste honetan da hitzordua, urtarrilaren 30ean, 9.30etatik 14.15etara Bilboko Berrikuntza Fabrikan. Leloa edo motiboa da: "Milaka aktibatuko bagina, zertarako gai izango ginateke?"

Tauparen iritziz, "euskararen alde egotetik harago euskararen alde eragingo duten herritarrak aktibatzea ezinbestekoa izango da euskarak aurrera egin dezan". Begirada horrek planteatu zuten Taupa izen berria hartzea, eta orain Taupada jardunaldietara begira, honako galderak erantzuten saiatzeko antolatu dute Bilboko topaketa:

  • Zer lortzeko gai ginateke milaka euskaltzale ahaldunduta, aktibatuta eta saretuta bageunde?
  • Zergatik aktibatuko dira milaka euskaltzale?
  • Non aktibatu genitzake euskaltzaleok?
  • Nolako gobernantza eredua beharko luke milaka herritarrez osatutako sareak?

Hauxe da egitaraua.

  • 09:30 Ate irekiera eta harrera
  • 9:45-10:00 Hasiera: Irekiera ekitaldia
  • 10:00-10:40 Bilkura kolektiboen eta batasun emozionalaren eragina gizarte ongizatean.
    • Jon Zabala Arando | Gizarte Psikologiako doktoregaia eta EHUko “Kultura, Kognizioa eta Emozioa” ikertaldeko kidea.
  • 10:40-11:25 Irakaslegaiak euskararen eragile aktibo: unibertsitatea esperimentaziorako testuinguru.
    • Letizia García Fernández eta Eneritz Garro Larrañaga | Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea | Mondragon Unibertsitatea.
  • 11:25-12:00 BIZI Mugimendua: klima-aldaketaren eta injustizia sozialaren aitzinean herritarrak aktibatzen.
    • Xabier Harluxet | BIZI Mugimendua
  • 12:00-12:30 Atsedena
  • 12:30-13:15 NItik GUra: saretze eredu berriak.
    • Igor Ahedo Gurrutxaga | Parte Hartuz Ikerketa Taldea EHU
  • 13:15-14:15 Mahai ingurua: TAUPA Mugimendua | Aktibazio ildo berriari begirada
  • 14:15 Itxiera

Izena emateko, hemendik.

Erantzun

Sartu