Atzo jakinarazi genuen nola “Oroibidea” artxiboak eta oroitzapen guneak irabazi duen 2025eko Interneteko Argia Saria. Gainerako saridunen berri jarraian.
Ikus-entzunezko Argia Saria: EITB Kultura telebista saioak jaso du, "euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik." Saria jaso zuten Leire Ikaranek eta Kerman Diazek, Berde produkzioak ekoiztetxearen izenean.
Prentsako Argia Saria: Irutxuloko Hitza, aurten 20 urte beteko dituen hedabidea. "Eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik", saritu du Argiak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch, Beñat Parra eta Xalba Ramirezek jaso zuten saria.
Entzunezko Argia Saria: BaDA!bil, Durangoko Azokaren podkasta, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podkastaren azken sasoia, abenduan, kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahainguruz egon zen osatua. . Saria jaso zuten Amets Aranguren aurkezleak eta EITBko irrati eta audio zuzendari Maite Goñik.
Urteko kanpaina onenaren Argia Saria: Altxa Burua, ikastetxeen mugikorrak kentzearen aldeko guraso taldeen ekimenagatik. Taldeko Miren Ros eta Izaskun de Miguelek jaso zuten saria.
Merezimenduzko Argia Saria: Ene Kantak, urte batzuez gaztetxoen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik. Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso zuten saria.
Eta esan bezala, Interneteko Argia Saria izan zen Oroibidearentzat.
Kronikak, bideoak eta abarrak, Argiaren webgunean.
Erantzun
Sartu