Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura sailak antolatutako ‘Mintza Lagun Diálogos’ zikloaren bigarren edizion egingo da aurten. Ezagutzan, hausnarketa kritikoan eta eztabaidan sakontzeko saioak dira, eta gai baten inguruan garatuko da aurtengo hitzaldi sorta: "Hiri garaikideak dituen erronkak". Mintzaldien parte, bihar osteguna, hilak 30, Mariasun Landa hizlari, ‘Barne bestiario ttipia’ saioa eskainiko du.
Egitaraua honako hau da:
(egiazki duela bi aste hasi zen, eta zerrendako lehena pasatua da, barkatu lehenago informatu ez izana)
- Urtarrilak 16 izan zen, Juan Bordera idazle eta aktibistaren eta Azahara Palomeque klima aldaketan espezializatutako kazetariaren eskutik, El clima contra la ciudad: política y economía para la supervivencia climática izenburupean.
- Urtarrilak 30. Mariasun Landa idazlak ‘Barne bestiario ttipia’ saioa eskainiko du, idazleek euren barne mundua nola jorratzen duten eta irudimenetik inguruko mundua nola itzultzen duten azalduz.
- Otsailak 18. David Garcia Asenjo eta Nuria Prieto arkitektoak: La arquitectura ante los retos del calentamiento global. Zein materialekin, zein diseinurekin eta zein egiturarekin egin ahal izango diogun aurre hobeto klima aldaketaren erronkei.
- Otsailak 20. Javier Etxeberria Ezponda idazle eta filosofoa: Colonizaciones tecnológicas de las ciudades.
- Martxoak 13. Clara Jimenez Cruz eta Javier Salas kazetariak: El imperio del bulo: ¿Por qué no nos creemos a la ciencia?. Zientzia-ezagutzaren aurrean dagoen eszeptizismo eta negazionismoa mintzagai.
- Martxoak 20. Osasun mentalean aditua den Silvia Garcia hizlari: Salud mental: visibilización, redes de apoyo y ciudadanía,. Gaur egun estigma soziala eta segregazioa eragiten jarraitzen duen gai honi buruz hitz egingo du Garcia bere bizipenetatik abiatuta.
- Apirilak 8. Vivir del turismo y morir del turismo izenburuko mintzaldia iragarri da.
- Maiatzak 6. Josu Iztueta bidaiaria eta Ander Izagirre kazetari eta idazlea Turistak, bidaiariak: nola jokatzen dugu besteen etxean.
- Maiatzak 22. Ramon Andres poeta eta saiakerahilea. El silencio a un paso del mundo. Hirietako zarataren arazoa izango du hizpid.
- Ekainak 5. Laura Fernandez idazlea eta Desiree de Fez zine kritikaria: ¿Por qué la ficción prefiere destruir el mundo que reformarlo?
Saio guztiak Donostiako Alde Zaharreko Santa Teresa Komentuko areto nagusian izango dira, 19:00etan, egun Koldo Mitxelena Kulturunearen egoitza den tokian.
Erantzun
Sartu