Teknologia albisteak

Joxe Aranzabal

Erabiltzailearen aurpegia

I live in Elorrio, Basque Country. I work in Mondragon University, at the Humanities & Education Faculty (HUHEZI). Faroa is the name of my blog

Erabiltzailearen artikuluak

1

Aurpegi-ezagutzaren teknologiak zure sexualitatea antzeman lezake

2018-02-13 : 08:48

Ikerketek erakutsi dute gizakiak gauza direla bereizteko homosexualak eta heterosexualak, itxuran soilik oinarrituta. Baina sekula ez da izan gaydar aparailurik hori egingo duenik, alegia, radar bat homosexualak antzemateko. Orain arte. Stanford Unibertsitateko ikertzaileek jakinarazi dute algoritmo bat sortu dutela, bereizteko pertsona gay eta heterosexualak, argazkiak erabilita. Dena aurpegi-ezagutzaren teknologian oinarrituta.

Idazteko tresnak: Word-etik kanpo bada bizitza

2017-08-16 : 10:06

Karmele Jaio idazleak ariketa zaila egin du Berria egunkarian: erakutsi du zelan idazten duen, eta horretarako zelako baliabideak erabiltzen dituen. Bi bereziki: koaderno bat oharrak-eta egiteko, eta Microsoft Word testu-prozesatzailea. (Joxe Aranzabalen Faroa blogetik ekarria, haren cc-by-sa lizentziari esker).

Klitoris baten 3D modeloak sexu-iraultza ekar lezake

2016-09-18 : 11:49

Ikusita Frantziako ikasgela askotan ez dela ganoraz hitz egiten klitorisari buruz sexu-heziketaren barruan, Odile Fillod ikerlariak asmatu du modu bat errazteko azalpen horiek jendeari, izan irakasleak, izan pedagogoak, izan sexu-adituak. Asmatu du klitoris baten 3D modeloa, berezko tamainakoa, eta inprima daiteke edozein 3D inprimagailutan, Frantzian edo beste edonon.

1

Euskarazko gutunak itsasontzi kortsario batean

2015-05-19 : 10:25

1757ko apirilaren 4an, astelehena, Le Dauphin itsasontzi kortsarioa Baionatik irten zen 34 lagunekin Louisbourg aldera, garai hartan Frantziak Nova Scotian zeukan gotorleku eta portura, Kanadan. Printzipioz, bidaiak sei bat aste iraun behar zuen, baina bosgarren egunean hiru fragata britainiarrek harrapatu eta Portsmouth hirira eraman zuten Le Dauphin ontzia, eskifaia eta guzti. Halakoetan ohi bezala, ontzia enkantean saldu aurretik, epaiketa egin zen. (Artikulu hau Faroan ere argitaratu da).

Jon Salaberri, HIESaren kontrako ekintzaile arrasatearra gogoan

2015-03-27 : 10:01

Jon Salaberri arrasatearrak hiru arazo zituen erabaki zuenean plazara irtetea bera bezalako hiesdunen alde: drogazalea izan zen, homosexuala eta hiesduna. Eta, gainera, gorria. Ez zen bisita txartelik onena XX. mende bukaerako Euskal Herria komentzitzeko HIESari aurre egin behar zitzaiola inor baztertu barik, are gutxiago gaixoak eurak. Hala ere, urte gutxian lan handia egin zuen, eta lagundu zigun hiesdunei beste modu batez begiratzen. Ordainetan, ahaztu egin dugu ia erabat. 2015eko Maiatzaren 10ean hogei urte beteko dira hil zela.

Azpidatzien erabilera MUtelebistan

2013-12-30 : 12:30

Azpidatzien erabileraz hitz egiten ari zela, joan den larunbatean Urtzi Urrutikoetxea kazetariak aipatu zuen Berrian zelan Mondragon Unibertsitateak  bi azpidatzi erabiltzen dituen bere telebista korporatiboan. MUtelebista 2010ean sortu zen, laugarren ikasturtea egiten ari da orain, eta hasieratik erabaki zuen bi azpidatzi erabiliko zituela bere emanaldietan, hartara betetzeko unibertsitatearen hizkuntza politika, non euskara den primus inter pares beste bi hizkuntza ofizialekin batera, gaztelania eta ingelesa. Esperientziak, oraingoz, emaitza onak eman ditu.

3

Googlek publizitatean erabiliko gaitu

2013-10-14 : 12:39

Joan den ostiralean, Googlek iragarri zuen “Shared Endorsements” programa, eta horren bidez, Kaliforniako enpresak gure izena, irudia eta komentarioak erabil litzake bere iragarkietan, oinarri hartuta Google + sareko ‘+1’ botoietan egindako kliketan, bertan utzi ditugun iradokizunetan, edo mapetan bilatu ditugun lekuetan. Era horretara, guri baimenik eskatu barik, Googlek iragarkiak erakutsiko ditu, eta bertan geu agertuko gara, geure onespena ematen produktu horiei. Zenbaiten iritziz, hori eginda Googlek marra gorri bat zeharkatu du.

12

Fagor, Espainiara begira

2013-09-27 : 11:16

Fagor Etxetresna Elektrikoen azken bideoak harritu egin nau, bertan Fagorren espainoltasuna aldarrikatzen baita ezin garbiago: “somos la única marca de electrodomésticos con capital 100% español”. Argi dago mezu horrekin Fagorrek Espainiako erosleak irabazi nahi dituela, baina kooperatibak ez du kontuan hartu merkatu globaletan inork gutxik erosten duela irizpide nazionalen arabera. Gainera, ikur eztabaidagarria aukeratu du, Ñ nabarmen bat, mezua indartzeko. Dena aintzat hartuta, uste dut Fagorrek huts egin duela bideoarekin.

2

Mayday: Amazonen laguntza tekniko berria

2013-09-26 : 10:31

Mayday zerbitzuaren bitartez, Amazonek pauso bat harago eraman nahi du laguntza teknikoa Kindle Fire HDX tableta aurkeztu berrietan. Botoi bat sakatuta beheranzko menu batean, erabiltzaileak bideo txat saio bat piztuko du Amazoneko laguntzaile batekin, eta honek aukera izango du erabiltzailearen tableta kontrolatzeko. Zerbitzu berria ez da agertuko Kindle Fire HD tableta apalagoetan.

1

Euskal tropela, dopina eta isiltasuna

2013-09-09 : 11:44

Nazioarteko tropelean txirrindulari askok aitortu dute dopatu zirela. Euskal Herrian, berriz, inork ez, nahiz eta hemen ere dopin kasuak izan diren. Zer dela-eta kontraste hori? Kultura kontua ote? Hori ere izan liteke, baina, nagusiki, uste dut gure arteko isiltasunak zerikusi handiagoa duela beste bi faktorerekin: gure artean txirrindularitza herri proiektu batekin identifikatu izana eta, bereziki, Espainiaren jokabidea.

3

Euskal tropela eta dopina

2013-08-28 : 12:14

Jakina da nazioarteko tropelak arazo asko eta handiak izan dituela dopinarekin. Baina Euskal Herrikoak? Zenbateraino izan dute gure txirrindulariek dopinaren eragina? Informazio hori ez dugunez inon aurkitu modu bateratuan, Internet arakatu dugu. Hemen daude emaitzak, urteen arabera sailkatuta.

HUHEZIk eta Hekimen taldeak hitzarmena sinatu dute

2013-06-27 : 17:49

Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak (HUHEZI) eta Hekimen taldeak --berau euskarazko herri ekimeneko hedabideek osatua-- elkarlanerako hitzarmena sinatu dute. Bi aldeak lankidetzan arituko dira ikerketa lanetan, euskarazko komunikabideen esparrua eta informazioaren kontsumo ohiturak aztertzetik abiatuta hedabide horien antolaketa egokienaren bila.

Komunikazioa erakundeetan aditu tituluaren 2. edizioa

2013-05-20 : 10:55

Mondragon Unibertsitateak “Komunikazioa erakundeetan” aditu tituluaren 2. edizioa prestatu du, zuzendua lanean diharduen jendeari eta lizentziadunei. 2013ko urritik hasita, ostegun arratsaldero emango da, Aretxabaletako campusean. Aditu titulua euskaraz emango da, MUren titulu propio gisa eta 9 hilabete iraungo du. Dagoeneko, zabalik dago aurrematrikulatzeko epea. Matrikulatzeko azken eguna, bestalde, irailaren 13a izango da.

 

1

Pornoa desmitifikatzen

2013-04-03 : 11:15

Zer gertatzen da etxean gurasoek ez dutenean sexuaz hitz egin nahi eta eskolak beldur direnean sexuaz berba egiteko ikasleekin? Gertatzen da askorentzat pornoa bihurtzen dela sexurako ikasbide ia bakarra. Baina pornoak oso patroi jakinak eta aldebakarrekoak erakusten ditu, begi-bistakoa baita pornoaren industria gizonek eta gizonentzat sortua dela. Hori dela-eta, Cindy Gallop marketin exekutiboak webgune bat sortu du, Make love, not porn, bertan desmitifikatzeko pornoak eskaintzen dituen estereotipoak.

Google+en beste baliabide bat: komunitateak

2012-12-11 : 12:49

Orain dela gutxi, Googlek beste baliabide bat gehitu dio Google+ sare sozialari: komunitateak. Edozeinek sor dezake komunitate bat, edo parte hartu beste norbaitek sortutakoan. Horretarako, nahikoa da Gmail kontu bat edukitzea. Nik egin dut aproba, eta komunitate bat sortu dut: Liburu digitalak. Xehetasun inportante bat: euskaraz ere badabil.

7

Lourdes Idoiagaren alde

2012-09-27 : 10:08

Bergarako Gaztetxea eredugarria izan da gauza askotan. Aurreko batean, berriz, zerbait negargarria gertatu zen han. Norbaitek jomugan ipini nahi izan zuen Lourdes Idoiaga Oñatiko alkate ohia, eta pankarta batean hauxe idatzi zuen, letra garbiz Lourdesen argazkiaren ondoan: “Zu zara erraustuko dugun 1. zaborra”. Hori jakin eta gutxira, Lourdes Idoiaga ospitaleratu behar izan zuten, ondoezik.

Euskal Kulturgintzaren Transmisioa: 4. edizioa

2012-09-12 : 11:14

Mondragon Unibertsitateak irailaren 30a arte dauka zabalik izena emateko epea Euskal Kulturgintzaren Transmisioa izeneko aditu tituluan. Euskal kulturako pertsonalitate ezagun askok parte hartuko dute Eskoriatzan 4. edizio honetan, tartean Bernardo Atxaga eta Ramon Saizarbitoria.

Zelan ordenatu egoki informazioa testuetan?

2012-09-10 : 11:15

Mitxel Kaltzakorta irakasle lekeitiarrak liburu bat argitaratu berri du, Zelan ordenatu egoki informazioa testuetan? (I), eta bertan irakasten du zelan ordenatu egoki informazio-elementuak, euskarazko testuak erraz eta ondo prozesatzeko. Horretarako, azalpen teorikoez gain, egileak 33 kazetari-artikulu darabil, ariketa praktikoekin batera, irakurleak barnera ditzan bertako ikasgaiak. Lekeitio, Markina-Xemein eta Ondarroako udalek diruz lagundu dute proiektu hau.

Mitxel Kaltzakortaren azken liburua

Irakasleak: hasi lantzen zuen on line ospea

2012-07-03 : 10:14

Berri ezin hobea irakasle eta ikertzaileentzat: curriculum sorgailu automatiko bat sortu da, ordezkatu dituena lege zaharreko CV guztiak. Ez harritu: Google da CV sorgailu hori, bertako bilatzailea. Zure izen-deiturak hor sartzea dagoeneko ez da egoa elikatzea soilik, eginbeharreko ezinbestekoa baizik.