HUHEZIk eta Hekimen taldeak hitzarmena sinatu dute
HUHEZIren izenean Nekane Arratibelek sinatu du, bertako dekanoak, eta Hekimen ordezkatuz, berriz, Iban Arantzabalek, Hekimeneko presidenteak. Hitzarmenaren arabera, berriz, honako eremu hauek landuko dira elkarrekin:
1. Ikerkuntza. Ikerketa lanak euskarazko hedabideen esparrua eta informazioaren kontsumo ohiturak aztertzeko. Gai hauek zehazkiago:
- Euskarazko hedabideen audientzia-neurketak
- Kontsumo joerak eta hedabide arloko berrikuntza
- Hedabide publikoen, ez publikoen eta administrazioaren arteko harremana
- Beste hizkuntza gutxitu batzuetan diharduten hedabideen praktiken azterketa
- Euskarazko hedabideei buruzko mintegi eta jardunaldien antolaketa
2. Praktikak. HUHEZIko ikasleek beraien praktikaldia burutzeko aukera izango dute HEKIMENeko hedabideetan; horrez gain, bi erakunde hauen intereseko komunikazio proiektuak jorratuko dituzte HUHEZIko ikasleek Goikolab ideia-laborategian.
3. Azpiegiturak. HEKIMENek doan erabili ahal izango ditu Aretxabaletako campuseko hainbat gela edo zerbitzu, beti ere aurretiaz baimena eskatuta eta erabilgarri dauden neurrian.
Hitzarmen hau indarrean egongo da sinatzaileek besterik erabakitzen ez duten bitartean. Bitartean, jarraipen batzorde bat izendatuko da, hitzarmenaren nondik norakoak aztertzeko.
Erantzunak kargatzen...