Joxe Aranzabal
I live in Elorrio, Basque Country. I work in Mondragon University, at the Humanities & Education Faculty (HUHEZI). Faroa is the name of my blog
Artikuluak
Aurpegi-ezagutzaren teknologiak zure sexualitatea antzeman lezake
Ikerketek erakutsi dute gizakiak gauza direla bereizteko homosexualak eta heterosexualak, itxuran soilik oinarrituta. Baina sekula ez da izan gaydar aparailurik hori egingo duenik, alegia, radar bat homosexualak antzemateko. Orain arte. Stanford Unibertsitateko ikertzaileek jakinarazi dute algoritmo bat sortu dutela, bereizteko pertsona gay eta heterosexualak, argazkiak erabilita. Dena aurpegi-ezagutzaren teknologian oinarrituta.
Idazteko tresnak: Word-etik kanpo bada bizitza
Karmele Jaio idazleak ariketa zaila egin du Berria egunkarian: erakutsi du zelan idazten duen, eta horretarako zelako baliabideak erabiltzen dituen. Bi bereziki: koaderno bat oharrak-eta egiteko, eta Microsoft Word testu-prozesatzailea. (Joxe Aranzabalen Faroa blogetik ekarria, haren cc-by-sa lizentziari esker).
Klitoris baten 3D modeloak sexu-iraultza ekar lezake
Ikusita Frantziako ikasgela askotan ez dela ganoraz hitz egiten klitorisari buruz sexu-heziketaren barruan, Odile Fillod ikerlariak asmatu du modu bat errazteko azalpen horiek jendeari, izan irakasleak, izan pedagogoak, izan sexu-adituak. Asmatu du klitoris baten 3D modeloa, berezko tamainakoa, eta inprima daiteke edozein 3D inprimagailutan, Frantzian edo beste edonon.
Euskarazko gutunak itsasontzi kortsario batean
1757ko apirilaren 4an, astelehena, Le Dauphin itsasontzi kortsarioa Baionatik irten zen 34 lagunekin Louisbourg aldera, garai hartan Frantziak Nova Scotian zeukan gotorleku eta portura, Kanadan. Printzipioz, bidaiak sei bat aste iraun behar zuen, baina bosgarren egunean hiru fragata britainiarrek harrapatu eta Portsmouth hirira eraman zuten Le Dauphin ontzia, eskifaia eta guzti. Halakoetan ohi bezala, ontzia enkantean saldu aurretik, epaiketa egin zen. (Artikulu hau Faroan ere argitaratu da).
Jon Salaberri, HIESaren kontrako ekintzaile arrasatearra gogoan
Jon Salaberri arrasatearrak hiru arazo zituen erabaki zuenean plazara irtetea bera bezalako hiesdunen alde: drogazalea izan zen, homosexuala eta hiesduna. Eta, gainera, gorria. Ez zen bisita txartelik onena XX. mende bukaerako Euskal Herria komentzitzeko HIESari aurre egin behar zitzaiola inor baztertu barik, are gutxiago gaixoak eurak. Hala ere, urte gutxian lan handia egin zuen, eta lagundu zigun hiesdunei beste modu batez begiratzen. Ordainetan, ahaztu egin dugu ia erabat. 2015eko Maiatzaren 10ean hogei urte beteko dira hil zela.
Azpidatzien erabilera MUtelebistan
Azpidatzien erabileraz hitz egiten ari zela, joan den larunbatean Urtzi Urrutikoetxea kazetariak aipatu zuen Berrian zelan Mondragon Unibertsitateak bi azpidatzi erabiltzen dituen bere telebista korporatiboan. MUtelebista 2010ean sortu zen, laugarren ikasturtea egiten ari da orain, eta hasieratik erabaki zuen bi azpidatzi erabiliko zituela bere emanaldietan, hartara betetzeko unibertsitatearen hizkuntza politika, non euskara den primus inter pares beste bi hizkuntza ofizialekin batera, gaztelania eta ingelesa. Esperientziak, oraingoz, emaitza onak eman ditu.
Googlek publizitatean erabiliko gaitu
Joan den ostiralean, Googlek iragarri zuen “Shared Endorsements” programa, eta horren bidez, Kaliforniako enpresak gure izena, irudia eta komentarioak erabil litzake bere iragarkietan, oinarri hartuta Google + sareko ‘+1’ botoietan egindako kliketan, bertan utzi ditugun iradokizunetan, edo mapetan bilatu ditugun lekuetan. Era horretara, guri baimenik eskatu barik, Googlek iragarkiak erakutsiko ditu, eta bertan geu agertuko gara, geure onespena ematen produktu horiei. Zenbaiten iritziz, hori eginda Googlek marra gorri bat zeharkatu du.
Fagor, Espainiara begira
Fagor Etxetresna Elektrikoen azken bideoak harritu egin nau, bertan Fagorren espainoltasuna aldarrikatzen baita ezin garbiago: “somos la única marca de electrodomésticos con capital 100% español”. Argi dago mezu horrekin Fagorrek Espainiako erosleak irabazi nahi dituela, baina kooperatibak ez du kontuan hartu merkatu globaletan inork gutxik erosten duela irizpide nazionalen arabera. Gainera, ikur eztabaidagarria aukeratu du, Ñ nabarmen bat, mezua indartzeko. Dena aintzat hartuta, uste dut Fagorrek huts egin duela bideoarekin.
Mayday: Amazonen laguntza tekniko berria
Mayday zerbitzuaren bitartez, Amazonek pauso bat harago eraman nahi du laguntza teknikoa Kindle Fire HDX tableta aurkeztu berrietan. Botoi bat sakatuta beheranzko menu batean, erabiltzaileak bideo txat saio bat piztuko du Amazoneko laguntzaile batekin, eta honek aukera izango du erabiltzailearen tableta kontrolatzeko. Zerbitzu berria ez da agertuko Kindle Fire HD tableta apalagoetan.
Euskal tropela, dopina eta isiltasuna
Nazioarteko tropelean txirrindulari askok aitortu dute dopatu zirela. Euskal Herrian, berriz, inork ez, nahiz eta hemen ere dopin kasuak izan diren. Zer dela-eta kontraste hori? Kultura kontua ote? Hori ere izan liteke, baina, nagusiki, uste dut gure arteko isiltasunak zerikusi handiagoa duela beste bi faktorerekin: gure artean txirrindularitza herri proiektu batekin identifikatu izana eta, bereziki, Espainiaren jokabidea.