Mondragon Unibertsitateak irailaren 30a arte dauka zabalik izena emateko epea Euskal Kulturgintzaren Transmisioa izeneko aditu tituluan. Euskal kulturako pertsonalitate ezagun askok parte hartuko dute Eskoriatzan 4. edizio honetan, tartean Bernardo Atxaga eta Ramon Saizarbitoria.
Aditu titulu hau Eskoriatzan egingo da, Gipuzkoan, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatean, urriaren 3an hasi eta 2013ko ekainaren 5a arte. Horretarako, asteazken arratsaldeak erabiliko dira, 15:00etatik 20:00etara.
MATRIKULA
Matrikularen kostoa 2.250 eurokoa da, hiru zatita ordaintzekoa, eta berau bi modutan egin daiteke::
IRAKASLEAK
Irakasle arituko diren aditu-arituen zerrenda, landuko dituzten gaien arabera sailkatuta:
EZAUGARRIAK
Aurreko hiru edizioetako emaitzak gogoan izanda, EKTren laugarren edizioari honako ezaugarri bereziok jarri nahi izan dira:
Ezagutza bildu
Ezagutza sortu
EKTn jasotakoa aberastu egin ohi dugu Sorguneak ikertegiaren bidez garatzen ari garen ikerketetan. Era berean, ikerketetan ageri zaizkigun desafioak ekarri egin nahi ditugu EKTra, horiei buruz iritziak jaso eta ekarpenak egiten jarraitzeko.
Ezagutza transmititu
HUHEZIko kideok izango gara aurreko edizioetan bildutako uztaren berri emango dugunak. Ikasgelan bertan zein nork bere bidetik sakontzen jarraitzeko bideak zabalduko ditugu. Ikasleen kezkei eta praktika-moduei argi egiteko helburua, azken finean.
Aditu, aritu eta ikasleen arteko hartu-emanaren berri ematen jarraituko dugu euskal hedabideetan. Izan ere, orain arte bezala: “Herri jakintza nahi dugu, eta jakintza herriarentzat nahi”.
Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi kulturgintza@mondragon.edu e-postara.
Erantzun
Sartu