Orain dela gutxi, Googlek beste baliabide bat gehitu dio Google+ sare sozialari: komunitateak. Edozeinek sor dezake komunitate bat, edo parte hartu beste norbaitek sortutakoan. Horretarako, nahikoa da Gmail kontu bat edukitzea. Nik egin dut aproba, eta komunitate bat sortu dut: Liburu digitalak. Xehetasun inportante bat: euskaraz ere badabil.
Zelan sortu komunitate bat
Google+ sarean baldin bazaude, konturatuko zara ezkerreko zutabean orain beste ikono bat agertzen dela, berde kolorekoa: komunitateak. Egin klik bertan, eta hainbat komunitate agertuko zaizkizu. Zaletasunen arabera, aukeratu bat. Argazkigintza aukeratu baduzu, hortik aurrera, parte hartuko duzu komunitate horretan argazkigintzaz antolatzen den elkarrizketan.
Bestela, komunitate bat sor dezakezu, nik egin dudan legez. Horretarako, egin klik “Sortu komunitatea” zerrenda berrian, goian eskuin aldean, eta Google+ek gidatuko zaitu. Erraza da. Kontuan izan, hala ere, xehetasun hauek:
Liburu digitalak
Larunbatean komunitate bat sortu nuen Google+ sarean: “Liburu digitalak”. Bertan nahiko nuke informazioa eta iritziak partekatu, batez ere euskal liburu digitalen inguruan, uste dut-eta esparru hori atzean geratzen ari dela.
Gai asko jorratuko ditugu komunitate horretan: irakurgailuak, eskubide digitalen kudeaketa, prezioak, formatuak, beste argitaletxe batzuen saioak, idazle indi edo independenteen ahaleginak…
Gonbidatuta zaudete, bai gai horien inguruan iritzia partekatu nahi duzuenok eta baita gai horien inguruan entzun eta jantzi nahi duzuenok. Ongi etorri!
Erantzun
Sartu