Teknologia albisteak

Palestinako filmak euskaraz ikusteko aukera (Hind-en Ahotsa / No Other Land)

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 09:42

Palestinako azken bi urte hauetako film entzutetsuenak eta inpaktu handiena egin dutenak, Hind-en Ahotsa eta No Other Land dokumentala, euskarazko azpidatziekin ikusi ahal izango dira emanaldi batzuetan datozen egunetan.

Hinden Ahotsa (Ṣawt Hind Rajab)

Hind-en Ahotsak kontatzen du Hind Rajab haurraren hilketaren kasua, Gazako inbasio israeldar genozidaren erdian oihartzuna izan duen kasua. Neskato haren izena daramam Hind Rajab Fundazioa saiatzen ari da azken bi urteetan gerrako kriminal israeldarrak judizialki jazartzen atzerrira doazenean, eta genozidioaren aztarna grafikoak eta bestelakoak dokumentatzen ere.

2024ko urtarrilean, azken gerra honetako laugarren hilabetean, Ilargi Gorriko boluntarioek larrialdi dea jaso zuten 6 urteko neskato bat auto batean harrapatuta zegoela. Hortik abiatzen da filma, zeina aktoreekin egina dago, baina Hind haurraren ahots grabatu benetakoa sartu zuten. Veneziako Zinemaldiaren aurtengo edizioko Epaihamaiaren Sari Nagusia jaso zuen filmak.

Euskarazko azpidatziekin ikusi daiteke datorren igandean, abenduak 7, 19:30etan Bergaran, Seminarixuan.

No Other Land (Beste Lurralderik Gabe)

No Other Land film dokumentala da. Zisjordania Israelek Zisjordania nola zapaltzen duen erakusten duena. 2025eko Oscarretan film dokumental onenaren saria jaso zuen. Zinegile arabiar eta judu konprometituen artean egina. Filma euskaratu da ekimen boluntario baten bitartez, a Elhuyar fundazioaren laguntzarekin aditu.eus baliatuz. Hemen azalpen batzuk. Goiko irudia filmeko pasarte batekoa da.

Dokumentala euskarazko azpitituluekin abenduaren 16an (asteartea) 19:00etan aurkeztuko dute Donostian, Tabakalera kulturguneko zinema aretoan

Erantzun

Sartu