
Hiritarren artean kultura zientifikoa sustatzea eta harenganako interesa piztea ezinbestekoak dira etorkizuneko erronka eta kezka nagusiei erantzun arduratsu bat emateko. Testuinguru horretan, behar-beharrezkoa dira zientziaren dibulgazioa eta komunikazio-ekimenak. Egun, hainbat dira eremu horretan sortzen diren proiektuak eta gero eta zabalagoa da zientzia euskaraz dibulgatzen diharduten erakunde, elkarte eta norbanakoen taldea. Arlo honetan dabiltzan eragileak, egitasmoak eta ekimenak ezagutzera emateko Euskal Esperientziak Zientzia Zabalkundean (EEZZ18) jardunaldia izango da ekainaren 14an eta 15ean UPV/EHUk Donostian duen Carlos Santamaria Zentroan.
Mundu mailako 2018ko apirileko datuak argitaratu berri dituzte (Global Climate Report - April 2018). Ezer berririk ez eguzkipean: 2018ko apirila ere ohikoa baino beroagoa izan da mundu mailan. Edo bai, bada zer azpimarraturik. Izan ere, 2018ko apirila izan da batez besteko tenperaturatik gora izan dugun 400. hilabetea segidan. 1984ko abendutik honako hilabete guztiak zegokiena baino beroagoak izan dira.
Maiatzaren 16an izan da CAF-Elhuyar sariak banatzeko ekitaldia. Alaitz eta Iraia Etxabide Etxeberria, Miguel Querejeta Pérez, Iñaki Odriozola Larrañaga eta Josu Lopez Gazpio dira sarituak. Ander Gortazar Balerdik eta Jacek Markusiewicz-ek jaso dute beka, “Bastartak!” proiektua garatzeko; eta Ekaia EHUko Zientzia eta Teknologia aldizkariarentzat izan da Merezimendu Saria. 71 lan jaso dira; eta parte-hartzaileen artean genero-oreka egon da.
Aurrekoan aipatzen genuen nola Californiako gobernuak urrats sendoa eman duen energia berriztagarrien alde eta 2020. urtetik aurrera etxe guztietan derrigorrezko bilakatuko dituela eguzki-panelak. Bada Costa Ricako presidenteak plan are sendoagoa iragarri du: erregai fosil guztiak debekatuko dituzte eta bakar-bakarrik energia berriztagarrien bidez funtzionatuko du herrialdeak 2020. urterako. Aldaketa klimatikoaren aurkako eredu eta aitzindari bilakatu nahi du Ertamerikako herrialdeak.
Zientziak, teknologiak eta aisiak bat egingo dute ekainaren 25-29 bitartean Bizilabe tailerretan. 12-17 urteko gazteentzako tailerrak Deustuko Udaltegian izango dira, Elhuyarrek sustatuta eta Bilboko Udalaren laguntzarekin.
Californiak (AEB) jarraitzen du buru izaten energia berriztagarrien aldeko politiketan. Atzokoa izan zen azken urratsa. Californiako Energia Batzordeak aho batez onartu zuen 2020. urtetik aurrera erikiko diren etxe guztiek, derrigor, eguzki-panelak izan beharko dituztela. Batez beste, hipoteka 40 dolar garestituko dela aurreikusten dute, baina energiatan 80 dolar aurreztuko direla.
Joan den ostiralean, maiatzaren 4an, zetazeo bat agertu zen hilda Zarauzko Iñurritza errekaren bokale inguruan. Larunbatean, mareak erreka barrurantz eraman zuen 150 metro inguru. Pilotu-izurde hegaluzea da (Globicephala melas). 5,5 m inguruko ar bat, nahiko deskonposatuta.
Zientziak eta bertsolaritzak berriz ere bat egingo dute "Jakinduriek mundue erreko dau" ikuskizunaren laugarren edizioan. Bertsozientzia bezala ezagutzen den ekimenak itxuraz elkarrengandik urrun dauden bi diziplina elkartu nahi ditu. Bizkaian hiru urtez antolatu eta gero, maiatzean, Gipuzkoan izango da lehen aldiz. «Jakinduriek Mundue Erreko Dau» izenburupean, hiru zientzialari eta bi bertsolari bilduko dituzte emanaldiek eszenatoki berean, hain desberdinak diren bi unibertso (zientzia eta bertsolaritza) elkartzeko, haien mugak gainditzeko eta publiko berrietara iristeko. Maiatzaren 15ean Zarautzen, 17an Bergaran eta 25ean Ordizian.
Egun gutxi batzuk besterik ez dira falta Global Big Day izenez bataiatu duten ekimenerako. Munduko txorizale guztiak aktibatu nahi dira, guztiak batera mendira irten (edo auzoko lorategira, herriko parkera, itsasora,...) eta inoiz baino hegazti gehien behatu nahi dira txorizale guztien artean. Duela pare bat urtetik Cornell Unibertsitateak bultzatzen duen ekimena da, maiatzaren lehenengo asteburuan egiten dena mundu mailan. Bere helburuak dira hegaztienganako interesa piztea eta naturaren kontserbazioaren premia azpimarratzea (eta, bide batez, eBird.org plataforma sustatzea).
Elhuyarrek antolatutako Zientzia Azoka 12-18 urteko ikasleek egindako proiektu zientifikoen azoka da. Helburua, berriz, gazteen artean zientziarako zaletasuna suspertzea eta kultura zientifikoa bultzatzea eta zabaltzea da. Ikasleek ikasturtean zehar egindako proiektu zientifiko eta teknologikoak (90 proiektu) aurkeztu dira asteburuan Bilbon egindako azokan.
Sexua zein neurritan da instintiboa animalietan? Espeziearen bizi-iraupena ziurtatzeko genetikoki programatuta dagoen ekintza instintibo ekidinezina? Eta zein neurritan plazerra? Izan ere, instintiboa izan arren, "sari" bat ere jaso behar du animaliak sexura bultzatuko duena, ugalketa ziurtatuko duena. Baina animalia guztiek, baita singleenek ere, gozatzen ote dute sexuarekin? Plazerrik ba ote du arrain batek edo euli batek eiakulatzean? Horixe da ikerlari talde batek ikertu eta baieztatu duena: euli arrek plazerra sentitzen dutela eiakulatzean.
Ikertzaile gazteek urtean zehar landutako 90 proiektu zientifiko eta teknologiko aurkeztuko dira larunbatean Elhuyarrek antolatutako Zientzia Azokan. Apirilaren 21ean, egun osoz, zientzia-tailerrak, gazteen stand-ak, eta ikertzaile profesionalen gunea izango dira, eta kultura zientifikoz disfrutatu ahalko da Bilboko Plaza Barrian
Zientzia Azokan zientziaren sustapenean eta Garapen Iraunkorreko Helburuen balioak sustatzen laguntzeko hitzarmenak sinatu ditu Elhuyarrek Bizkaia Talent-ekin eta UNESCO Etxea-rekin, hurrenez hurren. Hitzarmenei esker, 2018ko apirilaren 21ean Bilbon ospatuko den Zientzia Azokaren laguntzaile izango dira Bizkaia Talent eta UNESCO Etxea.
Josu Lopez-Gazpio Urtero bezala, gaurko egunez Homeopatiaren Eguna ospatzen dute homeopatia zaleek, Samuel Hahnemannen jaiotzaren 263. urteurrenean. Hahnemann kimikari eta mediku alemaniarra izan zen, hain zuzen ere, homeopatiaren asmatzailea. Aurten, gainera, ospakizuna egun aproposa da homeopatiari buruzko azken datuak eta berriak eguneratzeko; izan ere, CIS Espainiako Ikerketa Soziologikoen Zentroak otsaileko barometroan osasunari eta terapiei eskaini zien galdera-sorta bat eta horrek homeopatia zaleak aztoratu ditu.