Zientziak eta bertsolaritzak berriz ere bat egingo dute "Jakinduriek mundue erreko dau" ikuskizunaren laugarren edizioan. Bertsozientzia bezala ezagutzen den ekimenak itxuraz elkarrengandik urrun dauden bi diziplina elkartu nahi ditu. Bizkaian hiru urtez antolatu eta gero, maiatzean, Gipuzkoan izango da lehen aldiz. «Jakinduriek Mundue Erreko Dau» izenburupean, hiru zientzialari eta bi bertsolari bilduko dituzte emanaldiek eszenatoki berean, hain desberdinak diren bi unibertso (zientzia eta bertsolaritza) elkartzeko, haien mugak gainditzeko eta publiko berrietara iristeko. Maiatzaren 15ean Zarautzen, 17an Bergaran eta 25ean Ordizian.
Maiatzaren 15ean Zarauzko Antoniano Aretoan, 17an Bergarako Seminarixoan eta 25ean Ordiziako Herria Antzokian Miren Amuriza, Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Alaia Martin eta Aitor Sarriegi bertsolariek errima jarri beharko diete beren esparruan erreferentzia diren hainbat zientzialarik azaldutako gaiei; adibidez, Ainara Sangroniz (UPV/EHUko Polymat Institutuko ikertzailea), Gorka Azkune (Deustuko Unibertsitateko ikertzailea eta irakaslea), Olatz Pérez de Viñaspre (UPV/EHUko Informatika Fakultateko IXA taldeko ikertzailea) edota Felix Zubia (medikua eta Donostia Unibertsitate Ospitaleko irakaslea).
Anjel Alkain aktorea eta umorista izango da hiru saioetako zeremonia-maisua, eta emanaldiak dinamizatzeaz eta bertaratzen direnen partaidetza sustatzeaz arduratuko da.
DIPC (Donostia International Physics Center), UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra, ZarautzOn elkartea, Bergarako Laboratorium Museoa, Lemniskata Goierriko Zientzia Sare Herrikoia eta Bergarako, Ordiziako eta Zarautzeko udalen eskutik, maiatzaren 15ean, 17an eta 25ean izango dira bertsozientzia ikuskizunak, Zarautzen, Bergaran eta Ordizian, hurrenez hurren.
Saioetako sarrera doakoa eta librea da eserlekuak bete arte.
Bertsolariak:
Ikertzaileak eta zientzialariak:
Bertsolariak:
Ikertzaileak eta zientzialariak:
Bertsolariak:
Ikertzaileak eta zientzialariak:
Erantzun
Sartu