Mundu mailako 2018ko apirileko datuak argitaratu berri dituzte (Global Climate Report - April 2018). Ezer berririk ez eguzkipean: 2018ko apirila ere ohikoa baino beroagoa izan da mundu mailan. Edo bai, bada zer azpimarraturik. Izan ere, 2018ko apirila izan da batez besteko tenperaturatik gora izan dugun 400. hilabetea segidan. 1984ko abendutik honako hilabete guztiak zegokiena baino beroagoak izan dira.
2018ko apirila ezagutu dugun 3. beroena izan da, XX. mendeko batez besteko orokorra baino 0,83 ºC altuagoa. 2016 eta 2017ko apirilak baino pixkat "frexkoagoa" hala ere (historiako beroenak izan direnak). Apirilean berretsi da 2018 ez dela ari izaten 2016a eta 2017a bezain beroa (marka guztiak gainditu ziren urteak). Hala ere, batez besteko historikotik oso gora jarraitzen dute egoten tenperaturek, batez ere gure planetako eskualde batzuetan.
Apirileko honek, baina, zerbait berezia, 400eko mugara heldu baikara tenperatura "beroegiei" dagokienez. Esan bezala, 1984ko abendutik aurrera neurtu diren hilabete guztiak XX. mendeko batez bestekotik gora egon dira. Ez horrenbeste 1980-1990. hamarkadetan, baina bai nabarmen XXI. mendean sartu ginenetik.
Apirileko datuen artean nabarmentzekoa da Europa erdialdean eta Siberian izan dituzten tenperaturak, ohikoa baino 4-5º C altuagoak. Antartidan eta Australian ere oso beroak izan dira, 2-3º C beroagoak.
Erantzun
Sartu