Teknologia albisteak

EHUko Kultura Zientifikoko Katedra

Erabiltzailearen aurpegia

Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedra 2010ean sortu zen Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin. Honen helburu nagusia da zientziaren ezagutza handitzeko eta zientzia gizarteratzeko ekintzak eta egitasmoak bideratzea.

Erabiltzailearen jarduna

“Zientzia kalean”, eguneroko zientzia erakusten duen egitasmoa

Ogi barra baten, frutaren, mugikorraren, garagardoaren edo autoaren atzean dagoen zientzia kaleratzen duen egitasmoa jarri dute abian Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Museoak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoaren Katedrak. “Zientzia kalean” du izena egitasmoak, hiri-erakusketa bat da eta helburua da eguneroko gauzen atzean dagoen zientzia herritarrei hurbiltzea. Egitasmoak Iruñean izan du hasiera. 

Zein da posturarik aerodinamikoena txirrindularientzat?

Italiako Giroa bukatzear dago. Hiru astez ikusi izan ditugu txirrindulariak 3518,5 km-ko ibilbidea egiten, 21 etapatan banatuta. Baliteke norbaiti arreta eman izana mendateak jaisterakoan hartzen dituzten postura bitxiak, ezta? Izan ere, postura aerodinamikoak hartzen dituzte jaitsieran kronoari milaren bat lapurtzeko. Baina balio al du zerbaiterako? Eta horrela balitz, zein litzateke posturarik hoberena abiadura handiena lortzeko?

"Geologia olerkari, miope eta despistatuentzat" jardunaldia, zapaltzen duguna ezagutzeko

Begiak itxi eta geologo baten irudia bistaratuko bagenu, segur aski fosilak edota mineralak biltzen dituen pertsona bat irudikatuko genuke. Hala ere, diziplina akademiko honek gizartearen zati handi batek ezagutzen ez dituen beste aplikazio asko ditu. Esparru zientifiko honi atxikitako beste alderdi horiek bistaratzeko asmoz antolatu dira azaroaren 22 eta 23an UPV/EHUren Bilboko Bizkaia Aretoan egingo diren “Ireki begiak eta begiratu zer zapaltzen duzun: Geologia olerkari, miope eta despistatuentzat” dibulgazio-jardunaldiak.

Euskal Esperientziak Zientzia Zabalkundean jardunaldia ekainaren 14 eta 15ean

Hiritarren artean kultura zientifikoa sustatzea eta harenganako interesa piztea ezinbestekoak dira etorkizuneko erronka eta kezka nagusiei erantzun arduratsu bat emateko. Testuinguru horretan, behar-beharrezkoa dira zientziaren dibulgazioa eta komunikazio-ekimenak. Egun, hainbat dira eremu horretan sortzen diren proiektuak eta gero eta zabalagoa da zientzia euskaraz dibulgatzen diharduten erakunde, elkarte eta norbanakoen taldea. Arlo honetan dabiltzan eragileak, egitasmoak eta ekimenak ezagutzera emateko Euskal Esperientziak Zientzia Zabalkundean (EEZZ18) jardunaldia izango da ekainaren 14an eta 15ean UPV/EHUk Donostian duen Carlos Santamaria Zentroan.

“Jakinduriek mundue erreko dau” bertsozientzia ikuskizuna Zarautz, Bergara eta Ordizian

Zientziak eta bertsolaritzak berriz ere bat egingo dute "Jakinduriek mundue erreko dau" ikuskizunaren laugarren edizioan. Bertsozientzia bezala ezagutzen den ekimenak itxuraz elkarrengandik urrun dauden bi diziplina elkartu nahi ditu. Bizkaian hiru urtez antolatu eta gero, maiatzean, Gipuzkoan izango da lehen aldiz. «Jakinduriek Mundue Erreko Dau» izenburupean, hiru zientzialari eta bi bertsolari bilduko dituzte emanaldiek eszenatoki berean, hain desberdinak diren bi unibertso (zientzia eta bertsolaritza) elkartzeko, haien mugak gainditzeko eta publiko berrietara iristeko. Maiatzaren 15ean Zarautzen, 17an Bergaran eta 25ean Ordizian.

Aurreiritzirik gabeko lekua zientzian emakumeentzat

Asteburuan ospatu da  Zientziaren arloko Emakume eta Neskatoaren Nazioarteko Eguna; otsailaren 11 izendatu du Nazio Batuen Erakundeak (NBE). Izendapen honek hainbat arrazoi ditu, izan ere, emakume gutxiagok erabaki ohi dute zientziarekin eta teknologiarekin lotutako karrerak ikastea. Eta, oro har, zientziaren munduan emakumeak ez dira ailegatzen gizonek bereganatzen dituzten hierarkia eta ardura mailetara.

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago