Teknologia albisteak

Merkurio planetako krater batek euskarazko izena jaso du

Sustatu
2018-04-10 : 13:35

Merkurio planetako formazio geologiko batek euskarazko izena jaso du. Suge Facula deritzo facula edo puntu distirante honek. "Puntu gorriak" esaten diete astronomoek Merkurioko formazio biribil hauei.

Publizitatea

Maitane Alonso Monasterio gazteak irabazi du "Exporecerca Jove" zientzia-proiektuen 1. saria

2018-03-30 : 09:05

Maitane Alonso Monasterio sodupearrak 1. saria lortu du Bartzelonan egin berri den Exporecerca Jove gazteen zientzia-proiektuen azokan. Azken Elhuyar Zientzia Azokan jasotako sariaren bidez joan da Maitane Bartzelonako azokara, eta Txileko zientzia-azokara joateko aukera irabazi du. Elikagaiak kontserbatzeko lan batekin lortu ditu sariok.

Negu gorria Euskal Herriko mendietan [Bideoa]

Iban Ayesa
2018-03-19 : 11:43

Zientzialari gazteen arteko 'Parekoen Topaketa'

2018-03-17 : 17:05

Bigarren Hezkuntzako berrogei bat ikaslek UPNAko ikertzaile gazteekin partekatu dituzte proiektuak, martxoaren 14an Iruñeko Planetarioan egindako ekitaldi batean. Ikasleak zientzia- eta teknologia-proiektuekin ari dira lanean, apirilaren 21ean Bilbon aurkezteko, Elhuyar Zientzia Azokan.

"Asmakuntzen fabrika" tailerra Bizilaben

2018-03-15 : 15:56

Asmakuntzak, gailuak, marrazkilari autonomoak, objektu erabilgarri nahiz ez erabilgarriak diseinatu eta eraikitzeko tailerra antolatu da Bizilaben, Bilbon, Aste Santurako. Martxoaren 26-28 bitartean Deustuko udaltegian.

Stephen #Hawking fisikaria hil da bart 76 urterekin

Sustatu
2018-03-14 : 12:27

Stephen Hawking fisikari eta astronomo entzutetsua hil da. Londresen jaioa 1942an, hainbat zientzia arlotan sari ugari jasotakoa, besteak beste 12 honoris causa doktoretza. Zulo beltzen inguruan eta kosmologiaren hainbat esparrutan egindako ekarpenek zientziaren ikuspegia aldarazi zuten gai horien inguruan. Bart hil da, familiak jakinarazi duenez, 76 urte zituela. Sarean bere figuraren inguruko aipamenak izugarri ari dira zabaltzen #Hawking traolarekin.

Zientzia Azokan gaztetxo eta ikertzaileek elkarrekin lanean bizitako esperientzia jasoko du UEUk

2018-03-12 : 08:08

Elhuyarrek antolatzen duen Zientzia Azoka ekimenarekin bat egiten du UEUk eta ildo horretatik beraien proiektuak garatzen ari diren bost talderen esperientziak jasoko ditugu atarian.

Elhuyarrek BILBO EKINEAN saria jaso du

2018-03-06 : 15:29

Bilboko Udaleko Garapen Ekonomikoa, Merkataritza eta Enplegu Sailak, Bilbao Ekintzaren bidez, lagundutako enpresa guztien garrantzia eta lana aintzatesteko emandako saria da Elhuyarrek atzo jasotakoa.

Duela 5.200 urteko tatuajeak aurkitu dituzte momia egipziar batzuetan

Sustatu
2018-03-02 : 11:45

Teknikak hobetu ahala, gero eta garbiago ari da geratzen tatuajeak erabat ohiko zirela duela milaka urteko kultura gehienetan. Esate baterako, ikerlari talde batek argitaratu duenez, orain dela 5.200 urteko tatuajeak aurkitu dituzte momia egipziar batzuetan. Egiptoko eta Afrikako zaharrenak lirateke (ezagutzen ziren zaharrenak baino 1.000 urte lehenagokoak), eta Ötzi gizakiaren garaikideak.

Euskal balea (E. glacialis) 2040. urterako desagertu daiteke; azken urtean ez da balearik jaio

Sustatu
2018-02-28 : 11:55

Sardako balea (Eubalaena glacialis), euskal balea izenez ere ezaguna euskal baleazaleek ehizatzen zutelako, 2040. urtea aurretik desagertuko dela uste dute adituek, bere populazio dinamika errotik aldatzen ez bada, bederen. Azken datuak kezkagarriak dira: 400 ale bakarrik geratzen dira, hortik 100 eme ugalkor, eta ugalkortasun-tasa gero eta baxuagoa da. Azken urteotan gehiago dira hiltzen diren baleak jaiotzen direnak baino. 2017an behea jo du joera horrek: aurtengo neguan ez da jaio balea kume bakar bat ere ez Atlantikoan. Bide honetan, Donostiako aquariumeko hezurdura izango da geratuko zaigun bakarra.

Munduko artelanik zaharrenak aurkitu dituzte, eta Neanderthalek eginak dira

Sustatu
2018-02-23 : 10:02

Espainiako 3 leizezulotan aurkitutako antzinako margoak dira. Datazio berriak egin ondoren, ondorioztatu dute margoek 65.000 urte dituztela, barrena. Ezagutzen diren artelanik zaharrenak izateaz gain, datazioak beste ondorio bat ere badu: garai horretan oraindik ez zegoen Homo sapiensik Iberiar Penintsulan. Hortaz, Neanderthalek egindakoak izan behar dute, eta horrek esan nahi du Neandertalek artea zutela, gure espeziearen antzeko gaitasun kognitiboak eta, ziurrenik, baita hizkuntza ere. Aurkikuntza handia da; aste honetako Science aldizkariaren azala bete du.

100.000 orangutan hil dituzte azken 16 urteotan Borneon, populazioaren erdia

Sustatu
2018-02-16 : 11:03

Current Biology aldizkarian argitaratu berri den ikerketa batean azaldu dutenez, 1999-2015 bitartean munduko orangutanen erdia desagertu da, gehienak gizakiak zuzenean erahilda. Guztira 100.000 orangutan gutxiago daude munduan XXI. mendea hasi denetik eta, neurri zorrotzak hartzen ez badira, oraingoen erdia desagertuko da datozen 20 urteotan. 

Elhuyar, Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Egunarekin bat (otsailak 11)

2018-02-11 : 10:21

Emakumeek eta neskek zientzian parte-hartze erabatekoa eta berdintasunezkoa izan dezaten, Nazio Batuen Batzar Nagusiak otsailaren 11 Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Eguna izendatzea erabaki zuen 2016an. Elhuyarrek urteak daramatza lanean helburu horrekin, eta aurten ere bat egiten du nazioarteko egun horren aldarrikapenarekin.

Beste 1.800 animalia espezie desagertzeko arriskuan

Sustatu
2018-01-23 : 17:58

Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Erakundeak (UICN) arriskuan dauden animalia eta landare espezieen zerrenda argitaratzen du urtero. Azken urtean beste 1.800 espezie gehitu dituzte "galzorian" kategoria horretara eta dagoeneko 25.800 espezie dira betirako desagertzeko dauden animalia eta landareak. UICN erakundeak aztertzen dituen espezie guztien %30 mehatxaturik daude, neurririk hartzen ez bada epe laburrean desagertzeko. 2017an zerrendara horretara gehitu dira, besteak beste, koalak, pangolinak eta itsas-zalditxoak. 

Gure planetak jarraitzen du berotzen: 2017 izan da neurtu den 2. urterik beroena, El NiƱorik gabeko beroena #AldaketaKlimatikoa

Sustatu
2018-01-22 : 13:57

2017ko datu ofizialak argitaratu dituzte asteburuan eta, zoritxarrez, ez dago albiste onik. 2017a izan historiako 2. urterik beroena (eta El Niño fenomenorik gabeko beroena). Historiako 3 urterik beroenak azkenak izan dira (2015-2017), eta 5 beroenak 2010etik aurrera gertatu dira. Ozeanoen tenperatura ere, inoiz baina altuagoa izan da 2017an. Berotze globalak ez du ematen atsedenik. Aldaketa klimatikoa aurreikusten duten modelo guztiak nahiko katastrofikoak dira, baina motz geratzen dira urtero urtero. 

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››