Elhuyarrek antolatutako Zientzia Azoka 12-18 urteko ikasleek egindako proiektu zientifikoen azoka da. Helburua, berriz, gazteen artean zientziarako zaletasuna suspertzea eta kultura zientifikoa bultzatzea eta zabaltzea da. Ikasleek ikasturtean zehar egindako proiektu zientifiko eta teknologikoak (90 proiektu) aurkeztu dira asteburuan Bilbon egindako azokan.
Azpimarratzekoa da ikertzaileen parte hartzea eta konpromisoa proiektu honekiko; unibertsitate eta zentro teknologikoetako 256 ikertzailek eman zuten izena ikasturte-hasieran ikasleekin lan egiteko. Horrez gain, eta horri jarraiki, azpimarratzekoa da ikertzaileen eremu profesionalaren presentzia azokan bertan; horrela, unibertsitateen proiektuak erakusteko ikertzaileak egon dira plazan, horretarako prestatutako eremuan (plazaren erdigunean, erdiko karparen inguruan). Proiektu hauek egon dira ikusgai (eta hemen egitaraua PDF formatuan):
Ikertzaileen eta unibertsitateen erabateko inplikazioaz gain, aurtengo nobedadea da Nazio Batuen 2030 Agendaren barruan, Garapen Iraunkorreko Helburuen (GIH) balioak jarraiki ikasleen proiektuak antolatzea; helburu horiek landu, aztertu eta proiektuetan txertatuz, giza garapen jasangarriagoa bultzatzeko balioak lantzea. Eta hori indartzeko UNESCO Etxeak stand bat dauka plazan GIHak azaldu eta erakusteko:
2018ko Azoka, datuetan
Euskal Herriko Zientzia eta Teknologia Sarearen elkarlana aipatu eta azpimarratu behar da urtean zehar egiten baitute lan; horrela, Ikerbasqueko, UPV/EHUko, Nafarroako Unibertsitate Publikoko, Mondragon Unibertsitateko, Deustuko Unibertistateko, Udako Unibertsitateko (UEU) eta Digipen Teknologia Institutuko ikertzaileen laguntza jaso dute gazteek haien lana egiteko.
Lanei buruz eginiko aipamenak hiru eratakoak dira, eta sariak ere horrela banatuko dira:
Aipamenen hartzaileek, zientzia-bizipenak luzatzen jarraitzeko, mundu profesional horretan diharduten Unesco Etxeak, Euskaltel Konekta Fundazioak, Iberdrolak, ERABIk, Tecnalia Korporazio Teknologikoak, IK4 zentro teknologikoen aliantzak, Neiker-Tecnaliak, CICNanogunek, TZBZ Berrikuntza Taldeak, BTEK Teknologiaren Interpretazio Zentroak, Iruñeko Planetarioak, Ciencia en Acción-ek, eta estatuko (Exporecerca, Galiciencia) zein nazioarteko (Mostra Nacional Portuguesa, Milset) zientzia-azoketan haiekin batera egonaldiak egiteko aukera eman zaie gazteei.
Elhuyarrek antolatutako Zientzia Azoka ekimenak Bilboko Udalaren, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bizkaia Talent-en, FECYT-en, Iberdrolaren, Euskaltel Konekta Fundazioaren eta Erabiren laguntza jasotzen du.
Laguntzaile izan dira, halaber, Nafarroako Zientziaren Lagunen Kluba, Casco Viejo Merkatarien Elkartea, eta Inspira.
..................
Argazkia: El Correo.
Erantzun
Sartu