Teknofiloen albistegia

Arkeologia, kosmetiko ekologikoak eta mugikorretarako aplikazioak Bizilaberen ekaineko tailer-eskaintzan

Erabiltzailearen aurpegia
2018-05-10 : 15:16

Zientziak, teknologiak eta aisiak bat egingo dute ekainaren 25-29 bitartean Bizilabe tailerretan. 12-17 urteko gazteentzako tailerrak Deustuko Udaltegian izango dira, Elhuyarrek sustatuta eta Bilboko Udalaren laguntzarekin.

 

3 tailer izango dira, eta, guztira, 66 gaztek bizi ahal izango dute ikerketa, aisiarekin uztartuz.

TAILERRAK
1 tailerra (12-14 urte) Lurreko eta urpeko arkeologia: 22 leku
2 tailerra (12-17 urte) Kosmetiko ekologikoak: 22 leku
3 tailerra (12-17 urte) Mugikorretarako aplikazioak: 22 leku

DATAK eta ORDUTEGIA: astelehenetik ostiralera, ekainaren 25etik 29ra
1 tailerra: 15:30etatik 17:30etara
2 tailerra: 9:00etatik 11:00etara
3 tailerra: 11:30etatik 13:30etara

NON: DEUSTUKO UDALTEGIA (BIZILABE GUNEA) Lehendakari Agirre, 42

IZEN-EMATEA
Bilbon erroldatu egon behar da
Ordainketa
Kuota arrunta: 15 €/ tailer
Familia ugaria: 10 €/tailer
Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 4 €/tailer
Izena emateko epea: Maiatzaren 14tik ekainaren 19ra bitartean, lekuak bete arte

Izen-emateko formularioa eta argibide gehiago Bizilaben.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu